Jentilbaratza Kultur Elkartea 2012. urtean sortu zen.

Euskal Kulturan sustraituta gaude. Euskal Mitologiaren inguruan Ataungo eta Euskal Herriko garai bateko sinesmen, ipuin zahar eta leiendak belaunaldi berrietara transmititu nahi ditugu. Gure arbasoen ohiturak eta errituak ez galtzeko, zubi-lana egin nahi dugu iturri zaharrak ur berria ematen segi dezan.

Helburu horiek lortzeko, Elkarteak, jarduera hauek egiteko ardura du:
–    Jentilen Etorrera.
–    Gau Ibilaldi Mitologikoa.
–    Ohitura Zaharren eguna.
–    Ipuin Kontaketak.
–    Ibilaldi Magikoa Aralarren.
–    Ipui eta Marrazki Lehiaketa.
–    Ataungo Mondeju Lehiaketa.
–    Helburu hauek betetzeko egoki iruditzen diren beste edozein ekintza.

Herritar guzti-guztiei irekita dago. Elkarteak dituen helburuekin herritar askok egiten du bat eta ZATOZ ZU ERE !

Ekintzak antolatzen lagundu nahi baduzu,

ANIMATU eta EGIN ZAITEZ BAZKIDE!