

JENTILBARATZA KULTUR ELKARTEA
2012. urtean sortutako Euskal mitología eta bertako pertsonaien ezagutza zabaltzeko elkartea.
EKINTZAK
Jentilenbaratza Kultur elkarteak euskal mitologiari buruzko hainbat ekitaldi antolatzen ditu urtean zehar.
JENTILEN ETORRERA
“Joxemiel Barandiaranek jaso zuen mundu magikoa, ataundarrek antzeztua”
1.981an sortu zen Jentilen Etorrera eta bi urtez behin ospatzen da.
GAU IBILALDI MITOLOGIKOA
Euskal mitologia, pertsonaiak, kondairak… Ataungo ibilbide eder batekin bat egiten duen ekimena da.
PERTSONAIAK
Euskal mitologiari buruzko pertsonaiak ezagutu itzazu.
ALBISTEAK
Euskal Herriko mito eta ipuin zaharrak ezagutzeko bi saio Barandiaran Museoan ATAUN
Barandiaran Museoak (Ataun) ipuin-kontaketa saioak hartuko ditu datorren urriaren 18an, igandea. Familiei zuzendutako ekimen honek ordubete inguruko iraupena izango du saio bakoitzean. Guztira bi saio eskainiko dira igande goizean: 10:30ean lehenengoa eta 12:00etan bigarrena. Saio [...]
Euskal Herriko mito eta ipuin zaharrak ezagutzeko ipuin-kontaketa saioa Arantzazun
Arantzazuko Gandiaga Topaguneak ipuin-kontaketa saio berezi bat hartuko du datorren urriaren 17an, larunbata, goizeko 11:30ean. Ekimena familiei zuzenduta dago eta ordubete inguruko iraupena izango du. Saioan "Marimunduko" pertsonaiaren eskutik murgilduko dira bertaratzen direnak gure folkloreko [...]
Euskal Herriko Mito eta Ipuin Zaharren kontaketa Zegamako Anduetza Parketxean
Urriaren 3an, larunbata, ipuin kontaketa berezia izango dugu Zegaman. "Euskal Herriko Mito eta Ipuin Zaharrak" izenburupean, euskal mitologian murgiltzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Saioaren gidaria "Marimunduko" izango da, hau da, Maitane Aizpurua ataundarra, Jentilbaratza [...]







