“Jentilak eta Olentzero” Aralarko ibilaldi magikoa, 2022ko Abenduaren 10ean. Ataun.
Abenduaren 10an, larunbata , Gipuzkoako parketxe sareak antolatua, “Jentilak eta Olentzero” ibilaldi magikoa ospatuko dugu Aralarko Allekun. […]
Abenduaren 10an, larunbata , Gipuzkoako parketxe sareak antolatua, “Jentilak eta Olentzero” ibilaldi magikoa ospatuko dugu Aralarko Allekun. […]
Ataunen Jose Migel Barandiaranek lan handia egin zuen mitologiaren transmisio soka eten ez zedin. Zehazkiro, ahozko tradizioa paperean bilduz altxorra utzi zion herriari eta horri esker, Ataungo hainbat txoko eta istorio mitologiko ezagutarazten dira urtero Jentilbaratza Kultur Elkartearen eskutik. Azaroaren 5ean, larunbatarekin, saio berezia eskainiko da Ataungo Barandiaran museoan, Gipuzkoako [...]
Urriaren 23an ospatu genuen Ataungo Ohitura Zaharren VI. Eguna Ataunen, 1950 eta 1960ko hamarkadetako Ataun ekarri nahi izan genuen, hainbat antzezpen eta erakusketaren bidez. Azoka, antzerkia, jolasak, jantziak… Ataunek 70 urte atzera egin zuen Ohitura Zaharren VI. Egunean. Antzezpenak ez ezik, komertzio zaharren erakusketa, ganadu erakusketa, belar lanak, gazta egitea, [...]
Garai bateko usadioetan eta ohituretan berriro ere murgildu nahiean, Ataunen, VI. Ohitura Zaharren Eguna antolatu du Jentilbaratza Kultur Elkarteak. Bertan garai bateko bizimoduan murgilduko da Ataun, aurtengo ekitaldian 50-70. hamarkadetara hurbilduko garelarik, eta herriko denda, taberna eta komertzioak izango direlarik gai nagusi. Goizeko 11:00etatik 14:00tara bitartean. Honako ekitaldiak ditugu prestatuta: [...]
Gau Ibilaldi Mitologikoa, Ataungo herribide zaharrean egiten da. Bide zidorra, Agauntza errekaren albotik doa eta asfaltatu gabe dago. Txanda bakoitzean 600 lagun joango dira, bidea estua da eta bide erdia gauez egiten da. Kontutan hartu beharreko gomendioak: -Haur txikiak etortzen badira, motxila edo besoetan eraman. Bidea ez da egokia kotxesiletarako. -Oinetako egokiak erabili. [...]
Ipuinak… leienda harrigarriak… Euskal Mitologian murgilduko gara Joxemiel Barandiaran bizi izan zen inguruan, Ataungo bihotzean. Euskal mitologiako pertsonaia ezagunak izango ditugu lagun bidean zehar. Horretarako, garai bateko herri-bidean, oinez egingo dugu Barandiaran Museotik abiatu eta San Martingo plazara, 3 kilometroko ibilaldi harrigarri eta sorpresaz betea. Pertsona helduek, gazteek eta haurrek lasai asko egin [...]
J.A. Mujika Alustizaren eskutik, Aralarren barneratuko gara. Eta Igaratzako behatokian bertako eta Aralarko aurkikuntzen xehetasun guztiak azalduko dizkigu. Urtean denbora gutxiz egoten dira behatoki honetan lanean, beraz aukera paregabea da hau ikusteko eta bertan lanean dagoen J.A. Mujika Alustiza eta bere taldeaaren azalpenak entzuteko. Irteera Ataungo San Martingo plazatik izango [...]
Uztailaren 5ean, 19:30ean, Barandiaran museoan Juan Kruz Igerabide entzuteko aukera izango dugu. Bere azken lanaren berri emango digu "ZAZPI KOLOREKO HERENSUGEA" Idazle, irakasle, euskaltzain ugazle...den Juan Kruz Igerabidek bere ikuspegitik murgilduko gaitu euskal mitologiaren munduan. Hitzaldirako aurrez izena emandakoek lehentasuna izango dute. Sarrera doako izango da. Ez galdu aukera! SARRERAK [...]
V. Mitoaldiaren lehen ekintza Troskaeta Koba Mitologikora bisita gidatua izango da. Ion Fontelaren eskutik eta Felix Ugarte espeleleologi taldearen laguntzarekin Ataungo koba eder hau bisitatzeko aukera izango dugu. Irteera 8:30tan izango da Ataungo San Martin plazatik. Kobako bisita 90 minutukoa izango da. Troskaetako koba babesteko ikusle kopurua mugatua izango da [...]