Uztailaren 10ean, larunbatarekin, saio berezia eskainiko da Arantzazuko Gandiaga Topagunea I-ean , Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak antolatuta. Euskal mitologiazko hainbat elezahar, mito, kondaira zein ipuin kontaketa bi saio egingo dira. Kontalaria “Marimunduko” izango da, Maitane Aizpurua ataundarra eta Jentilbaratza Kultur Elkarteko kide, baina, ez da bakarrik etorriko… Aukera paregabea da, Jose Migel Barandiaranek jasotako kondaira mitologikoak ezagutu. eta giro goxo eta magiko batean arratsaldea familian igarotzeko. Ordubete inguruko saioak izango dira , arratsaldeko 17:00etan  eta 18:30etan. Aurrez erreserba egitea nahitaezkoa izango da eta prezioa 4€-koa da pertsona bakoitzeko.

Erreserbak eta informazioa:
943782894 / 699335183
arantzazu@gipuzkoanatura.eus
https://www.gipuzkoanatura.eus/

Covid-19 osasun-prebentziorako segurtasun neurri guztiak hartuko dira: musukoa eramatea derrigorrezkoa izango da, distantziak mantenduko dira eta eskuak garbitzeko gel hidroalkoholikoa egongo da.