Herritar:
Gure betiko janari hau suspertu eta zabaldu asmoz, iaz, Mondejuak nola egin! ikastaroak antolatzen hasi ginen lehen aldiz.
San Martinetan, Ataungo VII. Mondeju Beltza
Lehiaketa antolatuko dugu berriro. Bertan parte hartzea bultzatu nahian alde batetik eta
bestalde, janari hau egiteko ohitura geroz eta urriagoa bihurtzen ari denez, gure bizimodutik desagertzear ia, atzera ikastaro bat antolatzea garrantzitsua jo dugu.
Gureak diren gauzak zaindu nahi baditugu belaunaldi berrietara transmisioa derrigorrezkoa dugu.
Hori da gure asmoa behintzat Ataungo Mondeju Beltzarekin.
Honenbestez urriaren 22an, larunbata, goizeko 10:00etatik 13:00etara egingo den ikastaro honetan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu ea usadio honi eustea lortzen dugun.
Interesa duzuenok deitu 616375983 telefonora, urriaren 15a baino lehenago. Animatu!
Iruzkina utzi