Ohitura Zaharren Eguna 2022. Urriak 23, igandea
Garai bateko usadioetan eta ohituretan berriro ere murgildu nahiean, Ataunen, VI. Ohitura Zaharren Eguna antolatu du Jentilbaratza Kultur Elkarteak. Bertan garai bateko bizimoduan murgilduko da Ataun, aurtengo ekitaldian 50-70. hamarkadetara hurbilduko garelarik, eta herriko denda, taberna eta komertzioak izango direlarik gai nagusi. Goizeko 11:00etatik 14:00tara bitartean. Honako ekitaldiak ditugu prestatuta: [...]
VIII. JENTILEN BARATZA MARRAZKI LEHIAKETA
-Urriak 19, asteazkena: LH3-4 16:00etan / LH5-6 17:00etan -Urriak 20, osteguna: LH1-2- 16:00etan Joxemiel Barandiaran eskolan LH1 - LH6. mailara bitarteko ikasle ataundarrek parte hartu ahal izango dute. -DIN A4 edo A3 orri batean egin beharko da marrazkia. -Marrazkia egiteko erabiliko den materiala eta teknika librea izango da. -Norberak [...]
IX. GAU IBILALDI MITOLOGIKOARAKO GOMENDIOAK
Gau Ibilaldi Mitologikoa, Ataungo herribide zaharrean egiten da. Bide zidorra, Agauntza errekaren albotik doa eta asfaltatu gabe dago. Txanda bakoitzean 600 lagun joango dira, bidea estua da eta bide erdia gauez egiten da. Kontutan hartu beharreko gomendioak: -Haur txikiak etortzen badira, motxila edo besoetan eraman. Bidea ez da egokia kotxesiletarako. -Oinetako egokiak erabili. [...]
GAU IBILALDI MITOLOGIKOA
GAU IBILALDI MITOLOGIKOA Uztailaren 9an SARRERAK Ekainaren 24ean gure webgunean https://jentilbaratza.eus/
GAU IBILALDI MITLOGIKOA, Uztailaren 9an
Ipuinak… leienda harrigarriak… Euskal Mitologian murgilduko gara Joxemiel Barandiaran bizi izan zen inguruan, Ataungo bihotzean. Euskal mitologiako pertsonaia ezagunak izango ditugu lagun bidean zehar. Horretarako, garai bateko herri-bidean, oinez egingo dugu Barandiaran Museotik abiatu eta San Martingo plazara, 3 kilometroko ibilaldi harrigarri eta sorpresaz betea. Pertsona helduek, gazteek eta haurrek lasai asko egin [...]
ARBASOEN ARRASTOAN Ibilaldi gidatua, J.A. Mujika Alustiza
J.A. Mujika Alustizaren eskutik, Aralarren barneratuko gara. Eta Igaratzako behatokian bertako eta Aralarko aurkikuntzen xehetasun guztiak azalduko dizkigu. Urtean denbora gutxiz egoten dira behatoki honetan lanean, beraz aukera paregabea da hau ikusteko eta bertan lanean dagoen J.A. Mujika Alustiza eta bere taldeaaren azalpenak entzuteko. Irteera Ataungo San Martingo plazatik izango [...]
ZAZPI KOLOREKO HERENSUGEA, hitzaldia J.K. Igerabide
Uztailaren 5ean, 19:30ean, Barandiaran museoan Juan Kruz Igerabide entzuteko aukera izango dugu. Bere azken lanaren berri emango digu "ZAZPI KOLOREKO HERENSUGEA" Idazle, irakasle, euskaltzain ugazle...den Juan Kruz Igerabidek bere ikuspegitik murgilduko gaitu euskal mitologiaren munduan. Hitzaldirako aurrez izena emandakoek lehentasuna izango dute. Sarrera doako izango da. Ez galdu aukera! SARRERAK [...]
TROSKAETA KOBA BISITA GIDATUA
V. Mitoaldiaren lehen ekintza Troskaeta Koba Mitologikora bisita gidatua izango da. Ion Fontelaren eskutik eta Felix Ugarte espeleleologi taldearen laguntzarekin Ataungo koba eder hau bisitatzeko aukera izango dugu. Irteera 8:30tan izango da Ataungo San Martin plazatik. Kobako bisita 90 minutukoa izango da. Troskaetako koba babesteko ikusle kopurua mugatua izango da [...]
V. MITOALDIA, HEMEN DA!
Ataun Euskal Herriko mitologiaren erreferentzia nagusi izan dadin nahi dugu eta, hain zuzen, horrexegatik antolatu dugu V. Mitoaldia, ekainaren 25etik uztailaren 9ra. Hitzaldiak, Udalekuetako taldeentzat jarduera bereziak, Ataungo mitologia gune esanguratsuenetatik ibilaldia,… Hona aurtengo egitarau zehatza: Ekainak 25, larunbata, 8:30ean. Irteera: “Troskaetako koba bisita gidatua”. Ion Fontela eta Felix Ugarte [...]