-Gertatu da jada Noaingo guda, gu gara hurrengoak, Mari, Marimunduko edo eta Aketegiko dama, lagun gaitzazu mesedez! Zu zara gure azken aukera! horrela egiten zuen otoi Amaiurgo gudari haietako batek. 1522. urtean, baskoiak zeuden Amaiurgo gazteluan gotortuta, inungo esperantzarik gabe, bertan, izututa, ihes egin gabe. Izan ere, euren etsaiak, gaztelarrak, 10.000 soldadu ziren, baskoiak berriz 200 besterik ez. Bazekiten gaztelarrak kupidorik gabe erasotuko zietela, izan ere, Etsaik, pertsonaia mitologikoak, bultzatu zituen gerra bortitzean hastera. Hori nahikoa ez bazen ere, Ingumaren erruz, Euskaldunek gauean ez zuten ondo lo egiten, amets gaiztoak eta ezbeharrak gertatzen zitzaizkielako.

-Baliteke hau izatea gudurik gabe lo egingo diagun azken gaua. Egin dugu gure esku dagoen guztia, Marik laguntzea espero diat.
– Ahal duguna egingo diau, gure ongizatea helburu dugula ahaztu gabe. Ez diagu geure burua gaztelarren eskuetan hain erraz utziko.
Elkarrizketa honekin amaitu zuten afaltzen gudariek. Ez zekiten kanpotik laguntzarik jasoko ote zuten, zenbat tardatuko ote zuten gaztelarrek gotorlekuraino iristen, ezta gudua nolakoa izango zen ere, imaginatzen zuten gogorra eta latza izango zela baina ezer garbirik ez.

Gaua zen, gau beltz, ilun eta sakona, horrelako gaua hautatu zuten lamiek Amaiurgo harresia gogortzeko. Lamiei ez zaie inork ikus ditzaten gustatzen, beraz, gau ilun eta itxiak hautatzen dituzte lanak egiteko, beti ere, ilargi betearen indarra aprobetxatuz.

– Denbora gutxi zakenau harresiaren bigarren zatia egiteko, martxan jartzen ez bagaitun eguzki biribilak harrapatuko gaitu.

– Lasai eon hai neska! Presa bazekanau baino hainbesteako ez den!

– Gainera, amaiurtarren aginduak betetzen ai gaitun, hauek eskatu zien Mariri laguntza, eta hementxe ai gaitun launtzen!

Lamiak berritsuak dira inoiz ez zioten hitz egiteari uzten baina langile pinpirin, jator eta azkarrak dira. Bitarte horretan gaztelarrak gudua prestatzen ari ziren:
– “Tenemos que prepararnos lo mejor posible para atacar a la tropa Basca, somos muchos más pero nunca tenemos que fiar, ha saber que nos han preparado esos.”
Horrela mintzatzen zen nagusi ankerra kainoiak eta ezpatak prestatzen zituzten bitartean.

Iritsi zen guduari hasiera emateko ordua, urduri zeuden guztiak:
-Iritsi zaigu ordua, hau diau hil edo biziko momentua, orain edo inoiz ez! Egurra eman behar zioau gaztelar tropa madarikati honi!
– Odola! Ohiukatu zuten baskoiek gudua hasteko zorian zeudela.

Hiru egun geroago…

-Ezingo zioagu asko eutsi gudari asko ditiagu zaurituta eta nik ere etzekiat asko iraungo diaten.
Horrela mintzo ziren Baskoiak erdi etsita. Horrela mintzo ziren, urrutian, jentilak hurbiltzen ikusi zituzten arte. Bazekiten jentilak itsusiak, indartsuak, handiak eta jenio txarrekoak zirela baina bazekiten haiek ere baskoiak zirela eta lagunduko zietela. Tartalo, Basajaun eta jentilak iritsi zirenan, airean bota zituzten gaztelar gehienak, ikusgarria izango litzateke gaztelarren aurpegi izutuak, ikustea, erraldoi haiek
ikustean.

Amaitu zen, amaitu zen gudu anker eta gogorra, baskoiak izan ziren garaile, nola ez! Su erraldoi baten ondoan erromeria edo sorginen akelarre moduko bat eginez ospatu zuten garaipena. Gizakiak eta Jentilak denak batera, denak batera ospatzen irabazi zutela, lortu zutela euren helburua. Bizirik irautea lortu zuten gaztelarrak berriz, esku utsik eta garaipenik gabe itzuli behar izan zuten etxera.
Horrela bukatu zen hil edo biziko gudua.
-Eskerrik asko guztiagatik, zuek gabe ez zekiat zer egingo genuan pozten nauk
hemen gurekin garaipena ospatzen ari zaretelako, jakin dezazuela betiko ateak irekita izango dituzuela herri xume honetan.
Horrela eman zizkien eskerrak baskoiek Jentilei.

Nahiko genuke gudua horrela amaitu izan balitz, zoritxarrez, ez zen horrela izan. Euskaldunok, izan ditugun gudu gehienak galdu ditugu, baina, Europako hizkuntzarik zaharrena daukagu, geure altxor nagusia inoiz galdu ez duguna, Euskara. Ez dugu inoiz gudurik edo garaipen handirik izan gure estatu burujabe bidean. Ez dezagun burua makurtuta jarraitu eta zain dezagun geratzen zaigun
altxor bakarra.

Amaiurren berri orain dela gutxi jakin genuen, 2007. urter arte mito bat izan zen orain Euskaldun guztiok ezagutzen dugun gaztelu beltza.