Marimundukoren eskutik ipuinen mundu miresgarrian eta legenden lurraldean murgiltzeko aukera paregabea izango du ikusleak. Ipuin harrigarriak, barregarriak batzuetan, beldurgarriak beste zenbaitetan. Belaunaldiz belaunaldi, aitona-amonek afalostean, sutondoan, kontatzen zituzten ipuinak izaten dira.
Marimundukok gidatuta euskal mitologiaz zipriztinduko dira partaideak ipuin kontaketa antzetu honetan. Torto, jentilak, sorginak… nork egingo dio bisita Marimundukori?
Iruzkina utzi