1981ean sortu zen eta Euskal Mitologian oinarritutako ikuskizun berezia da. Herri antzerkia
zutabe eta garai bateko sinesmenak ardatz. Urtero bi edo hiru legenda edo istorio
errepresentatzen dira. 50 inguru herri aktorek hartzen dute parte, 150 bat lagun kale ibilaldiko
pertsonai eta antolaketa lanetan.
Jentil, sorgin, Torto, Basajaun, Akerbeltz, Zezengorri, Samartin Txiki, Kixmi eta beste zenbait
pertsonaia mitologiko agertzen dira Jentilen Etorreran.
Ataunen
Auzoeta kiroldegian
Azaroak 6
Ongi etorria 18:15 (San Martingo Plazan)
1. saioa 19:00 (Auzoeta kiroldegian)
2. saioa 21:00 (Auzoeta kiroldegian)
Izenematea: Urriak 21ean www.jentilbaratza.eus-n
Ikuskizunean, euskal mitologian oinarritutako pasarte edo legenda batzuk antzezten ditugu.
40. urtemuga ospatzen dugu aurten Jentilen Etorrera antolatzen hasi ginela.
Guztira 30en bat kontu zahar edo legenda desberdin antzeztu ditugu urte hauetan.
50 inguru herritar-aktorek hartzen dute parte ikuskizunean eta batazbeste,
150 bat lagun aritzen dira kale ibilaldiko pertsonai eta antolaketa lanetan.
1.400 ikusle hurbildu dira azken urteetako ekitaldietara.
Aldioro BI edo HIRU legenda desberdin antzezten dira beste pasarte batzuekin atera. Pasarteen errepresentazioa aberatsagoa izan dadin ikuskizuna, abestiz eta dantzez hornitzen da.
Bertsoak eta koplak ere presente daude.
70-80 minutu inguruko iraupena izaten du. Argiztatze eta soinu-hornitze
handia erabiltzen du.
Ahoz aho eta mendez mende iritsi dira JENTIL, SORGIN, TORTO,
AKERBELTZ, BASAJAUN, SAMARTIN TXIKI, KIXMI eta beste zenbait pertsonaia
mitologiko. Hauek denak biltzen ditu Jentilen Etorrerak.
Leave A Comment