Direnik ez da sinetsi behar; ez direnik ez da esan behar

Ipuin kontaketa antzeztua, ekainaren 19an Aiako herrian.

Ekainaren 19an, larunbatarekin, saio berezia eskainiko da Aiako probalekuan, Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak antolatuta. Euskal mitologiazko hainbat elezahar, mito, kondaira zein ipuin kontaketa saioa egingo da. Kontalaria “Marimunduko” izango da, Maitane Aizpurua ataundarra eta Jentilbaratza Kultur Elkarteko kide, baina, ez da bakarrik etorriko… Aukera paregabea da, Jose Migel Barandiaranek jasotako [...]

rena|2021-05-19T14:44:15+02:00Maiatzak 19, 2021|Agenda, Albisteak|0 iruzkin

VI JENTILEN BARATZA IPUIN ETA MARRAZKI LEHIAKETA-2020. URTEA

Jentilbaratza Kultur Elkarteak, 2020. urtean, antolatutako VI. Jentilen Baratza Ipuin eta Marrazki Lehiaketako irabazleak erabaki ditu. Pandemia egoerak ekarritako zailtasunei aurre eginez, Ataungo eta Goierriko ume eta gazteen lana eta parte hartze bikaina izan ditugu, benetan aipagarria eta goraipatzekoa izan delarik. MARRAZKI LEHIAKETAra 55 parte hartzaile aurkeztu ziren. 19 partaide [...]

rena|2021-03-24T12:51:16+02:00Martxoak 24, 2021|Albisteak|0 iruzkin

IPUIN KONTAKETA ANTZEZTUA ZEGAMAN

EUSKAL HERRIKO IPUIN ETA MITO ZAHARRAK Marimundukoren eskutik ipuinen mundu miresgarrian eta legenden lurraldean murgiltzeko aukera paregabea izango du ikusleak. Ipuin harrigarriak, barregarriak batzuetan, beldurgarriak beste zenbaitetan. Belaunaldiz belaunaldi, aitona-amonek afalostean, sutondoan, kontatzen zituzten ipuinak izaten dira. Marimundukok gidatuta euskal mitologiaz zipriztinduko dira partaideak ipuin kontaketa antzetu honetan. Torto, jentilak, [...]

rena|2021-03-18T12:18:21+02:00Martxoak 18, 2021|Albisteak|0 iruzkin

Marimundukoren ipuin kontaketa Ataunen

EUSKAL HERRIKO IPUIN ETA MITO ZAHARRAK Marimundukoren eskutik ipuinen mundu miresgarrian eta legenden lurraldean murgiltzeko aukera paregabea izango du ikusleak. Ipuin harrigarriak, barregarriak batzuetan, beldurgarriak beste zenbaitetan. Belaunaldiz belaunaldi, aitona-amonek afalostean, sutondoan, kontatzen zituzten ipuinak izaten dira. Marimundukok gidatuta euskal mitologiaz zipriztinduko dira partaideak ipuin kontaketa antzetu honetan. Torto, jentilak, [...]

rena|2021-03-01T17:19:26+02:00Martxoak 1, 2021|Agenda, Albisteak|0 iruzkin

IGARTUBEITI BASERRI MUSEOAN ERAKUSKETA BERRIA

Igartubeiti Baserri Museoan erakusketa berria, Pirinioetako mito eta kondairen inguruan, PATRIM+ Sareko kideek antolatuta. Aragoi, Kataluina, Frantziako mitoak daude, Mari eta Samartintxikiren ipuinarekin batera. Kondairen testuak, audioak... Euskeraz, gazteleraz, frantzesez, bakarra katalanez eta gaskoiez ere badago baten bat... Klikatu hemen.

rena|2021-01-30T18:47:26+02:00Urtarrilak 30, 2021|Albisteak|0 iruzkin

VI. JENTILEN BARATZA MARRAZKI LEHIAKETA 2020

MARRAZKI LEHIAKETA Aurtengo egoera dela eta sari banaketa presentzialik ez denez egingo, hona hemen marrazki lehiaketako artelanen eta sarituen argazkiak! Zorionak parte hartzaile guztiei. Arte alorrean ere bada etorkizuna Ataunen! (Sarituekin ondorengo egunetan jarriko gara harremanetan.)   

rena|2020-12-22T23:35:46+02:00Abenduak 22, 2020|Albisteak|0 iruzkin

OLENTZERO (Euskal Herriaren Mitologia II, Joxemiel Barandiaran)

Olentzero Oiartzunen, Beran, Irunen, Donostian erabiltzen den izen honek baditu aldaerak euskal herriko herri desberdinetan. Izen honen eta bere aldaeren eremuak kostaldea eta Beterri hartzen du Gipuzkoan eta baita ere Nafarroako zati bat. - Olentzaro da Orexan, Lesakan eta Arakilen; - Orentzaro Zarautzen; - Onentzaro Andoainen; - Orantzaro Berastegi eta [...]

rena|2020-12-09T15:17:13+02:00Abenduak 9, 2020|Albisteak, Joxemielen txokoa|0 iruzkin

MITOAK BIZIRIK 2021 SALGAI

Hemen da 2021eko egutegia, Mitoak Bizirik. Aurten online erosteko aukera izango duzu eta etxera bidaliko dizugu. Prezioa 8 €(5 €+ 3 € bidalketa-gastuak). Urtero bezala, gure pertsonaia mitologikoen argazkiez gain, lagun duten kondaira bat. Etxeko txikienei kontatu ahal izateko. Ez galdu. Eskaera egiteko, sakatu hemen.

rena|2020-11-10T16:34:48+02:00Azaroak 10, 2020|Albisteak|0 iruzkin
Go to Top