Direnik ez da sinetsi behar; ez direnik ez da esan behar

IPUIN KONTAKETA ANTZEZTUA. MAIATZAK 1, BALIARRAINEN.

2024 honetako lehen emanaldia Baliarrainen izango da. Marimundukok kontatutako ipuin mitologikoekin eta bertan agertuko diren pertsonaia mitologikoekin gozatzeko aukera izango duzue. Ipuin antzeztuak eta Baliarrain herriarekin zerikusia duen ezustekoren bat ikusteko aukera izango duzue. Ez galdu aukera hau. Baliarrain plazan. Maiatzaren 1ean, 17:00etan. 60 minutuko iraupena. Bizi Mitologia.  

rena|2024-04-10T13:36:56+02:00Apirilak 10, 2024|Albisteak|0 iruzkin

2023.ko JENTILEN BARATZA IPUIN LEHIAKETAKO SARITUEN IPUINAK

Ipuin guztiak aurkeztu bezala argitaratzen ditugu.   LH3-LH4 sailean: 1. saria: GAU BELTZ BELDURGARRIA Julen Arratibel Auzmendi 2. saria: NAHIA ETA INGUMA Ixiar Erauskin Aizpurua 3. saria: UMEAK ETA JENTILAK Añes Gorostizu Eskisabel   LH5-LH6 sailean: 1. saria: LIBURU MISTERIOTSUA Elaia Rodriguez Aseginolaza 2. saria: TARTALO HERENSUGEAREN ATZAPARRETAN Aiur Arratibel [...]

rena|2024-03-06T15:13:07+02:00Martxoak 6, 2024|Albisteak|0 iruzkin

JENTILEN BARATZA IPUIN ETA MARRAZKI LEHIAKETA 2023

IX. Jentilen Baratza ipuin eta marrazki lehiaketaren berri ematera gatoz: Martxoareen 1ean, ostiralean, Ataungo udalean egin zen sari banaketa, umeen, gazteen eta familien presentziarekin. 2023-24ko uzta ere, ederra izan da, batzuk saria lortu dute eta bestes batzuk ez, baina irabazleak denak dira. Horrelaxe jarraitu dezatela opa diegu urte askotan. Elkarteak [...]

rena|2024-03-06T15:07:35+02:00Martxoak 1, 2024|Albisteak|0 iruzkin

EGIN BAZKIDE, JENTILBARATZA K.E.

https://youtu.be/ggp5YVXgmSY Kaixo, lagun. Orain urte batzuk ekin genion bideari sendo eta irmo helduta ari gara jorratzen jarri genituen helburuak. Oso pozik gaude egiten ari garen ibilbideaz, eta antolatzen ditugun ekintzek daukaten erantzuna eta oihartzuna da guretzat saririk handiena. Gau Ibilaldi Mitologikoa, Jentilen Etorrera, Ohitura Zaharren eguna, Mitoaldia, Mondeju Lehiaketa, Ipuin [...]

rena|2024-01-10T13:19:10+02:00Urtarrilak 10, 2024|Albisteak|0 iruzkin

ARALARKO IBILALDI MAGIKOAREKIN, AURRERA.

Erabakia hartzea ez da erreza izan baino biharko Aralarko ibilaldi magikoa-rekin aurrera egingo dugu, aurrez zehaztutako ordutegiak eta txandak mantenduz. Astean zehar egin duen eguraldia dela eta bidea lokaztua egongo da zati batzuetan. Horregatik, oso garrantzitsua da mendirako arropa eta ekipazio egokia (mendiko oinetakoak, xira), makila e.a. eramatea. Baita edateko [...]

rena|2023-12-22T14:34:22+02:00Abenduak 22, 2023|Albisteak|0 iruzkin

ZORIONAK!

Zorionak, Jentilbaratza Kultur Elkartearen izenean, ARNASETIK bideo-sormen lehiaketan SARIA lortu duten 4 ikasle ataundarri. Ikasle sarituak, Joane Contreras, June Imaz, Ihare Gorostizu eta Aiora Jauregi, laurak ere jentil-kimu berri ditugunak. Saria New Yorketik Euskal Herrira bideo-lanagatik jaso dute eta bertan aipamen berezia egiten diete Joxemiel Barandiarani eta Jentilen Etorrerari. ZORIONAK [...]

rena|2023-11-24T00:22:14+02:00Azaroak 24, 2023|Albisteak|0 iruzkin

Aralarko Ibilaldi Magikoako geratzen diren sarrerak

Gaur goizean webgunearekin izan ditugun arazoak direla eta. Gutxi batzuek amaitu ahal izan dute sarrerak lortzeko prozesua, baina gehienek ezin izan dute amaitu. Sarrerak hartzen saiatu bazara, baina baieztapena duen mezurik iritsi ez bazaizu, ezin izan duzu prozesua amaitu. Beraz, geratzen diren sarrerak bihar, azaroak 23, jarriko ditugu webgunean 9:00etan.

rena|2023-11-22T16:14:15+02:00Azaroak 22, 2023|Albisteak|0 iruzkin

Ataungo XII. Mondeju Lehiaketa 2023-11-12

Jentilbaratza K.E.ak antolatuta eta San Martin Jaien barnean, Ataungo XII. Mondeju Lehiaketa egin zen igandean. Ataungo Mondeju onenaren saria edizio honetan, Mikel Morearentzat izan da. Honekin batera sarituak Xabi Antza, bigarren postuan eta hirugarren postua Haritz Goñi izan dira. Aurten 7 lagunek parte hartu dute. Epaile lanetan jardun zuten [...]

rena|2023-11-22T15:36:39+02:00Azaroak 14, 2023|Albisteak|0 iruzkin

ARALARKO IBILALDI MAGIKOA 2023

Laister izango dugu aukera, pagadiz, goroldioz eta orbelez betetako ingurune magikoan murgiltzeko eta bertan bizi diren gizaki eta izakien artean ibiltzeko. Aralarko Ibilaldi Magikoa, ABENDUAREN 23an izango da eta sarrerak webgune honetan jarriko ditugu AZAROAREN 22an. Aralarko ibilaldi magikoa   200 ikusleko 2 txanda izango dira. (3. txanda [...]

rena|2023-11-22T15:36:55+02:00Azaroak 9, 2023|Albisteak|0 iruzkin

2023ko IPUIN LEHIAKETAKO OINARRIAK

JENTILEN BARATZA IPUIN LEHIAKETA-2023 * LH1-2-3-4:
OINARRIAK * LH4 maila eta beheragoko geletako ikasleek parte hartu ahal izango dute. * Ipuinak euskaraz idatzita egon beharko dute. * Jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan beharko dira. * Bakoitzak idazlan bat entregatu ahal izango du. * Ipuinak Arial 12 eta espazio bikoitzean idatzi behar [...]

rena|2023-11-22T15:36:58+02:00Azaroak 3, 2023|Albisteak|0 iruzkin

MITOAK BIZIRIK. Egutegia 2024

Hemen da 2024ko egutegia, Mitoak Bizirik, Euskal Mitologiaren egutegia. Aurten online erosteko aukera izango duzu eta etxera bidaliko dizugu. Prezioa 8 €(5 €+ 3 € bidalketa-gastuak). Urtero bezala, gure pertsonaia mitologikoen argazkiez gain, lagun duten kondaira bat  etxeko txikienei kontatu ahal izateko. Ez galdu aukera. Eskaera egiteko, sakatu hemen.  

rena|2023-11-22T15:37:03+02:00Azaroak 1, 2023|Albisteak|0 iruzkin

MONDEJU LEHIAKETA. ATAUN 2023

AZAROAK 12 Igandea, 12:30etan ARAUAK: Parte hartzaileak: Ataungo edozein herritarrek parte har dezake. Izen ematea: Azaroaren 07rako eman behar da. 649011292 (J.R. Munduate) edo 686892507 (D. Etxeberria) Parte hartzaileei, 40 € emango zaie ardi osagaiak lortzeko. Aurkezpena: - Mondejuak, egosita beren saldarekin ekarri behar dira, azaroaren 12an goizeko 11:00tarako Plaza [...]

rena|2023-11-22T15:37:07+02:00Urriak 25, 2023|Albisteak|0 iruzkin

JENTILEN ETORRERA 2023 AMAITU DA.

Inoiz baino egiazko eta inoiz baino mitoago: ATAUN eta JENTILAK bat eginda. Urte bat gehiagoz, jentilen mundu miresgarri eta misteriotsuan murgildu ginen atzo Ataunen. JENTILEN ETORRERA oso arrakastatsua bizi izan genuen. 1500 lagun inguru, aho zabalik, batzuetan barretxoa ezpainetan zutela baina gehienetan beldurrez airean, hala ere gozatu ederra hartuz. Ikuskizun [...]

rena|2023-10-22T21:36:23+02:00Urriak 22, 2023|Albisteak|0 iruzkin

HEMEN DA VI. MITOALDIA

Mitologia, ipuin edo kontu fantastiko sorta ez ezik, errealitatea esplikatzen duten argibideen multzoa da. Bizimodua arautzeko balio ez duenean baizik ez da bilakatzen mitologia kontu edo ipuin fantastiko bilduma, baina, orduan ere, ematen duen informazioa aintzat hartzeko modukoa da. Izan ere, beste azalpenik ezean, gertakari naturalei aurre egiteko nahiz euren [...]

rena|2023-09-05T12:33:09+02:00Abuztuak 30, 2023|Albisteak|0 iruzkin

ATAUNGO HERRIA IRULEGIRA!

ATAUNGO HERRIA IRULEGIRA! 2023ko MITOALDIAren barruan. Bisita gidatua Aranzadiko arkeologoekin. 2023ko Irailaren 9an.   2 ORDUKO IRAUPENA Irteera: 08:45ean Ataundik Itzulera: 14:30ean Atauna Autobusaren prezioa: 5 €   Izenematea Udal WhatsApp-ean (616758758) autobuseko plazak bete arte Mendiko arropa, oinetako egokiak, ura eta hamaiketakoa eramatea gomendatzen dugu. Zoritxarrez, mendi-irteera bat izanik, [...]

rena|2023-07-18T21:12:12+02:00Uztailak 18, 2023|Albisteak|0 iruzkin

Euskal Herriko ipuin eta mito zaharrak. Arantzazun.

Maiatzak 27, larunbata, 16:30etan. Aratzazun, Gandiaga topagunean Saio berezia eskainiko da Arantzazu Parketxean,  Euskal mitologiazko hainbat elezahar, mito, kondaira zein ipuin kontaketa saioa egingo da. Kontalaria “Marimunduko” izango da,  baina, ez da bakarrik etorriko… Aukera paregabea da, Jose Migel Barandiaranek jasotako kondaira mitologikoak ezagutu eta giro goxo eta magiko batean [...]

rena|2023-05-18T13:37:00+02:00Maiatzak 18, 2023|Agenda, Albisteak|0 iruzkin

Euskal Herriko ipuin eta mito zaharrak. Zegaman.

Etorri Zegamara mitologian barneratzera! Ipuin kontaketa antzeztua Anduetza parketxean “Marimunduko”ren eskutik. Bertan mitologiako beste pertsonai ugari ikusteko aukera izango da. Anduetza parketxean Maitzaren 20ean Bi saio: 16:30 eta 18:00 Izena aldez aurretik eman behar da. anduetza@gipuzkoanatura.eus 94380202187/688623609  

rena|2023-05-18T13:36:14+02:00Maiatzak 10, 2023|Agenda, Albisteak|0 iruzkin

OHARRA

Jentilbaratza Kultur Elkarteak, urtean zehar antolatzen diren ekitaldien kalitatea bermatu asmoz, burutzen dituen bi ekitaldi handienak GAU IBILALDI MITOLOGIKOA eta JENTILEN ETORRERA, txandatuz, bi urtez behin egitea erabaki du. Beraz jarraitzaileoi adierazten zaizue aurten JENTILEN ETORRERA antolatuko dela eta datorren urtean GAU IBILALDI MITOLOGIKOA. Gainerantzeko ekimenak berdin antolatzen jarraituko dugu. [...]

rena|2023-03-19T17:15:59+02:00Martxoak 19, 2023|Albisteak|0 iruzkin

VIII. JENTILEN BARATZA IPUIN LEHIAKETA. SARITUAK

LH3 - LH4 1. Haizea Arin Conde (Eraztun harrigarria) 2. Aiur Arratibel Auzmendi (Torto borrokan) 3. Sara Morea Plaza(Maitasun arriskutsua) LH5 - LH6 1.Urtzi Urrestarazu Larrea (Olentzero eta Tortoren arteko haserrea) 2. Ainhoa Barandiaran Errandonea (Ahuntzak arriskuan) 3. Lier Imaz Arrondo (Mikel eta jentilak) DBH1-2 1. Ane Galparsoro Garmendia (Lurra [...]

rena|2023-03-04T00:48:05+02:00Martxoak 4, 2023|Albisteak|0 iruzkin

VIII. JENTILEN BARATZA IPUI LEHIAKETA. SARITUAK

VIII. Jentilen baratza ipuin lehiaketaren sariak erabaki ditugu. Jada 8. ekitaldia aurtengoa, eta bagabiltza gure ume eta gaztetxoen lan dotoreak jasotzen eta beraietaz gozatzen. Eskerrak eman behar diogu Ataungo Udalari alde batetik eta Beasaingo Loinazpe ikastetxeari, San Benito Ikastolari eta Ataungo Joxemiel Barandiaran eskolari, baita bertako irakasleei ere, eman diguten [...]

rena|2023-03-01T15:04:43+02:00Martxoak 1, 2023|Albisteak|0 iruzkin

Marimunduko, GERNIKAKO Euskal Herria Museoan

Marimundukoren eskutik ipuinen mundu miresgarrian eta legenden lurraldean murgiltzeko aukera zabalduko zaigu. Euskal mitologiaz zipriztinduko dira saiora hurbiltzen diren guztiak: Basajaun, Basandere, Torto (Tartalo), Samartin Txiki, Sorginak, Aztiak, Lamiak eta hainbat pertsonaia mitologiko bizi diren inguru magikoan sartuko dira. Data: Otsailak 26 (igandea) Ordua: 12:00 Nori zuzendua: 5 urtetik aurrerako [...]

rena|2023-02-01T17:33:02+02:00Otsailak 1, 2023|Agenda, Albisteak|0 iruzkin

“JENTILAK, OLENTZERO, MARI DOMINGI… IBILALDI MAGIKOA ARALARREN” GOMENDIOAK

Eguraldi iragarpenak gertutik jarraitu ditugu egun hauetan eta gaur antolakuntzakoek ibilbidea bertatik bertara ikusi eta gero, jarduera normaltasunez eta aldaketarik gabe gauzatzea erabaki da. Hemen dituzue gomendio batzuk, bereziki laugarrena da oso garrantzitsua atzo egindako euria dela eta, baina gainera, hotza egingo du eta ondo babestuta etorri. Denboraz ibili Lizarrustira [...]

rena|2022-12-09T14:04:01+02:00Abenduak 9, 2022|Albisteak|0 iruzkin

MITOAK BIZIRIK EGUTEGIA 2023 SALGAI

Hemen da 2023ko egutegia, Mitoak Bizirik. Aurten online erosteko aukera izango duzu eta etxera bidaliko dizugu. Prezioa 8 €(5 €+ 3 € bidalketa-gastuak). Urtero bezala, gure pertsonaia mitologikoen argazkiez gain, lagun duten kondaira bat  etxeko txikienei kontatu ahal izateko. Ez galdu aukera. Eskaera egiteko, sakatu hemen.   https://youtu.be/nekH5eSdIWM

rena|2022-11-30T08:35:06+02:00Azaroak 27, 2022|Albisteak|0 iruzkin

VIII. Jentilbaratza marrazki lehiaketa

Urriaren 19 eta 20ean elkartu ziren Ataungo Joxemiel Barandiaran Herri Eskolan LH1etik LH6ra bitarteko ataundarrak. Guztira, 31 artelan. Ikusi ta gozatu egindako sormenez!. Gaurkoan sari banaketa izan dute San Martingo festen barruan. Sarituak:   Lh1-2: 1- Ixiar Erauskin 2- Izar Larrañaga 3- Ekai Munduate Lh3-4 1- Manex Bikuña [...]

rena|2022-11-13T22:02:13+02:00Azaroak 13, 2022|Albisteak|0 iruzkin

Ataungo XI. Mondeju Lehiaketa 2022-11-13

Jentilbaratza K.E.ak antolatuta eta San Martin Jaien barnean, Ataungo XI. Mondeju Lehiaketa egin zen igandean.Ataungo Mondeju onenaren saria edizio honetan, Leire Morearentzat izan da. Honekin batera sarituak izan ziren Mikel Morea, bigarren postuan eta hirugarren postua Ane Tapia, Egoitz Goikoetxea eta Mikel Dorronsorok osatutako hirukotearentzat izan da. Aurten 7 lagunek parte [...]

rena|2022-11-13T21:43:21+02:00Azaroak 13, 2022|Albisteak|0 iruzkin

JENTILAK, OLENTZERO, MARI DOMINGI… IBILALDI MAGIKOA ARALARREN

Abenduak 10, larunbata, Gipuzkoako parketxe sareak antolatua, Jentillak, Olentzero, Mari Domingi... ibilaldi magikoa Aralarren ospatu da. Ibilaldia Allekuko pagaditik egingo dugu. Mundu magiko batean murgilduko gara eta gauza harrigarriak gertatuko dira. Aralarko jeinuak lagun izango ditugu bidean zehar: Jentilak, Olentzero... Ausartzen al zarete gurera etortzen? ABIAPUNTUA: Ataungo Lizarrusti Parketxea HASIERA [...]

rena|2022-11-18T12:30:49+02:00Azaroak 9, 2022|Agenda, Albisteak|0 iruzkin

Euskal Herriko mito eta ipuin zaharrak ATAUNen , Marimundukoren eskutik.

Ataunen Jose Migel Barandiaranek lan handia egin zuen mitologiaren transmisio soka eten ez zedin. Zehazkiro, ahozko tradizioa paperean bilduz altxorra utzi zion herriari eta horri esker, Ataungo hainbat txoko eta istorio mitologiko ezagutarazten dira urtero Jentilbaratza Kultur Elkartearen eskutik. Azaroaren 5ean, larunbatarekin, saio berezia eskainiko da Ataungo Barandiaran museoan, Gipuzkoako [...]

rena|2022-11-02T17:29:41+02:00Azaroak 2, 2022|Albisteak|0 iruzkin

Ataungo Ohitura Zaharren VI. Eguna

Urriaren 23an ospatu genuen Ataungo Ohitura Zaharren VI. Eguna Ataunen,  1950 eta 1960ko hamarkadetako Ataun ekarri nahi izan genuen, hainbat antzezpen eta erakusketaren bidez. Azoka, antzerkia, jolasak, jantziak… Ataunek 70 urte atzera egin zuen Ohitura Zaharren VI. Egunean. Antzezpenak ez ezik, komertzio zaharren erakusketa, ganadu erakusketa, belar lanak, gazta egitea, [...]

rena|2022-10-28T12:48:31+02:00Urriak 28, 2022|Albisteak|0 iruzkin

Ohitura Zaharren Eguna 2022. Urriak 23, igandea

Garai bateko usadioetan eta ohituretan berriro ere murgildu nahiean, Ataunen, VI. Ohitura Zaharren Eguna antolatu du Jentilbaratza Kultur Elkarteak. Bertan garai bateko bizimoduan murgilduko da Ataun, aurtengo ekitaldian 50-70. hamarkadetara hurbilduko garelarik, eta herriko denda, taberna eta komertzioak izango direlarik gai nagusi. Goizeko 11:00etatik 14:00tara bitartean. Honako ekitaldiak ditugu prestatuta: [...]

rena|2022-10-06T13:40:02+02:00Urriak 6, 2022|Albisteak|0 iruzkin

VIII. JENTILEN BARATZA MARRAZKI LEHIAKETA

-Urriak 19, asteazkena: LH3-4 16:00etan / LH5-6 17:00etan -Urriak 20, osteguna: LH1-2- 16:00etan Joxemiel Barandiaran eskolan   LH1 - LH6. mailara bitarteko ikasle ataundarrek parte hartu ahal izango dute. -DIN A4 edo A3 orri batean egin beharko da marrazkia. -Marrazkia egiteko erabiliko den materiala eta teknika librea izango da. -Norberak [...]

rena|2022-09-30T20:21:04+02:00Irailak 30, 2022|Albisteak|0 iruzkin

IX. GAU IBILALDI MITOLOGIKOARAKO GOMENDIOAK

Gau Ibilaldi Mitologikoa, Ataungo herribide zaharrean egiten da. Bide zidorra,  Agauntza errekaren albotik doa eta asfaltatu gabe dago. Txanda bakoitzean 600 lagun joango dira, bidea estua da eta bide erdia gauez egiten da. Kontutan hartu beharreko gomendioak: -Haur txikiak etortzen badira, motxila edo besoetan eraman. Bidea ez da egokia kotxesiletarako. -Oinetako egokiak erabili. [...]

rena|2022-07-08T16:03:10+02:00Uztailak 8, 2022|Albisteak|0 iruzkin

GAU IBILALDI MITLOGIKOA, Uztailaren 9an

Ipuinak… leienda harrigarriak… Euskal Mitologian murgilduko gara Joxemiel Barandiaran bizi izan zen inguruan, Ataungo bihotzean. Euskal mitologiako pertsonaia ezagunak izango ditugu lagun bidean zehar. Horretarako, garai bateko herri-bidean, oinez egingo dugu Barandiaran Museotik abiatu eta San Martingo plazara, 3 kilometroko ibilaldi harrigarri eta sorpresaz betea. Pertsona helduek, gazteek eta haurrek lasai asko egin [...]

rena|2022-06-07T12:21:51+02:00Ekainak 7, 2022|Albisteak|0 iruzkin

ARBASOEN ARRASTOAN Ibilaldi gidatua, J.A. Mujika Alustiza

J.A. Mujika Alustizaren eskutik, Aralarren barneratuko gara. Eta Igaratzako behatokian bertako eta Aralarko aurkikuntzen xehetasun guztiak azalduko dizkigu. Urtean denbora gutxiz egoten dira behatoki honetan lanean, beraz aukera paregabea da hau ikusteko eta bertan lanean dagoen  J.A. Mujika Alustiza eta bere taldeaaren azalpenak entzuteko. Irteera Ataungo San Martingo plazatik izango [...]

rena|2022-06-09T13:28:40+02:00Ekainak 7, 2022|Albisteak|0 iruzkin

ZAZPI KOLOREKO HERENSUGEA, hitzaldia J.K. Igerabide

Uztailaren 5ean, 19:30ean, Barandiaran museoan  Juan Kruz Igerabide entzuteko aukera izango dugu. Bere azken lanaren berri emango digu "ZAZPI KOLOREKO HERENSUGEA" Idazle, irakasle, euskaltzain ugazle...den Juan Kruz Igerabidek bere ikuspegitik murgilduko gaitu euskal mitologiaren munduan. Hitzaldirako aurrez izena emandakoek lehentasuna izango dute. Sarrera doako izango da. Ez galdu aukera! SARRERAK [...]

rena|2022-06-14T12:58:16+02:00Ekainak 7, 2022|Albisteak|0 iruzkin

TROSKAETA KOBA BISITA GIDATUA

V. Mitoaldiaren lehen ekintza Troskaeta Koba Mitologikora bisita gidatua izango da. Ion Fontelaren eskutik eta Felix Ugarte espeleleologi taldearen laguntzarekin  Ataungo koba eder hau bisitatzeko aukera izango dugu. Irteera 8:30tan izango da Ataungo San Martin plazatik. Kobako bisita 90 minutukoa izango da. Troskaetako koba babesteko ikusle kopurua mugatua izango da [...]

rena|2022-06-07T12:58:06+02:00Ekainak 7, 2022|Albisteak|0 iruzkin

V. MITOALDIA, HEMEN DA!

Ataun Euskal Herriko mitologiaren erreferentzia nagusi izan dadin nahi dugu eta, hain zuzen, horrexegatik antolatu dugu V. Mitoaldia, ekainaren 25etik uztailaren 9ra. Hitzaldiak,  Udalekuetako taldeentzat jarduera bereziak, Ataungo mitologia gune esanguratsuenetatik ibilaldia,… Hona aurtengo egitarau zehatza: Ekainak 25, larunbata, 8:30ean. Irteera: “Troskaetako koba bisita gidatua”. Ion Fontela eta Felix Ugarte [...]

rena|2022-06-14T13:04:38+02:00Ekainak 7, 2022|Albisteak|1 Comment

2022rako EGITASMOA

Jentilbaratza Kultur Elkarteak 2022rako egitasmoa aurkeztu nahi dizue: Ekainaren eta uztailaren artean. Mitoaldia izango da. Uztailaren 9an, Gau Ibilaldi Mitologikoa. Urriaren 23an, Ohitura Zaharren Eguna ospatuko da. Azaroan Mondeju Lehiaketa. Azaroan Ipuin kontaketa Ataun, Zegama eta Arantzazuko Museoetan. Eta Eguberrietan, Ibilaldi Magikoa Aralarren ! Bagatoz, bagatoz, … https://youtu.be/TnVI9Gd9Bsw

rena|2022-04-26T11:17:39+02:00Apirilak 26, 2022|Agenda, Albisteak|2 iruzkinak

IBILALDI MITOLOGIKOA TOLOSAKO AMAROZ AUZOAN

Torto Martxoak 26, larunbata. 16:30ean  eta 17:00tan Izenematea:  intujai@gmail.com (Nahitaezkoa) Ibilbidea: San Blaseko ermitan hasi eta Amarozko iturrian amaitu, TOLOSA Ipuinak… leienda harrigarriak… Euskal Mitologian murgilduko gara Joxemiel Barandiaran jasotako ipuin eta kondairak entzunez, Tolosako Amaroz auzoko basoan zehar.   Euskal mitologiako pertsonaia ezagunak izango ditugu lagun bidean zehar. [...]

rena|2022-03-18T13:46:21+02:00Otsailak 24, 2022|Agenda, Albisteak|0 iruzkin

AHOZ-AHO 2022. PRENTSAURREKOA

2022ko Ahoz-Aho ekitaldiaren prentsaurrekoan izan gara, Ordiziako Barrena Jauregian. Bertan, Ahoz Aho ahozkotasunaren Nazioarteko jaialdiaren ekitaldi guztiak aurkeztu dira, Martxoak 2n Hernanin hasi eta martxoaren 26an, Tolosako Amaroz auzoan izango da amaiera ekitaldia. Prentsaurrekoan ere Urrezko Kalabaza Sarietako bat gure elkartearentzako izango dela aurreratu dute,  40. urtetan ahozkotasuna eta  kulturaren [...]

rena|2022-02-22T08:48:13+02:00Otsailak 18, 2022|Albisteak|0 iruzkin

VII. JENTILEN BARATZA IPUIN LEHIAKETAKO SARIAK

Gaur arratsaldean banatu ditugu San Gregorioko Barandiaran museoan VII. Jentilen Baratza ipuin lehiaketako sariak.   SARITUAK LH3 - LH4 Lier Imaz Arrondo (Etsai gorria)  Aner Arrondo Goikoetxea (Jentilen urrezko txanpona)  Orkatz Jimenez (Torto mendian galdu da)  LH5 - LH6  Urtzi Urrestarazu (Ala papila)  Lili Zaldua Frutos (Mariren sorginkeria)  Haizea Artola [...]

rena|2022-02-12T13:05:07+02:00Otsailak 11, 2022|Albisteak|0 iruzkin

AHOZ AHOZ 2022- Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdia

AHOZ AHOZ, Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdian parte hartzeko gonbidapena jaso dugu, eta nola ez, onartu egin dugu. Ahoz Aho ahozkotasuna eta ahozko transmisioa aldarrikatu, babestu eta zabaldu nahi duen jaialdia da. Jaialdia Amarozen hasi zen, Tolosako auzoan, baina une honetan Gipuzkoa osoan zehar zabaldu da, herrietako emanaldiekin. Martxoaren 26an Amarozen ekitaldi [...]

rena|2022-01-27T13:18:14+02:00Urtarrilak 27, 2022|Albisteak|0 iruzkin

Olentzero eta Maridomingi 2021

Datorren ostiralean, abenduaren 24an, Olentzero eta Maridomingi Ataungo herrira jeitsiko dira, aurten San Martinera. 18:30ean dugu hitzordua jarrita, Bikoitz aurrekaldean, bertan emango diogularik ongi etorriari hasiera, ondoren plazarainoko ibilbidea egingo delarik. Ongi etorria behar bezala garatu dadin, eta osasun egoerari arreta berezia eskaini behar diogun garai honetan, bertaratuko zaretenoi, musukoa [...]

rena|2021-12-21T19:08:44+02:00Abenduak 21, 2021|Uncategorized @eu|0 iruzkin

MITOAK BIZIRIK EGUTEGIA 2022 SALGAI

Hemen da 2022eko egutegia, Mitoak Bizirik. Aurten online erosteko aukera izango duzu eta etxera bidaliko dizugu. Prezioa 8 €(5 €+ 3 € bidalketa-gastuak). Urtero bezala, gure pertsonaia mitologikoen argazkiez gain, lagun duten kondaira bat. Etxeko txikienei kontatu ahal izateko. Ez galdu. Eskaera egiteko, sakatu hemen.    

rena|2021-11-25T12:33:16+02:00Azaroak 25, 2021|Albisteak|0 iruzkin

MITOALDIA 2021

Ataun Euskal Herriko mitologiaren erreferentzia nagusi izan dadin nahi dugu eta, hain zuzen, horrexegatik antolatu dugu IV. Mitoaldia, urriaren 1etik azaroaren 6ra. Hitzaldiak, filmak, Udalekuetako taldeentzat jarduera bereziak, Ataungo mitologia gune esanguratsuenetatik ibilaldia,... Hona aurtengo egitarau zehatza: Urriak 1, ostirala, 19:00tan.  Herri Antzokian Hitzaldia: “Mitoak eta kontu zaharrak, Joxe Arratibel”.   Bernardo [...]

rena|2021-10-01T08:46:28+02:00Irailak 27, 2021|Agenda, Albisteak|0 iruzkin

JENTILEN ETORRERA, 40 urteurrena

1981ean sortu zen eta Euskal Mitologian oinarritutako ikuskizun berezia da. Herri antzerkia zutabe eta garai bateko sinesmenak ardatz. Urtero bi edo hiru legenda edo istorio errepresentatzen dira. 50 inguru herri aktorek hartzen dute parte, 150 bat lagun kale ibilaldiko pertsonai eta antolaketa lanetan. Jentil, sorgin, Torto, Basajaun, Akerbeltz, Zezengorri, Samartin [...]

rena|2021-10-03T11:48:10+02:00Irailak 27, 2021|Albisteak|0 iruzkin

IBILALDI GIDATUA, “Ergoiena, Ataungo birika” Jon Aizpuruaren eskutik

Jon Aizpuruaren gidaritzapean Ataungo gune esanguratsuenetako batean barneratuko gara, San Gregoriotik Ergoiena auzora Joxe Arratibelen kabi, bere bizitzan izan ziren leku garrantzitsuak ezagutzeko aukera izango dugu eta beste legenda eta ataundar ospetsuei buruzko azalpenak ere emango dira. 2 ordu inguruko ibilaldia izango da. Ataunen Ergooiena auzoa Urriak 9 9:30tan Sarrerak: www.jentilbaratza.eus Jon [...]

rena|2021-10-08T11:45:54+02:00Irailak 27, 2021|Agenda, Albisteak|0 iruzkin

FILMAK, Dar-Dar eta Anderea

IV. Mitoaldia ekitaldien barruan, Paul Urkijoren "DAR_DAR" film laburra eta Yolanda Mazkiaranen "ANDEREA" filma ikusteko aukera izango da, Atungo Herri Antzokian Urriak 30, 18:00tan Sarrera doan izango da, baino aforoa mugatua denez, aurrez izena emandakoek lehentasuna izango dute. Ataunen Herri Antzokian Urriak 30 18:00tan Izena emateko: www.jentilbaratza.eus OHARRA: IZENEMATEA EGITERAKOAN [...]

rena|2021-10-03T11:49:46+02:00Irailak 27, 2021|Agenda, Albisteak|0 iruzkin

HITZALDIA, Paco Etxeberria “EL MUNDO MÁGICO DE LAS CUEVAS”

IV. Mitoaldia ekitaldien barruan, Paco Etxeberria  “EL MUNDO MÁGICO DE LAS CUEVAS"  izenburupean hitzaldi bat emango du Ataungo Herri Antzokian, Urriak 29, 19:00tan. Hitzaldia gazteleraz izango da Sarrera doan izango da, baino aforoa mugatua denez, aurrez izena emandakoek lehentasuna izango dute. Ataunen Herri Antzokian Urriak 20 19:00tan Izena emateko: www.jentilbaratza.eus [...]

rena|2021-10-01T08:45:05+02:00Irailak 27, 2021|Agenda, Albisteak|0 iruzkin

Hitzaldia, Aritza Bergara “MITOLOGIKAtik JENTILAKera”

IV. Mitoaldia ekitaldien barruan, Aritza Bergarak “MITOLOGIKAtik JENTILAKera"  izenburupean hitzaldi bat emango du Ataungo Barandiaran Museoan, Urriak 20, 19:00tan. Aldi berean bere azken eleberria aurkeztuko du "JENTILLAK". Sarrera doan izango da, baino aforoa mugatua denez, aurrez izena emandakoek lehentasuna izango dute. Ataunen Barandiaran Museoan Urriak 20 19:00tan Izena emateko: www.jentilbaratza.eus OHARRA: IZENEMATEA EGITERAKOAN [...]

rena|2021-09-27T12:11:19+02:00Irailak 27, 2021|Agenda, Albisteak|0 iruzkin

HITZALDIA, Bernardo Atxaga eta Miel Anjel Elustondo.

IV. Mitoaldia ekitaldien barruan, Bernardo Atxagak eta Miel Anjel Elustondok “MITOAK ETA KONTU ZAHARRAK, JOXE ARRATIBEL” izenburupean hitzaldi bat emango dute Ataungo Herri Antzokian, Urriak 1, 19:00tan. Sarrera doan izango da, baino aforoa mugatua denez, aurrez izena emandakoek lehentasuna izango dute. Ataunen Herri Antzokian Urriak 1 19:00tan Izena emateko: www.jentilbaratza.eus

rena|2021-09-21T12:00:17+02:00Irailak 21, 2021|Agenda, Albisteak|0 iruzkin

Diman, Marimundukoren ipuin kontaketa antzeztua

Txumuluxueta kultur elkarteko lagunak gonbidatuta, irailaren 25ean, larunbatarekin, saio berezia eskainiko da Dimako plazan, Euskal mitologiako hainbat elezahar, mito, kondaira zein ipuin kontaketa saioa egingo da. Aukera paregabea da, Jose Migel Barandiaranek jasotako kondaira mitologikoak ezagutu. eta giro goxo eta magiko batean familian igarotzeko. Bertan Marimunduko , Torto, Sanmartintxiki eta [...]

rena|2021-09-17T22:28:34+02:00Irailak 17, 2021|Albisteak|0 iruzkin

IPUIN KONTAKETA ANTZEZTUA ARANTZAZUN, OÑATI.

Uztailaren 10ean, larunbatarekin, saio berezia eskainiko da Arantzazuko Gandiaga Topagunea I-ean , Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak antolatuta. Euskal mitologiazko hainbat elezahar, mito, kondaira zein ipuin kontaketa bi saio egingo dira. Kontalaria “Marimunduko” izango da, Maitane Aizpurua ataundarra eta Jentilbaratza Kultur Elkarteko kide, baina, ez da bakarrik etorriko… Aukera paregabea da, Jose [...]

rena|2021-06-21T19:14:10+02:00Ekainak 21, 2021|Albisteak, Ekintzak|0 iruzkin

Ipuin kontaketa antzeztua, ekainaren 19an Aiako herrian.

Ekainaren 19an, larunbatarekin, saio berezia eskainiko da Aiako probalekuan, Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak antolatuta. Euskal mitologiazko hainbat elezahar, mito, kondaira zein ipuin kontaketa saioa egingo da. Kontalaria “Marimunduko” izango da, Maitane Aizpurua ataundarra eta Jentilbaratza Kultur Elkarteko kide, baina, ez da bakarrik etorriko… Aukera paregabea da, Jose Migel Barandiaranek jasotako [...]

rena|2021-05-19T14:44:15+02:00Maiatzak 19, 2021|Agenda, Albisteak|0 iruzkin

VI JENTILEN BARATZA IPUIN ETA MARRAZKI LEHIAKETA-2020. URTEA

Jentilbaratza Kultur Elkarteak, 2020. urtean, antolatutako VI. Jentilen Baratza Ipuin eta Marrazki Lehiaketako irabazleak erabaki ditu. Pandemia egoerak ekarritako zailtasunei aurre eginez, Ataungo eta Goierriko ume eta gazteen lana eta parte hartze bikaina izan ditugu, benetan aipagarria eta goraipatzekoa izan delarik. MARRAZKI LEHIAKETAra 55 parte hartzaile aurkeztu ziren. 19 partaide [...]

rena|2021-03-24T12:51:16+02:00Martxoak 24, 2021|Albisteak|0 iruzkin

IPUIN KONTAKETA ANTZEZTUA ZEGAMAN

EUSKAL HERRIKO IPUIN ETA MITO ZAHARRAK Marimundukoren eskutik ipuinen mundu miresgarrian eta legenden lurraldean murgiltzeko aukera paregabea izango du ikusleak. Ipuin harrigarriak, barregarriak batzuetan, beldurgarriak beste zenbaitetan. Belaunaldiz belaunaldi, aitona-amonek afalostean, sutondoan, kontatzen zituzten ipuinak izaten dira. Marimundukok gidatuta euskal mitologiaz zipriztinduko dira partaideak ipuin kontaketa antzetu honetan. Torto, jentilak, [...]

rena|2021-03-18T12:18:21+02:00Martxoak 18, 2021|Albisteak|0 iruzkin

Marimundukoren ipuin kontaketa Ataunen

EUSKAL HERRIKO IPUIN ETA MITO ZAHARRAK Marimundukoren eskutik ipuinen mundu miresgarrian eta legenden lurraldean murgiltzeko aukera paregabea izango du ikusleak. Ipuin harrigarriak, barregarriak batzuetan, beldurgarriak beste zenbaitetan. Belaunaldiz belaunaldi, aitona-amonek afalostean, sutondoan, kontatzen zituzten ipuinak izaten dira. Marimundukok gidatuta euskal mitologiaz zipriztinduko dira partaideak ipuin kontaketa antzetu honetan. Torto, jentilak, [...]

rena|2021-03-01T17:19:26+02:00Martxoak 1, 2021|Agenda, Albisteak|0 iruzkin

IGARTUBEITI BASERRI MUSEOAN ERAKUSKETA BERRIA

Igartubeiti Baserri Museoan erakusketa berria, Pirinioetako mito eta kondairen inguruan, PATRIM+ Sareko kideek antolatuta. Aragoi, Kataluina, Frantziako mitoak daude, Mari eta Samartintxikiren ipuinarekin batera. Kondairen testuak, audioak... Euskeraz, gazteleraz, frantzesez, bakarra katalanez eta gaskoiez ere badago baten bat... Klikatu hemen.

rena|2021-01-30T18:47:26+02:00Urtarrilak 30, 2021|Albisteak|0 iruzkin

VI. JENTILEN BARATZA MARRAZKI LEHIAKETA 2020

MARRAZKI LEHIAKETA Aurtengo egoera dela eta sari banaketa presentzialik ez denez egingo, hona hemen marrazki lehiaketako artelanen eta sarituen argazkiak! Zorionak parte hartzaile guztiei. Arte alorrean ere bada etorkizuna Ataunen! (Sarituekin ondorengo egunetan jarriko gara harremanetan.)   

rena|2020-12-22T23:35:46+02:00Abenduak 22, 2020|Albisteak|0 iruzkin

OLENTZERO (Euskal Herriaren Mitologia II, Joxemiel Barandiaran)

Olentzero Oiartzunen, Beran, Irunen, Donostian erabiltzen den izen honek baditu aldaerak euskal herriko herri desberdinetan. Izen honen eta bere aldaeren eremuak kostaldea eta Beterri hartzen du Gipuzkoan eta baita ere Nafarroako zati bat. - Olentzaro da Orexan, Lesakan eta Arakilen; - Orentzaro Zarautzen; - Onentzaro Andoainen; - Orantzaro Berastegi eta [...]

rena|2020-12-09T15:17:13+02:00Abenduak 9, 2020|Albisteak, Joxemielen txokoa|0 iruzkin

MITOAK BIZIRIK 2021 SALGAI

Hemen da 2021eko egutegia, Mitoak Bizirik. Aurten online erosteko aukera izango duzu eta etxera bidaliko dizugu. Prezioa 8 €(5 €+ 3 € bidalketa-gastuak). Urtero bezala, gure pertsonaia mitologikoen argazkiez gain, lagun duten kondaira bat. Etxeko txikienei kontatu ahal izateko. Ez galdu. Eskaera egiteko, sakatu hemen.

rena|2020-11-10T16:34:48+02:00Azaroak 10, 2020|Albisteak|0 iruzkin

Ipuin Kontaketa. Ataun

EUSKAL HERRIKO IPUIN ETA MITO ZAHARRAK Marimunduko eta beste pertsonai mitologikoen eskutik ipuin kontaketa antzeztua. Azaroak 8, Igandea. 11:30tan Herri Antzokian. Izena emateko: 943180335 / 688895069 barandiaran@gipuzkoanatura.eus Informazio gehiago: www.gipuzkoanatura.eus

rena|2020-10-18T20:40:16+02:00Urriak 18, 2020|Agenda, Albisteak|0 iruzkin

2020ko Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartuko dugu.

Igartubeitia Baserri Museoaren eskutik, 2020ko Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartuko dugu. Urriak 31ean, 16:30etan Igartubeitia Baserri Museoan Marimundukoren eskutik ipuinen mundu miresgarrian eta legenden lurraldean murgiltzeko aukera paregabea izango du ikusleak. Ipuin harrigarriak, barregarriak batzuetan, beldurgarriak beste zenbaitetan. Belaunaldiz belaunaldi, aitona-amonek afalostean, sutondoan, kontatzen zituzten ipuinak izaten dira. Marimundukok gidatuta euskal [...]

rena|2020-09-19T13:17:43+02:00Irailak 17, 2020|Agenda, Albisteak|0 iruzkin

JOXEMIEL BARANDIARANEN BIZITZA

Datorren asteetan, Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak HEZIMUBIrekin batera garatu duen ‘1,2,3 Barandiaran’ egitasmoa aurkeztuko dizuegu. Hamar bideo laburrez osatuta dago eta Jose Miguel Barandiaran antropologo eta etnografo ataundarraren bizitzako hainbat gorabehera kontatzen dira bertan. Honako bideo hau egitasmoaren aurkezpen bideoa da.

rena|2020-02-02T13:08:58+02:00Otsailak 2, 2020|Albisteak, Joxemielen txokoa|0 iruzkin

Jentilen Baratza Ipuin eta Marrazki lehiaketa sari banaketa

Gaur abenduaren 20an, Ataun San Gregorioko Barandiaran museoan V. Jentilen Baratza ipuin eta marrazki lehiaketaren sari banaketa egin dugu. Ekitaldian, irabazleei saria emateaz gain, partaide guztiei zorionak eman zaie, egindako ahaleginagatik, eta datozen urteetako ekitaldietarako parte hartzen jarraitu dezaten eskatu. Lehiaketan izan den partaidetza handia izan da, 49 partaide marrazki [...]

rena|2019-12-20T21:29:33+02:00Abenduak 20, 2019|Albisteak|0 iruzkin

Jentilak eta Olentzero ekitaldirako izenematea nola egin.

Izenematea egiteko eguna eta ordua iristen denean, gure webguneko EKINTZAK sailean aurkituko dituzu 2 txandetarako izenemate lekuak. Izen ematean zapaltzen duzuenean, pantaila hau azalduko zaizue. Bertan zenbat sarrera behar dituzuen aukeratu (+ eta - erabiliz) eta ondoren HARTU  sakatu.           Ondorengo pantailan, dena ondo badago, ERRESERBA [...]

rena|2019-12-11T13:11:53+02:00Abenduak 2, 2019|Albisteak|0 iruzkin

“Jentilak eta olentzero” ibilaldi magikoa.

Ataungo Lizarrusti Parketxean abenduaren 22rako antolatu dugu “Jentilak eta olentzero” ibilaldi magikoa. Izena emateko abenduaren 4ean 9:00etan,  gure web orrian (www.jentilbaratza.eus) erreserba egin beharko da. Erreserba hau egunean bertan Lizarrustiko Parketxean sarrerarengatik aldatu beharko da (3€ pertsonako). Aurrez, esan, jakin badakigula oso denbora gutxian agortuko direla lekuak, urtero bezala ehunka [...]

rena|2019-11-29T13:41:01+02:00Azaroak 28, 2019|Albisteak|0 iruzkin

Ataungo X. Mondeju Lehiaketa

2019-11-10 Jentilbaratza K.E.ak antolatuta eta San Martin Jaien barnean, Ataungo X. Mondeju Lehiaketa egin zen igandean. Ataungo Mondeju onenaren saria edizio honetan, Leire Morearentzat izan da. Honekin batera sarituak izan ziren bigarren postuarekin, taldean aurkeztu ziren Ane Tapia, Egoitz Goikoetxea eta Mikel Dorronsoro. Hirugarren postua, Xabier Antzarentzat suertatu zen. Aurten [...]

rena|2019-11-10T22:06:11+02:00Azaroak 10, 2019|Albisteak|0 iruzkin

IPUIN KONTAKETAK, MARIMUNDUKOREN ESKUTIK

Bi ipui kontaketa Marimundukoren eskutik. Euskal Herriko mito eta ipuin zaharrak . Azaroak 24, Anduetza Parketxean, ZEGAMAN 1. Saioa: 11:00etan 2. Saioa: 12:30etan Izena emateko: 943802187-688623609 anduetza@gipuzkoamendizmendi.net Abenduak 1, Arantzazuko Parketxean, ARANTZAZUN-OÑATI. 1. Saioa: 11:00etan 2. Saioa: 12:30etan Izena emateko: 943782894-699335183 arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

rena|2019-11-13T15:15:58+02:00Azaroak 9, 2019|Albisteak|0 iruzkin

JENTILEN ETORRERAN, 1400 IKUSLE

Atzo larunbatean, Ataungo herrian, basoetatik eta mendietatik jeitsitako izaki harrigarrien bisita izan genuen, jentilak eta sorginak Atauna jeitsi zirelarik. Herritarrek, hasieran errezelo eta kezkaz jaso baldin bazituzten ere, ongi etorria eman eta San Martingo plazatik kiroldegirainoko ibilbidea alaitasunez egin genuen. Kiroldegian, Jentilen Etorrerako antzezpen dotorea ikusteko aukera izan zuten  bertaratu [...]

rena|2019-11-03T23:02:31+02:00Azaroak 3, 2019|Albisteak|0 iruzkin

Jentilen Etorrera 2019 Gomendioak

18:15etan Ongi Etorria: San Martin Auzoko plazatik, Auzoeta kiroldegiraino desfilea izango da (650 metro). Jentilen Etorrera. 1. saioa 19:00etan eta 2. saioa 21:00etan, Auzoeta kiroldegian izango dira. 60-75 minutuko iraupena izango du. Ezinbestekoa izango da sarrera edukitzea (dohainik). Sarrerak, paperean edo mugikorrean aurkeztu daitezke. Egunean bertan sarrerak hartzeko bi mahai [...]

rena|2019-10-28T13:36:36+02:00Urriak 28, 2019|Albisteak|0 iruzkin

JENTILEN ETORRERA 2019

JENTILEN ETORRERA 2019 ATAUN Azaroak 2, larunbata Ongi etorria     18:15 (San Martingo Plazan) 1. saioa           19:00 (Auzoeta kiroldegian) 2. saioa           21:00 (Auzoeta kiroldegian) SARRERAK · Sarrerak: Aldezaurretik www.jentilbaratza.eus (Urriak 18, 10:00etan). · Egunean bertan: San Martin plazan eta Auzoeta kiroldegian 16:00etan. “Joxemiel Barandiaranek [...]

rena|2019-09-27T15:33:48+02:00Irailak 27, 2019|Albisteak|0 iruzkin

IPUIN KONTAKETA BEDAION

BEDAION Irailak 7, larunabata 19:00 Doan Marimundukoren eskutik ipuinen mundu miresgarrian eta legenden lurraldean murgiltzeko aukera paregabea izango du ikusleak. Ipuin harrigarriak, barregarriak batzuetan, beldurgarriak beste zenbaitetan. Belaunaldiz belaunaldi, aitona-amonek afalostean, sutondoan, kontatzen zituzten ipuinak izaten dira. Marimundukok gidatuta euskal mitologiaz zipriztinduko dira partaideak ipuin [...]

rena|2019-08-27T21:28:57+02:00Abuztuak 27, 2019|Albisteak, Ekintzak|0 iruzkin

VIII. Gau Ibilaldi Mitologikoaren oihartzuna.

VIII. Gau Ibilaldi Mitologikoak oihartzun haundia izan du prentsan. Hemen dituzue adibide batzuk. HITZA:"Jentilen Ataunek liluratu ditu bisitariak" Irakurri NOTICIAS DE GIPUZKOA :"1.200 ikusle Ataungo gau ibilaldi magikoan" Irakurri DIARIO VASCO: "Gau ibilaldi mitologikoak jendetza bildu zuen Ataunen" Irakurri NAIZ, GAUR8: "GAUA, GAUEZKOENTZAT..." Irakurri

rena|2019-07-24T13:36:32+02:00Uztailak 24, 2019|Albisteak|0 iruzkin

Gau Ibilaldiko SARRERAK

Iritxi da egun haundia, VIII Gau ibilaldi Mitologikoa. *Sarrerak INTERNETEZ lortu dituzuenak, Barandiaran museoan egongo den mahaian zuen sarrera tiket batengatik trukatu behar duzue. *HERRIAN IZENA EMAN baduzu, Barandiaran museoan egongo den mahaian izena esan eta tiketa emango zaizue. Zuen zain izango gara.

rena|2019-07-12T11:10:36+02:00Uztailak 12, 2019|Albisteak, Ekintzak|0 iruzkin

VIII. Gau Ibilaldi Mitologikorako GOMENDIOAK

Gau Ibilaldi Mitologikoa, Ataungo herribide zaharrean egiten da. Bide zidorra,  Agauntza errekaren albotik doa eta asfaltatu gabe dago. Txanda bakoitzean 600 lagun baino gehiago joango dira, bidea estua da eta bide erdia gauez egiten da. Kontutan hartu beharreko gomendioak: -Haur txikiak etortzen badira, motxila edo besoetan eraman. Bidea ez da egokia kotxesiletarako. -Oinetako [...]

rena|2019-07-10T21:06:33+02:00Uztailak 10, 2019|Albisteak, Ekintzak|0 iruzkin

MITOALDIKO 2 HITZALDIAK

III. Mitoaldi honetan, euskal mitologiaren inguruan bi hitzaldi izango ditugu. Uztailak 5,  20:00 Hitzaldia: “Harria, maitasun istorioa”.   Iñaki Perurena. Astigarragako parkean.* Iñaki Perurena harriarekin datorkigu oraingoan ere, baina ez ohiko moduan, ordea. Euskal Herriaren historian harriak duen zer esanaz , duen eraginaz eta berak harriarekin izan duen hartuemana modu berezian [...]

rena|2019-06-27T16:37:22+02:00Ekainak 27, 2019|Agenda, Albisteak|0 iruzkin

“Murkoondo, Ataungo bihotza” ibilaldi gidatua

Jon Aizpuruaren gidaritzapean Ataungo gune esanguratsuenetako batean barneratuko gara, Murkoondon. Joxemiel Barandiaranen kabi, bere bizitzan izan ziren leku garrantzitsuak  ezagutzeko aukera izango dugu eta beste ataundar ospetsuei buruzko azalpenak ere emango dira. 2 ordu inguruko ibilaldia izango da. (1) Izena eman aldez aurretik jentilbaratzake@gmail.com atarian.

rena|2019-06-22T12:37:48+02:00Ekainak 22, 2019|Agenda, Albisteak|0 iruzkin

IPUIN KONTAKETA

UZTAILAK 7 Bi saio: 11:00etan eta 12:30etan. Barandiaran Museoan, Ataunen. Izena eman aldez aurretik: barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net 943180335-688895069 Marimundukoren eskutik ipuinen mundu miresgarrian eta legenden lurraldean murgiltzeko aukera paregabea izango du ikusleak. Ipuin harrigarriak, barregarriak batzuetan, beldurgarriak beste zenbaitetan. Belaunaldiz belaunaldi, aitona-amonek afalostean, sutondoan, kontatzen zituzten ipuinak izaten dira. Marimundukok gidatuta euskal [...]

rena|2019-06-21T14:03:09+02:00Ekainak 21, 2019|Agenda, Albisteak|0 iruzkin

VIII. GAU IBILALDI MITOLOGIKOA

Ipuinak... leienda harrigarriak... Euskal Mitologian murgilduko gara Joxemiel Barandiaran bizi izan zen inguruan, Ataungo bihotzean. Euskal mitologiako pertsonaia ezagunak izango ditugu lagun bidean zehar. Horretarako, garai bateko herri-bidean, oinez egingo dugu Barandiaran Museotik abiatu eta San Martingo plazara, 3 kilometroko ibilaldi harrigarri eta sorpresaz betea. Pertsona helduek, gazteek eta haurrek [...]

rena|2019-06-25T18:54:56+02:00Ekainak 20, 2019|Agenda, Albisteak|0 iruzkin

MITOLOGIAREN INDARRA

Baziren behin bi anai, Ataungo domoaren inguruan bizi zirenak. Bi jentil txiki ziren, Agaotz eta Aizkaizto izena zuten. Aitzeta eta Asundegiren semeak ziren. Beti elkarrekin ibiltzen ziren eta bien artean harreman ona zuten, lagunik onenak balira bezala. Zortzi urteko mutikoak ziren, tamainaz ez oso altuak eta indarra ere gutxi. Gurasoak [...]

rena|2024-03-06T14:54:02+02:00Martxoak 6, 2024|Uncategorized @eu|0 iruzkin

AMAIUR

-Gertatu da jada Noaingo guda, gu gara hurrengoak, Mari, Marimunduko edo eta Aketegiko dama, lagun gaitzazu mesedez! Zu zara gure azken aukera! horrela egiten zuen otoi Amaiurgo gudari haietako batek. 1522. urtean, baskoiak zeuden Amaiurgo gazteluan gotortuta, inungo esperantzarik gabe, bertan, izututa, ihes egin gabe. Izan ere, euren etsaiak, gaztelarrak, [...]

rena|2024-03-06T14:47:58+02:00Martxoak 6, 2024|Uncategorized @eu|0 iruzkin

MARI BASOKO ARGIA

Bazen behin, Ataun herrian bizi zen hamabi urteko Garazi izeneko neska bat. Garaziri unibertso osoan gehien gustatzen zitzaiona bere amonak kontatutako istorioak entzutea zen. Egun batean herensuge baten aurka borrokatu zuen saguaren abenturak kontatzen zizkion, hurrengoan Txinako harresia zeharkatu nahi zuen merkatari xumearen bidaia… Zer ez zion kontatu amonak! Istorio [...]

rena|2024-03-06T14:39:51+02:00Martxoak 6, 2024|Uncategorized @eu|0 iruzkin

ALWAN FAMILIAREN ISTORIOA

Bazen behin, Asiako Ekialde Hurbilean bizi zen familia apal bat. Familia hau Palestinako, Gaza hirian dagoen Salah Al Deen auzoan bizi zen. Lau ziren familian: aitak, Ibrahim zuen izena, amak, Aida, seme gazteenak Danil eta seme zaharrenak, berriz, Amin. Duela pare bat urte, aitona gerran hil zenetik misil baten eztandaren [...]

rena|2024-03-06T14:28:28+02:00Martxoak 6, 2024|Uncategorized @eu|0 iruzkin

BIDAI BAT MITOALDIRA

Egun eguzkitsu batean, baziren neska-mutil batzuk, abentura ikaragarri gogoko zutenak. Uda zen eta aspertuta zeuden arrats batean, ideia bat izan zuen Nahia izeneko neska batek. Bera zen denetan ausartena: - Joango al gara Agautz aldera? - Zertara? - galdetu zuten besteek. - Diotenez, aspaldiko garaietan izaki mitologikoak bizi ziren bertan, [...]

rena|2024-03-06T14:14:09+02:00Martxoak 6, 2024|Uncategorized @eu|0 iruzkin

TARTALO HERENSUGEAREN ATZAPARRETAN

Orain dela 1000 urte, dinosauroak existitu eta handik askora, jentilak eta apaizek sortzen hasi zirenean, mitologiaren mundua irekitzen hasi zen. Oraintxe hasiko naiz ipuina idazten. Lehen esan dudan bezala, orain dela 1000 urte, Ataungo Lizarraustiko basoan, Tartalo izeneko jentil zahar bat zen, ia 100 urte zituen eta Sastarri izeneko kobazulo [...]

rena|2024-03-06T13:58:47+02:00Martxoak 6, 2024|Uncategorized @eu|0 iruzkin

LIBURU MISTERIOTSUA

Kaixo! Ni Mara Etxeberria naiz. Nire ustez neskato arrunt bat naiz baina nire lagunek kontrakoa diote. Oso-oso pija naizela eta batez ere pelotera, hau da, irakasleei men egitea gustatzen zaidala. Badakizue, bihar nire urtebetetze eguna dela? 11 urte betetzen ditut. Ez dut ideiarik ere, zer oparituko didaten. Ataunen bizi gara. [...]

rena|2024-03-06T13:51:18+02:00Martxoak 6, 2024|Uncategorized @eu|0 iruzkin

UMEAK ETA JENTILAK

Duela bi urte San Gregorion ume batzuk jentiletan jolasten ari ziren. Umeak oso bihurriak ziren. Halako batean Añesek esan zuen: -Nik Torto izan nahi dut. - Nik ere bai! Eta egunak joan eta egunak etorri umeak beti berdin zeuden. Baina egun batean, jolasten ari zirela umeak jentil bihurtu ziren. Familiak [...]

rena|2024-03-06T13:35:45+02:00Martxoak 6, 2024|Uncategorized @eu|0 iruzkin
Go to Top