Abenduaren 10an, larunbata , Gipuzkoako parketxe sareak antolatua, “Jentilak eta Olentzero” ibilaldi magikoa ospatuko dugu Aralarko Allekun. 

Bidean, Jentilak, Sorgina, eta beste hainbat pertsonai mitologikoekin  topo egingo  dugu, eta Olentzero ikusteko aukeraren bat ere izango dela uste dugu.
Mundu magiko batean murgilduko gara, eta haurrek zein helduek euskal mitologiaz gozatzeko aukera izango dute.

Sarreren erreserba azaroaren 16an jarriko da gure webgunean (www.jentilbaratza.eus), plazak mugatuak izango dira.
Laster jarriko dugu gainerako informazioa.

Ausartuko al zara?