OINARRIAK
Marrazki lehiaketa egiteko eguna, AZAROAREN 5ean, 16:00etan izango da, Joxemiel Barandiaran eskolan. LH1 LH6. mailara bitarteko ikasle ataundarrek parte hartu ahal izango dute.
DIN A4 edo A3 orri batean egin beharko da marrazkia.
Marrazkia egiteko erabiliko den materiala eta teknika librea izango da.
Norberak eraman beharko du behar duen materiala.
Marrazkia egiteko orriak bertan banatuko ditu antolakuntzak.
Bakoitzak marrazki bat entregatu ahal izango du.
Euskal mitologiaren inguruko marrazkiak izan beharko dira. Ataungo txokoen ingurukoak, pertsonai ezberdinak… (Jentilak, sorginak, apaiza, Samartintxiki, Akerbeltz, Etsai…)

EPAIMAHAIA
Epaimahaia kultur elkarteak erabakiko du. Epaimahaiaren erabakia jendaurrean jarriko da eta erantzunezina izango da.
SARIAK
Sariak, Ataungo komertzioetan gastatzeko bonoak izango dira. Hiru kategoria egongo dira:

                   1.SARIA     2.SARIA     3.SARIA
LH1 – LH2       30 €            20 €         10 €
LH3 – LH4       40 €            30 €         20 €
LH5 – LH6       50 €            35 €         25 €
 

OHARRA:Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarriak onartzea dakar. Saritutako
lanak Jentilbaratza Kultur Elkartearen jabetzakoak izango dira.
Informazio gehiagorako:jentilbaratzake@gmail.comedowww.jentilenetorrera.com