Kaixo! Ni Mara Etxeberria naiz. Nire ustez neskato arrunt bat naiz baina nire lagunek kontrakoa diote. Oso-oso pija naizela eta batez ere pelotera, hau da, irakasleei men egitea gustatzen zaidala. Badakizue, bihar nire urtebetetze eguna dela? 11 urte betetzen ditut. Ez dut ideiarik ere, zer oparituko didaten. Ataunen bizi gara. Gipuzkoako herri txiki, baina, oso luzea da. Nire familiarekin bizi naiz. Aitak Peio du izena, oso zintzoa da nahi dudan guztia erosten dit. Amak, Amaia du izena. Amarekin liskar asko izaten ditut, baina nire nebarekin egunero. Gaiztakeriak egin eta gero, gainera, errua niretzako.

Ondoren, eskolara joan naiz. Adi egon behar dut, nota onak ateratzeko. Baina, batzuetan piska bat zaila egiten zait, denbora guzti-guztian kasu egitea.

Etxera iritxi naizenean, aitonak deitu egin dit telefonoz, zer nahi dudan urtebetetzerako opari galdetzeko.

Hurrengo eguna iritsi da. Goizean, arropa mordoa oparitu didate. Eskola orduak, oso luzeak joan zaizkit. Patioko ordu iritsi denean, ekarri dudan pastela banatu dugu. Konturatzerako etxera itzultzeko ordua heldu da.

Etxera itzultzean, sorpresa handi bat egin didate. Nire familia osoa hor zegoen mahai inguruan bilduta. Opari oso politak daude, baina, bereziena aitonarena izan da.

-Mara, hau zuretzat, liburu hau ez da arrunta… beno ikusiko duzu.

Aitona beti izan da misterio handiko pertsona, hori dela eta nire familiakoak agurtu, eta nire gelan gogotsu sartu naiz. Ohe gainean eseri eta liburuaren azala behatu dut. Liburuaren izenburua, Direnik ez da sinetsi behar; ez direnik ez da esan behar. Jarraian, liburua zabaldu dut eta orriek zahar itxura dutela konturatu naiz. Orriak pasa eta pasa, konturatzerako liburuaren erdialdera heldu naiz eta botoi gorri batekin topo egin dut. Botoiarekin batera, hitz batzuk zeuden: harria bezain gogorra… hitz bat ezabatuta zegoen. Ez diot garrantzirik eman.

Une batez, pentsatzen geratu naiz, baina nire jakin-minak irabazi egin dit eta botoia sakatu dut eta argi distiratsu bat liburutik atera eta…

Zer gertatu zait?

Koba batean nago, hain da arraroa dena. Nik uste dut ez nagoela 2023an… Zenbat galdera denbora gutxian, urduritzen hasi naiz. Irrintzi izugarri bat entzun dut eta arkaitz baten atzean ezkutatu naiz. Bat-batean soineko beltzdun emakumea bat
ikusi dut. Beldurraren eraginez, negar zotinka hasi naiz eta konturatzerako nire aurrean agertu da.

-Ni Mari munduko naiz eta mundu mitologikoan zaude. Nongoa zara? Nola iritxi zara honeraino? -esan dit.

-Liburu baten bidez iritxi naiz… istorio luzea da, eta uste dut etxean utzi dudala.

-Lasai, guk lagunduko zaitugu… baina nola?

Jentilengana eramango nauela esan dit. Jentilak oso ideia onak omen dituzte eta ea horrela etxera itzultzen naizen. Bide luzea egin dut, Mari mundurekin batera, baina azkenean heldu gara. Pertsona handi, sendo eta basati batzuekin topo egin dugu bidean. Larruz eginiko arropa batzuez zuten heuren burua estalirik. Mari mundukok, Torto jentilagatik galdetu du eta berehala azaldu da bera gure artera. Begi bakarra izanda ere, Mari mundukok esan dit, berak eta nik baino gehiago ikusten duela. Berehala, gertatutakoaren berri eman dio eta pentsakor geratu da.

-Nire ustez Mara bere etxera itzultzeko modu bakarra dago, denbora makina bat egin dezakegu.

-Zer esaten ari zara? Hori ezinezkoa da. – gaineratu du Tortok.

-Bai, talde lanean aritzen bagara posible da. -Mari mundukok.

Tortok ideia argi bat izan zuen, Samartintxikiri deituko ziola esan zion. Bat-batean, kristoren oihua egin zuen. Deitu eta gero segituan etorri da laguntzeko prest. Denon laguntzaz, berehala hasi gara makina hori egiten. Espero dut Mari mundukoren ideiak balio izatea ni etxera itzultzeko. Nire ustez baietz…eta hori nahiko nuke. Ia amaitzear gaude. Azken makil eta hostoak jarri eta listo. Lan gogorra
izan da. Baina nola itzuliko naiz etxera karratu formako gauza batekin?

Orduan Mari mundukok hau esan du:

-Naturaren indarra eta elkarlanaren botereak, izan dadila denboraren makina!!

Izugarria! Benetako denboraren makina lortu dugu! Orain gauza bakarra falta da: Probatzea. Guztiei eskerrak eman dizkiet eta botoia sakatu dut. Berriz ere argi dirdiratsu bat, urduritasun ugari nire barnean.. baina lortu genuen.

Lurrean nago eta nire bihotz gainean hitz bat dago. Orain bai, dena ulertzen dut.

Hitza elkarlana izan da eta liburuaren esaldian ere primeran geratzen da.

HARRIA BEZAIN GOGORRA ELKARLANA