Jentilen Etorrera Dator! Urriaren 25ean, Ataunen Mitologia Bizirik

Markatu egutegian! Urriaren 25ean, gure tradizio kuttunenetako bat, JENTILEN ETORRERA, ospatuko dugu berriro ere Ataunen. Aurten ere, antzezlan berri batez gozatzeko aukera izango duzue. Bertan, herritarren eta gure mitologiaren pertsonaien arteko abentura zirraragarriak izango dira protagonista nagusi. Istorio berri honek ikusle guztiak harrapatuko ditu! Ez ezazu galdu gure pertsonaia maitatu [...]

rena|2025-06-13T14:38:23+02:00Ekainak 13, 2025|Agenda, Albisteak|0 iruzkin

Sarako Leizeetan murgiltzera gonbidatzen zaitugu urriaren 4an!

Leku magiko honen barnean, gure pertsonaia mitologikoak bizirik ikusteko aukera paregabea izango duzue. Hitzordu hunkigarri eta zirraragarria izango da, zalantzarik gabe. Ez galdu euskal mitologiaz eta naturaren edertasunaz gozatzeko aukera berezi hau! Laster argitaratuko dugu informazio zehatzagoa, sarrerak eta ordutegiak barne. Egon adi gure webgune eta sare sozialei!

rena|2025-06-13T11:26:38+02:00Ekainak 13, 2025|Agenda, Albisteak|0 iruzkin

Ipuin Kontaketak Datoz! Murgildu Kondairen Munduan Irailean

Aurten ere, ipuinen magia iritsiko da guregana irailean, bi hitzordu berezirekin, txikienak zein helduenak liluratzeko. Egunak eta tokiak apuntatu ondo: Irailak 20: ZEGAMAn izango dugu lehenengo saioa. Irailak 21: ATAUNek hartuko du bigarren ipuin kontaketa. Laster emango dugu informazio zehatzagoa saio bakoitzaren ordutegia, tokia... inguruan. Egon adi gure webgune eta [...]

rena|2025-06-13T14:38:52+02:00Ekainak 13, 2025|Agenda, Albisteak|0 iruzkin

2025 BATZAR NAGUSIA

Bazkide agurgarria, Honenbestez Jentilbaratza Kultur Elkartearen Batzar Nagusirako deia luzatzen dizugu. Eguna: otsailak 22, larunbata. Ordua: lehen deia, 10:45etan. Bigarren deia, 11:00etan. Lekua: Ataungo udaletxeko areto nagusia. Bertako gai zerrenda hau izango da: 2024ko memoria eta diru balantzea. 2025erako asmoak eta proposamenak. Galderak eta iradokizunak. Zuzendaritza berriaren aukeraketa.  

rena|2025-02-20T11:44:04+02:00Otsailak 20, 2025|Albisteak|0 iruzkin

X. JENTILENBARATZA MARRAZKI ETA IPUIN LEHIAKETAREN SARI BANAKETA

MARRAZKI LEHIAKETA: Urtarrilaren 29an eta otsailaren 5ean elkartu ziren Ataungo Joxemiel Barandiaran Herri Eskolan LH1etik LH6ra bitarteko ataundarrak. Guztira, 46 artelan, era honetan banatuta: LH1-2: 19 ; LH3-4: 15; LH5-6: 12 Sarituak: LH 1-2: 1- Zaira Fuentes Barrul 2- Araitz Irazustabarrena Etxeberria 3- Xabat Etxeberria Urteaga LH 3-4 1- Ixiar [...]

rena|2025-02-15T15:57:28+02:00Otsailak 15, 2025|Albisteak|0 iruzkin

ARALARKO IBILALDI MAGIKOA 2024. Jentilak, Olentzero, Mari Domingi…

SARRERAK AGORTU DIRA   Laister izango dugu aukera, pagadiz, goroldioz eta orbelez betetako ingurune magikoan murgiltzeko eta bertan bizi diren gizaki eta izakien artean ibiltzeko. Aralarko Ibilaldi Magikoa, ABENDUAREN 22an izango da eta sarrerak webgune honetan jarriko ditugu ABENDUAREN 4-an, 10:00etan. A 200 ikusleko 3 txanda izango dira. (3 txandetatik 1. txanda Ataungo [...]

rena|2024-12-04T11:10:52+02:00Azaroak 24, 2024|Albisteak|0 iruzkin

2025eko MITOAK BIZIRIK EGUTEGIA

Hemen da 2025ko egutegia, Mitoak Bizirik, Euskal Mitologiaren egutegia. Aurten online erosteko aukera izango duzu eta etxera bidaliko dizugu. Prezioa 8 €(5 €+ 3 € bidalketa-gastuak). Urtero bezala, gure pertsonaia mitologikoen argazkiez gain, lagun duten kondaira bat  etxeko txikienei kontatu ahal izateko. Ez galdu aukera. Eskaera egiteko, sakatu hemen.    

rena|2024-11-21T17:06:05+02:00Azaroak 19, 2024|Albisteak|0 iruzkin

MARIMUNDUKOREN IPUIN KONTAKETA ANTZEZTUAK 2024

Mitologia, ipuin edo kontu fantastiko sorta ez ezik, errealitatea esplikatzen duten argibideen multzoa da. Bizimodua arautzeko balio ez duenean baizik ez da bilakatzen mitologia kontu edo ipuin fantastiko bilduma, baina, orduan ere, ematen duen informazioa aintzat hartzeko modukoa da. Izan ere, beste azalpenik ezean, gertakari naturalei aurre egiteko nahiz euren [...]

rena|2024-09-26T13:05:00+02:00Irailak 26, 2024|Albisteak|0 iruzkin

X. GAU IBILALDI MITOLOGIKOARAKO GOMENDIOAK

Gau Ibilaldi Mitologikoa, Ataungo herribide zaharrean egiten da. Bide zidorra,  Agauntza errekaren albotik doa eta asfaltatu gabe dago. Txanda bakoitzean 600 lagun joango dira, bidea estua da eta bide erdia gauez egiten da. Kontutan hartu beharreko gomendioak: -Haur txikiak etortzen badira, motxila edo besoetan eraman. Bidea ez da egokia kotxesiletarako. -Oinetako egokiak erabili. [...]

rena|2024-07-12T09:13:05+02:00Uztailak 12, 2024|Albisteak|0 iruzkin
Go to Top