Jentilbaratza K.E.ak antolatuta eta San Martin Jaien barnean, Ataungo XI. Mondeju Lehiaketa egin zen igandean.Ataungo Mondeju onenaren saria edizio honetan, Leire Morearentzat izan da. Honekin batera sarituak izan ziren Mikel Morea, bigarren postuan eta hirugarren postua Ane Tapia, Egoitz Goikoetxea eta Mikel Dorronsorok osatutako hirukotearentzat izan da.
Aurten 7 lagunek parte hartu dute.Epaile lanetan jardun zuten sukaldari adituek Iker Markinez (Kaxola); Maite Garmendia (Maitte jatetxea); Santos Aldasoro (Arrano jatetxea), Inazio Garmendia eta Pili Barandiaran (herritarrak) izan ziren. Oso goian jarri zuten aurkeztutako mondejuen maila eta kalitatea. Goraipatu zuten «jaki preziatu» hau mantentzeko ataundarrak egiten ari diren ahalegina eta animatu zuten gaztedia eta kaletar jendea ere tradiziozko langintza hau ikastera eta gordetzera.

Aipatzekoa da Pilar Izagirreri (Bitor jatetxea) eman zaion oroigarria, Mondeju Beltzaren Lagun izendatuz eta errekonozituz urte askotan janari honekin burutu duen lana.

Lehiaketarekin batera herritarrek mondeju pintxoak dastatzeko aukera izan zuten urtero bezala.