Kaixo, lagun.
Orain urte batzuk ekin genion bideari sendo eta irmo helduta ari gara jorratzen jarri genituen helburuak.

Oso pozik gaude egiten ari garen ibilbideaz, eta antolatzen ditugun ekintzek daukaten erantzuna eta oihartzuna da guretzat saririk handiena. Gau Ibilaldi Mitologikoa, Jentilen Etorrera, Ohitura Zaharren eguna, Mitoaldia, Mondeju Lehiaketa, Ipuin kontaketak, Ipuin eta Marrazki lehiaketak, …

Baina, dakizuen bezala, ekintza hauek jende askoren parte hartzea eta auzolana eskatzen dute. Arrazoi honengatik, Jentilbaratza Kultur Elkartean, bazkide egiteko gonbitea luzatu nahi dizugu.

Gure ibilbidearekin bat bazatoz eta gogoko baduzu, animatu egin nahi zaitugu bidelagun izatera BAZKIDE EGINEZ (urteko kuota 12 € da).
Horretarako nahikoa duzu adin nagusikoa izatea eta gurekin harremanetan jartzea helbide hauetako baten bidez:

  •  jentilbaratzake@gmail.com
  • 623422868 deituz.

Zain gaituzue.