About Eneko

This author has not yet filled in any details.
So far Eneko has created 119 blog entries.

IPUIN KONTAKETA ANTZEZTUA. MAIATZAK 1, BALIARRAINEN.

2024 honetako lehen emanaldia Baliarrainen izango da. Marimundukok kontatutako ipuin mitologikoekin eta bertan agertuko diren pertsonaia mitologikoekin gozatzeko aukera izango duzue. Ipuin antzeztuak eta Baliarrain herriarekin zerikusia duen ezustekoren bat ikusteko aukera izango duzue. Ez galdu aukera hau. Baliarrain plazan. Maiatzaren 1ean, 17:00etan. 60 minutuko iraupena. Bizi Mitologia.  

rena|2024-04-10T13:36:56+02:00Apirilak 10, 2024|Albisteak|0 iruzkin

2023.ko JENTILEN BARATZA IPUIN LEHIAKETAKO SARITUEN IPUINAK

Ipuin guztiak aurkeztu bezala argitaratzen ditugu.   LH3-LH4 sailean: 1. saria: GAU BELTZ BELDURGARRIA Julen Arratibel Auzmendi 2. saria: NAHIA ETA INGUMA Ixiar Erauskin Aizpurua 3. saria: UMEAK ETA JENTILAK Añes Gorostizu Eskisabel   LH5-LH6 sailean: 1. saria: LIBURU MISTERIOTSUA Elaia Rodriguez Aseginolaza 2. saria: TARTALO HERENSUGEAREN ATZAPARRETAN Aiur Arratibel [...]

rena|2024-03-06T15:13:07+02:00Martxoak 6, 2024|Albisteak|0 iruzkin

MITOLOGIAREN INDARRA

Baziren behin bi anai, Ataungo domoaren inguruan bizi zirenak. Bi jentil txiki ziren, Agaotz eta Aizkaizto izena zuten. Aitzeta eta Asundegiren semeak ziren. Beti elkarrekin ibiltzen ziren eta bien artean harreman ona zuten, lagunik onenak balira bezala. Zortzi urteko mutikoak ziren, tamainaz ez oso altuak eta indarra ere gutxi. Gurasoak [...]

rena|2024-03-06T14:54:02+02:00Martxoak 6, 2024|Uncategorized @eu|0 iruzkin

AMAIUR

-Gertatu da jada Noaingo guda, gu gara hurrengoak, Mari, Marimunduko edo eta Aketegiko dama, lagun gaitzazu mesedez! Zu zara gure azken aukera! horrela egiten zuen otoi Amaiurgo gudari haietako batek. 1522. urtean, baskoiak zeuden Amaiurgo gazteluan gotortuta, inungo esperantzarik gabe, bertan, izututa, ihes egin gabe. Izan ere, euren etsaiak, gaztelarrak, [...]

rena|2024-03-06T14:47:58+02:00Martxoak 6, 2024|Uncategorized @eu|0 iruzkin

MARI BASOKO ARGIA

Bazen behin, Ataun herrian bizi zen hamabi urteko Garazi izeneko neska bat. Garaziri unibertso osoan gehien gustatzen zitzaiona bere amonak kontatutako istorioak entzutea zen. Egun batean herensuge baten aurka borrokatu zuen saguaren abenturak kontatzen zizkion, hurrengoan Txinako harresia zeharkatu nahi zuen merkatari xumearen bidaia… Zer ez zion kontatu amonak! Istorio [...]

rena|2024-03-06T14:39:51+02:00Martxoak 6, 2024|Uncategorized @eu|0 iruzkin

ALWAN FAMILIAREN ISTORIOA

Bazen behin, Asiako Ekialde Hurbilean bizi zen familia apal bat. Familia hau Palestinako, Gaza hirian dagoen Salah Al Deen auzoan bizi zen. Lau ziren familian: aitak, Ibrahim zuen izena, amak, Aida, seme gazteenak Danil eta seme zaharrenak, berriz, Amin. Duela pare bat urte, aitona gerran hil zenetik misil baten eztandaren [...]

rena|2024-03-06T14:28:28+02:00Martxoak 6, 2024|Uncategorized @eu|0 iruzkin

BIDAI BAT MITOALDIRA

Egun eguzkitsu batean, baziren neska-mutil batzuk, abentura ikaragarri gogoko zutenak. Uda zen eta aspertuta zeuden arrats batean, ideia bat izan zuen Nahia izeneko neska batek. Bera zen denetan ausartena: - Joango al gara Agautz aldera? - Zertara? - galdetu zuten besteek. - Diotenez, aspaldiko garaietan izaki mitologikoak bizi ziren bertan, [...]

rena|2024-03-06T14:14:09+02:00Martxoak 6, 2024|Uncategorized @eu|0 iruzkin

TARTALO HERENSUGEAREN ATZAPARRETAN

Orain dela 1000 urte, dinosauroak existitu eta handik askora, jentilak eta apaizek sortzen hasi zirenean, mitologiaren mundua irekitzen hasi zen. Oraintxe hasiko naiz ipuina idazten. Lehen esan dudan bezala, orain dela 1000 urte, Ataungo Lizarraustiko basoan, Tartalo izeneko jentil zahar bat zen, ia 100 urte zituen eta Sastarri izeneko kobazulo [...]

rena|2024-03-06T13:58:47+02:00Martxoak 6, 2024|Uncategorized @eu|0 iruzkin

LIBURU MISTERIOTSUA

Kaixo! Ni Mara Etxeberria naiz. Nire ustez neskato arrunt bat naiz baina nire lagunek kontrakoa diote. Oso-oso pija naizela eta batez ere pelotera, hau da, irakasleei men egitea gustatzen zaidala. Badakizue, bihar nire urtebetetze eguna dela? 11 urte betetzen ditut. Ez dut ideiarik ere, zer oparituko didaten. Ataunen bizi gara. [...]

rena|2024-03-06T13:51:18+02:00Martxoak 6, 2024|Uncategorized @eu|0 iruzkin

UMEAK ETA JENTILAK

Duela bi urte San Gregorion ume batzuk jentiletan jolasten ari ziren. Umeak oso bihurriak ziren. Halako batean Añesek esan zuen: -Nik Torto izan nahi dut. - Nik ere bai! Eta egunak joan eta egunak etorri umeak beti berdin zeuden. Baina egun batean, jolasten ari zirela umeak jentil bihurtu ziren. Familiak [...]

rena|2024-03-06T13:35:45+02:00Martxoak 6, 2024|Uncategorized @eu|0 iruzkin
Go to Top