Orain dela 1000 urte, dinosauroak existitu eta handik askora, jentilak eta apaizek sortzen hasi zirenean, mitologiaren mundua irekitzen hasi zen. Oraintxe hasiko naiz ipuina idazten.
Lehen esan dudan bezala, orain dela 1000 urte, Ataungo Lizarraustiko basoan, Tartalo izeneko jentil zahar bat zen, ia 100 urte zituen eta Sastarri izeneko kobazulo batean bizi zen. Tartalok bizar grisa zuen zilborreraino iristen zitzaiona. Bere buruan zeukan ilea ere gris-grisa zen, bere bizar luzea bezala. Eta kakamokordo bat bezain marroia zen larruzko jantzi bat ibiltzen zuen egunero. Oinutsik ibiltzen zen, bere oinak ohituta zeuden basoko eta mendiko lurretan egoten. Adar zatitxoek ez zioten ezer egiten, azkure pixka bat egiten zioten bakarrik. Harri bat apaltzen zuenean ezer gertatuko ez balitz bezala egoten zen. Ataun herrian, sorgin asko bizi ziren eta horietako batek Marimunduko izena zuen. Eta ba al dakizue zein den gure ipuineko azken pertsonaia? Ba, Herensuge gaiztoa da! Lizarraustiko basoa erretzen zuen urtero eta urrutitik ikusiz gero olatu laranja bat bezala zen. Herensuge gaiztoa berde-berdea zen eta bizkarraldean pintza gorri batzuk zituen are beldurgarriagoa izan zedin. Hortz oso zorrotzak zituen dizdira handikoak eta gutxi gorabehera geure burua bezain handiak.
Egun batean, Tartalo basoan paseatzen zebilen, loreak biltzen, perretxikuak aurkitzen, zuhaitz ezberdinak ezagutzen hari zela, su gorri-laranja batek eta su luuze batek nola zeharkatzen zuen zeru osoa. Tartalok, pentsatu zuen Herensuge izan zela agian, eta badaezpada ere, bere bizilekura (Sastarriko kobazulora) itzuli zen bera erre aurretik. Herensuge gaiztoa aspaldi zebilen Tartaloren bizilekua, hau da,
Sastarriko kobazuloaren bila, eta, orduan Tartalo korrika zihoala ikusi zuen zuhaitzen gainetik eta berari jarraitzea erabaki zuen, Sastarriko kobazulora bidean joango zela pentsatu baizuen. Tartalo konturatuta zegoen Herensugek jarraitu egiten zihola eta basoan zehar bueltatxo batzuk egitea erabaki zuen Tartalok Herensuge ondoezik jarri zedin. Eta azkenean, ordu betetxo bat edo horretan iraun zuenean, Herensuge
zorabiatzea lortu zuen. Baina teknika horrek ez zuen askorako iraun. Momentu horretan, Herensugek izarrak ikusten zituen, nahiz eta eguna izan eta tximista bat baino azkarrago Tartalo hiltzeko asmoarekin, bere atzetik abiatu zen, baina Tartalok azkar-azkar egiten zuen korrika eta Herensugeak bera zapaldu aurretik, Sastarriko kobazuloan sartu zen. Herensuge pentsatzen hasi zen, eta bere baitan esan zuen:
“Nola hil dezaket edo nola giltzapetu dezaket Tartalo mongolo hori?” Eta azkenean erabaki zuen harkaitz batetik harri handi bat hartu eta kobazuloaren sarreran jartzea. Eta horixe bera egin zuen. Hori egin zuenean, Herensugek beste egitekorik ez zuenez, bere lurraldera itzuli nahi izan zuen, baina sorginak azti zeudenez, Herensuge sugandila bat bihurtu zuten. Tartalo ohiula hasi zen ea norbaitek entzuten
zion jakiteko. Ohiuka ari zenean, ikaragarrizko ohiua bota zuen eta normala zen bezala, herriko sorginek entzun zioten, baina lehendabizi Marimundukok. Ez zekiten nondik zetorren ohiu hori baina saiatu ziren nondik etorri zen pentsatzen, eta asmatu
zuten nondik etorri zen. Marimundulok basotik etorri zela pentsatu zutenez, Lizarraustiko basoan zehar barneratu ziren Marimunduko eta beste sorginak. Basoaren erdigunera edo iritsi zirenean, apur bat aurrerago beste ohiu bat entzun zuten eta aurrera jarraitu zuten. Ohiua Sastarriko kobazulotik zetorrela jakin zutenean, minututxo baten buruan bertan ziren. Baina beranduegi. Tartalok jatekorik eta edatekorik ez zuenez, ezin izan zuen asko iraun. Sorginak oso triste jarri ziren, baina batez ere Marimunduko, Tartalorekin oso harreman ona baizuen. Sorgin batek esan zien beste sorginei:
-Badakit! Desio bat eskatu dezakegu Tartalo berriz ere gure adiskide izan dadin!
Eta beste sorginek erantzun zioten:
-Hori da! Eta ez dakit nola baina segundutxo baten buruan Tartalo beren aurrean zegoen. Baina ez zen betiko Tartalo umetxo txiki bat zen. Baina haziko zen eta azkar gainera. Tartalok gogoratu zuen nola Herensuge gaiztoak hil egin zuen. Eta orduan Tartalok, sugandila hil egin zuen. Eta ahopean esan zuen:
-Odolkiak ordainetan!
Tartalok erakutsi zuen bera hiltzen zuenak ondorio oso larriak izango zituela, edozein momentutan berpiztu baidaiteke Tartalo, baldin eta sorginek baietz esaten badute.
Iruzkina utzi