Datorren ostiralean, abenduaren 24an, Olentzero eta Maridomingi Ataungo herrira jeitsiko dira, aurten San Martinera. 18:30ean dugu hitzordua jarrita, Bikoitz aurrekaldean, bertan emango diogularik ongi etorriari hasiera, ondoren plazarainoko ibilbidea egingo delarik. Ongi etorria behar bezala garatu dadin, eta osasun egoerari arreta berezia eskaini behar diogun garai honetan, bertaratuko zaretenoi, musukoa jartzea aholkatzen dizuegu, eta hortaz gain, ekitaldia egiten den momentuan indarrean dauden arauak ere bete behar direla gogorarazten dizuegu.
Aurtengo ekitaldiak, aurrekoekin konparatuz desberdintasun batzuk izango ditu eta ekitaldira zatozten gurasoei, zuen umeen ardura hartzeko eskatzen dizuegu. Ekitaldian bertan antolakuntzatik ematen diren argibideak betetzea ere, garrantzitsua izango da era egokian burutu dadin.
Eskerrik asko antolatzaileen izenean. Ostiralean elkar ikusiko dugu.