Igartubeitia Baserri Museoaren eskutik, 2020ko Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartuko dugu.

Urriak 31ean, 16:30etan Igartubeitia Baserri Museoan

Marimundukoren eskutik ipuinen mundu miresgarrian eta legenden lurraldean murgiltzeko aukera paregabea izango du ikusleak. Ipuin harrigarriak, barregarriak batzuetan, beldurgarriak beste zenbaitetan. Belaunaldiz belaunaldi, aitona-amonek afalostean, sutondoan, kontatzen zituzten ipuinak izaten dira.

Marimundukok gidatuta euskal mitologiaz zipriztinduko dira partaideak ipuin kontaketa antzeztu honetan. Torto, jentilak, sorginak… nork egingo dio bisita Marimundukori?

Izen ematea aurrez (hemen)

2020ko Ondarearen Europako Jardunaldietako  gainontzeko ekintzak (hemen)