About Eneko

This author has not yet filled in any details.
So far Eneko has created 137 blog entries.

MITOALDIA 2021

Ataun Euskal Herriko mitologiaren erreferentzia nagusi izan dadin nahi dugu eta, hain zuzen, horrexegatik antolatu dugu IV. Mitoaldia, urriaren 1etik azaroaren 6ra. Hitzaldiak, filmak, Udalekuetako taldeentzat jarduera bereziak, Ataungo mitologia gune esanguratsuenetatik ibilaldia,... Hona aurtengo egitarau zehatza: Urriak 1, ostirala, 19:00tan.  Herri Antzokian Hitzaldia: “Mitoak eta kontu zaharrak, Joxe Arratibel”.   Bernardo Atxaga eta Miel Anjel Elustondo.   Urriak 9, larunbata, 9.30tan. San Gregoriotik  Ergoiena auzora Ibilaldi gidatua,  “Ergoiena, Ataungo birika”. Jon Aizpurua.   Urriak  20, asteazkena, 19:00tan. Barandiaran Museoan Hitzaldia “MITOLOGIKAtik JENTILAKera”. Aritza Bergara.   Urriak 29, ostirala, 19:00tan. Herri Abtzokian Hitzaldia “EL MUNDO MÁGICO DE LAS CUEVAS”, Paco Etxeberria.   Urriak 30, larunbata, 18:00tan. Herri Antzokia Filmeen proiekzioak “DAR_DAR” eta “ANDEREA” .   Azaroak 6, larunbata, 18:00tan JENTILEN ETORRERA (40 urte).  

By |2021-10-01T08:46:28+02:00septiembre 27th, 2021|Agenda, Albisteak|0 Comments

JENTILEN ETORRERA, 40 urteurrena

1981ean sortu zen eta Euskal Mitologian oinarritutako ikuskizun berezia da. Herri antzerkia zutabe eta garai bateko sinesmenak ardatz. Urtero bi edo hiru legenda edo istorio errepresentatzen dira. 50 inguru herri aktorek hartzen dute parte, 150 bat lagun kale ibilaldiko pertsonai eta antolaketa lanetan. Jentil, sorgin, Torto, Basajaun, Akerbeltz, Zezengorri, Samartin Txiki, Kixmi eta beste zenbait pertsonaia mitologiko agertzen dira Jentilen Etorreran. Ataunen Auzoeta kiroldegian Azaroak 6 Ongi etorria 18:15 (San Martingo Plazan) 1. saioa 19:00 (Auzoeta kiroldegian) 2. saioa 21:00 (Auzoeta kiroldegian) Izenematea: Urriak 21ean www.jentilbaratza.eus-n Ikuskizunean, euskal mitologian oinarritutako pasarte edo legenda batzuk antzezten ditugu. 40. urtemuga ospatzen dugu aurten Jentilen Etorrera antolatzen hasi ginela. Guztira 30en bat kontu zahar edo legenda desberdin antzeztu ditugu urte hauetan. 50 inguru herritar-aktorek hartzen dute parte ikuskizunean eta batazbeste, 150 bat lagun aritzen dira kale ibilaldiko pertsonai eta antolaketa lanetan. 1.400 ikusle hurbildu dira azken urteetako ekitaldietara. Aldioro BI edo HIRU legenda desberdin antzezten dira beste [...]

By |2021-10-03T11:48:10+02:00septiembre 27th, 2021|Albisteak|0 Comments

IBILALDI GIDATUA, «Ergoiena, Ataungo birika» Jon Aizpuruaren eskutik

Jon Aizpuruaren gidaritzapean Ataungo gune esanguratsuenetako batean barneratuko gara, San Gregoriotik Ergoiena auzora Joxe Arratibelen kabi, bere bizitzan izan ziren leku garrantzitsuak ezagutzeko aukera izango dugu eta beste legenda eta ataundar ospetsuei buruzko azalpenak ere emango dira. 2 ordu inguruko ibilaldia izango da. Ataunen Ergooiena auzoa Urriak 9 9:30tan Sarrerak: www.jentilbaratza.eus Jon Aizpurua Ataungo Ergoiena auzoa

By |2021-10-08T11:45:54+02:00septiembre 27th, 2021|Agenda, Albisteak|0 Comments

FILMAK, Dar-Dar eta Anderea

IV. Mitoaldia ekitaldien barruan, Paul Urkijoren "DAR_DAR" film laburra eta Yolanda Mazkiaranen "ANDEREA" filma ikusteko aukera izango da, Atungo Herri Antzokian Urriak 30, 18:00tan Sarrera doan izango da, baino aforoa mugatua denez, aurrez izena emandakoek lehentasuna izango dute. Ataunen Herri Antzokian Urriak 30 18:00tan Izena emateko: www.jentilbaratza.eus OHARRA: IZENEMATEA EGITERAKOAN SARRERAK ZURE KORREORA IRITXIKO ZAIZKIZU. HORRELA EZ BADA SPAM-EAN BEGIRATU.

By |2021-10-03T11:49:46+02:00septiembre 27th, 2021|Agenda, Albisteak|0 Comments

HITZALDIA, Paco Etxeberria «EL MUNDO MÁGICO DE LAS CUEVAS»

IV. Mitoaldia ekitaldien barruan, Paco Etxeberria  “EL MUNDO MÁGICO DE LAS CUEVAS"  izenburupean hitzaldi bat emango du Ataungo Herri Antzokian, Urriak 29, 19:00tan. Hitzaldia gazteleraz izango da Sarrera doan izango da, baino aforoa mugatua denez, aurrez izena emandakoek lehentasuna izango dute. Ataunen Herri Antzokian Urriak 20 19:00tan Izena emateko: www.jentilbaratza.eus OHARRA: IZENEMATEA EGITERAKOAN SARRERAK ZURE KORREORA IRITXIKO ZAIZKIZU. HORRELA EZ BADA SPAM-EAN BEGIRATU.

By |2021-10-01T08:45:05+02:00septiembre 27th, 2021|Agenda, Albisteak|0 Comments

Hitzaldia, Aritza Bergara “MITOLOGIKAtik JENTILAKera»

IV. Mitoaldia ekitaldien barruan, Aritza Bergarak “MITOLOGIKAtik JENTILAKera"  izenburupean hitzaldi bat emango du Ataungo Barandiaran Museoan, Urriak 20, 19:00tan. Aldi berean bere azken eleberria aurkeztuko du "JENTILLAK". Sarrera doan izango da, baino aforoa mugatua denez, aurrez izena emandakoek lehentasuna izango dute. Ataunen Barandiaran Museoan Urriak 20 19:00tan Izena emateko: www.jentilbaratza.eus OHARRA: IZENEMATEA EGITERAKOAN SARRERAK ZURE KORREORA IRITXIKO ZAIZKIZU. HORRELA EZ BADA SPAM-EAN BEGIRATU.

By |2021-09-27T12:11:19+02:00septiembre 27th, 2021|Agenda, Albisteak|0 Comments

HITZALDIA, Bernardo Atxaga eta Miel Anjel Elustondo.

IV. Mitoaldia ekitaldien barruan, Bernardo Atxagak eta Miel Anjel Elustondok “MITOAK ETA KONTU ZAHARRAK, JOXE ARRATIBEL” izenburupean hitzaldi bat emango dute Ataungo Herri Antzokian, Urriak 1, 19:00tan. Sarrera doan izango da, baino aforoa mugatua denez, aurrez izena emandakoek lehentasuna izango dute. Ataunen Herri Antzokian Urriak 1 19:00tan Izena emateko: www.jentilbaratza.eus

By |2021-09-21T12:00:17+02:00septiembre 21st, 2021|Agenda, Albisteak|0 Comments

Diman, Marimundukoren ipuin kontaketa antzeztua

Txumuluxueta kultur elkarteko lagunak gonbidatuta, irailaren 25ean, larunbatarekin, saio berezia eskainiko da Dimako plazan, Euskal mitologiako hainbat elezahar, mito, kondaira zein ipuin kontaketa saioa egingo da. Aukera paregabea da, Jose Migel Barandiaranek jasotako kondaira mitologikoak ezagutu. eta giro goxo eta magiko batean familian igarotzeko. Bertan Marimunduko , Torto, Sanmartintxiki eta beste izaki mitologikoen gozatzeko aukera izango dugu. Ez galdu aukera. www.jentilakdiman.eus

By |2021-09-17T22:28:34+02:00septiembre 17th, 2021|Albisteak|0 Comments

IPUIN KONTAKETA ANTZEZTUA ARANTZAZUN, OÑATI.

Uztailaren 10ean, larunbatarekin, saio berezia eskainiko da Arantzazuko Gandiaga Topagunea I-ean , Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak antolatuta. Euskal mitologiazko hainbat elezahar, mito, kondaira zein ipuin kontaketa bi saio egingo dira. Kontalaria “Marimunduko” izango da, Maitane Aizpurua ataundarra eta Jentilbaratza Kultur Elkarteko kide, baina, ez da bakarrik etorriko… Aukera paregabea da, Jose Migel Barandiaranek jasotako kondaira mitologikoak ezagutu. eta giro goxo eta magiko batean arratsaldea familian igarotzeko. Ordubete inguruko saioak izango dira , arratsaldeko 17:00etan  eta 18:30etan. Aurrez erreserba egitea nahitaezkoa izango da eta prezioa 4€-koa da pertsona bakoitzeko. Erreserbak eta informazioa: 943782894 / 699335183 arantzazu@gipuzkoanatura.eus https://www.gipuzkoanatura.eus/ Covid-19 osasun-prebentziorako segurtasun neurri guztiak hartuko dira: musukoa eramatea derrigorrezkoa izango da, distantziak mantenduko dira eta eskuak garbitzeko gel hidroalkoholikoa egongo da.

By |2021-06-21T19:14:10+02:00junio 21st, 2021|Albisteak, Ekintzak|0 Comments

Ipuin kontaketa antzeztua, ekainaren 19an Aiako herrian.

Ekainaren 19an, larunbatarekin, saio berezia eskainiko da Aiako probalekuan, Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak antolatuta. Euskal mitologiazko hainbat elezahar, mito, kondaira zein ipuin kontaketa saioa egingo da. Kontalaria “Marimunduko” izango da, Maitane Aizpurua ataundarra eta Jentilbaratza Kultur Elkarteko kide, baina, ez da bakarrik etorriko… Aukera paregabea da, Jose Migel Barandiaranek jasotako kondaira mitologikoak ezagutu eta giro goxo eta magiko batean arratsaldea familian igarotzeko. Ordubete inguruko saioa izango da, arratsaldeko 18:00etan hasiko dena. Aurrez erreserba egitea nahitaezkoa izango da eta prezioa 4€-koa da pertsona bakoitzeko. Erreserbak eta informazioa: 943835389 iturraran@gipuzkoanatura.eus https://www.gipuzkoanatura.eus/ Covid-19 osasun-prebentziorako segurtasun neurri guztiak hartuko dira: musukoa eramatea derrigorrezkoa izango da, distantziak mantenduko dira eta eskuak garbitzeko gel hidroalkoholikoa egongo da.

By |2021-05-19T14:44:15+02:00mayo 19th, 2021|Agenda, Albisteak|0 Comments
Go to Top