Jentilen Etorrera Dator! Urriaren 25ean, Ataunen Mitologia Bizirik

Markatu egutegian! Urriaren 25ean, gure tradizio kuttunenetako bat, JENTILEN ETORRERA, ospatuko dugu berriro ere Ataunen. Aurten ere, antzezlan berri batez gozatzeko aukera izango duzue. Bertan, herritarren eta gure mitologiaren pertsonaien arteko abentura zirraragarriak izango dira protagonista nagusi. Istorio berri honek ikusle guztiak harrapatuko ditu! Ez ezazu galdu gure pertsonaia maitatu [...]

rena|2025-06-13T14:38:23+02:00Ekainak 13, 2025|Agenda, Albisteak|0 iruzkin

Sarako Leizeetan murgiltzera gonbidatzen zaitugu urriaren 4an!

Leku magiko honen barnean, gure pertsonaia mitologikoak bizirik ikusteko aukera paregabea izango duzue. Hitzordu hunkigarri eta zirraragarria izango da, zalantzarik gabe. Ez galdu euskal mitologiaz eta naturaren edertasunaz gozatzeko aukera berezi hau! Laster argitaratuko dugu informazio zehatzagoa, sarrerak eta ordutegiak barne. Egon adi gure webgune eta sare sozialei!

rena|2025-06-13T11:26:38+02:00Ekainak 13, 2025|Agenda, Albisteak|0 iruzkin

ARALARKO IBILALDI MAGIKOA 2024. Jentilak, Olentzero, Mari Domingi…

SARRERAK AGORTU DIRA   Laister izango dugu aukera, pagadiz, goroldioz eta orbelez betetako ingurune magikoan murgiltzeko eta bertan bizi diren gizaki eta izakien artean ibiltzeko. Aralarko Ibilaldi Magikoa, ABENDUAREN 22an izango da eta sarrerak webgune honetan jarriko ditugu ABENDUAREN 4-an, 10:00etan. A 200 ikusleko 3 txanda izango dira. (3 txandetatik 1. txanda Ataungo [...]

rena|2024-12-04T11:10:52+02:00Azaroak 24, 2024|Albisteak|0 iruzkin

IPUIN KONTAKETA ANTZEZTUA. MAIATZAK 1, BALIARRAINEN.

2024 honetako lehen emanaldia Baliarrainen izango da. Marimundukok kontatutako ipuin mitologikoekin eta bertan agertuko diren pertsonaia mitologikoekin gozatzeko aukera izango duzue. Ipuin antzeztuak eta Baliarrain herriarekin zerikusia duen ezustekoren bat ikusteko aukera izango duzue. Ez galdu aukera hau. Baliarrain plazan. Maiatzaren 1ean, 17:00etan. 60 minutuko iraupena. Bizi Mitologia.  

rena|2024-04-10T13:36:56+02:00Apirilak 10, 2024|Albisteak|0 iruzkin

EGIN BAZKIDE, JENTILBARATZA K.E.

https://youtu.be/ggp5YVXgmSY Kaixo, lagun. Orain urte batzuk ekin genion bideari sendo eta irmo helduta ari gara jorratzen jarri genituen helburuak. Oso pozik gaude egiten ari garen ibilbideaz, eta antolatzen ditugun ekintzek daukaten erantzuna eta oihartzuna da guretzat saririk handiena. Gau Ibilaldi Mitologikoa, Jentilen Etorrera, Ohitura Zaharren eguna, Mitoaldia, Mondeju Lehiaketa, Ipuin [...]

rena|2024-01-10T13:19:10+02:00Urtarrilak 10, 2024|Albisteak|0 iruzkin

HEMEN DA VI. MITOALDIA

Mitologia, ipuin edo kontu fantastiko sorta ez ezik, errealitatea esplikatzen duten argibideen multzoa da. Bizimodua arautzeko balio ez duenean baizik ez da bilakatzen mitologia kontu edo ipuin fantastiko bilduma, baina, orduan ere, ematen duen informazioa aintzat hartzeko modukoa da. Izan ere, beste azalpenik ezean, gertakari naturalei aurre egiteko nahiz euren [...]

rena|2023-09-05T12:33:09+02:00Abuztuak 30, 2023|Albisteak|0 iruzkin

ATAUNGO HERRIA IRULEGIRA!

ATAUNGO HERRIA IRULEGIRA! 2023ko MITOALDIAren barruan. Bisita gidatua Aranzadiko arkeologoekin. 2023ko Irailaren 9an.   2 ORDUKO IRAUPENA Irteera: 08:45ean Ataundik Itzulera: 14:30ean Atauna Autobusaren prezioa: 5 €   Izenematea Udal WhatsApp-ean (616758758) autobuseko plazak bete arte Mendiko arropa, oinetako egokiak, ura eta hamaiketakoa eramatea gomendatzen dugu. Zoritxarrez, mendi-irteera bat izanik, [...]

rena|2023-07-18T21:12:12+02:00Uztailak 18, 2023|Albisteak|0 iruzkin

Euskal Herriko ipuin eta mito zaharrak. Arantzazun.

Maiatzak 27, larunbata, 16:30etan. Aratzazun, Gandiaga topagunean Saio berezia eskainiko da Arantzazu Parketxean,  Euskal mitologiazko hainbat elezahar, mito, kondaira zein ipuin kontaketa saioa egingo da. Kontalaria “Marimunduko” izango da,  baina, ez da bakarrik etorriko… Aukera paregabea da, Jose Migel Barandiaranek jasotako kondaira mitologikoak ezagutu eta giro goxo eta magiko batean [...]

rena|2023-05-18T13:37:00+02:00Maiatzak 18, 2023|Agenda, Albisteak|0 iruzkin

Euskal Herriko ipuin eta mito zaharrak. Zegaman.

Etorri Zegamara mitologian barneratzera! Ipuin kontaketa antzeztua Anduetza parketxean “Marimunduko”ren eskutik. Bertan mitologiako beste pertsonai ugari ikusteko aukera izango da. Anduetza parketxean Maitzaren 20ean Bi saio: 16:30 eta 18:00 Izena aldez aurretik eman behar da. anduetza@gipuzkoanatura.eus 94380202187/688623609  

rena|2023-05-18T13:36:14+02:00Maiatzak 10, 2023|Agenda, Albisteak|0 iruzkin
Go to Top