EUSKAL HERRIKO IPUIN ETA MITO ZAHARRAK

Marimundukoren eskutik ipuinen mundu miresgarrian eta legenden lurraldean murgiltzeko aukera paregabea izango du ikusleak. Ipuin harrigarriak, barregarriak batzuetan, beldurgarriak beste zenbaitetan. Belaunaldiz belaunaldi, aitona-amonek afalostean, sutondoan, kontatzen zituzten ipuinak izaten dira.

Marimundukok gidatuta euskal mitologiaz zipriztinduko dira partaideak ipuin kontaketa antzetu honetan. Torto, jentilak, sorginak, Samartintxiki… nork egingo dio bisita Marimundukori?

Martxoak 20, larunbata.
16:30 eta 18:00etan Aitxuri Herri Eskolako gimnasioan
Izena emateko:
943802187/ 688623609
anduetza@gipuzkoanatura.eus
Informazio gehiago:
www.gipuzkoanatura.eus