About Eneko

This author has not yet filled in any details.
So far Eneko has created 137 blog entries.

Jentilen Etorrera Dator! Urriaren 25ean, Ataunen Mitologia Bizirik

Markatu egutegian! Urriaren 25ean, gure tradizio kuttunenetako bat, JENTILEN ETORRERA, ospatuko dugu berriro ere Ataunen. Aurten ere, antzezlan berri batez gozatzeko aukera izango duzue. Bertan, herritarren eta gure mitologiaren pertsonaien arteko abentura zirraragarriak izango dira protagonista nagusi. Istorio berri honek ikusle guztiak harrapatuko ditu! Ez ezazu galdu gure pertsonaia maitatu guztiak ikusteko aukera: Torto, Marimunduko, Samartin Txiki, Alkatea, Apaiza, Jentilak, Sorginak... eta askoz gehiago! Denak bertan izango dira, ilusioz eta mitologiaz betetako arratsalde batean. Laster emango dugu informazio zehatzagoa ordutegi, sarrera eta gainerako xehetasunen inguruan. Egon adi gure albisteei!

By |2025-06-13T14:38:23+02:00junio 13th, 2025|Agenda, Albisteak|0 Comments

Sarako Leizeetan murgiltzera gonbidatzen zaitugu urriaren 4an!

Leku magiko honen barnean, gure pertsonaia mitologikoak bizirik ikusteko aukera paregabea izango duzue. Hitzordu hunkigarri eta zirraragarria izango da, zalantzarik gabe. Ez galdu euskal mitologiaz eta naturaren edertasunaz gozatzeko aukera berezi hau! Laster argitaratuko dugu informazio zehatzagoa, sarrerak eta ordutegiak barne. Egon adi gure webgune eta sare sozialei!

By |2025-06-13T11:26:38+02:00junio 13th, 2025|Agenda, Albisteak|0 Comments

Ipuin Kontaketak Datoz! Murgildu Kondairen Munduan Irailean

Aurten ere, ipuinen magia iritsiko da guregana irailean, bi hitzordu berezirekin, txikienak zein helduenak liluratzeko. Egunak eta tokiak apuntatu ondo: Irailak 20: ZEGAMAn izango dugu lehenengo saioa. Irailak 21: ATAUNek hartuko du bigarren ipuin kontaketa. Laster emango dugu informazio zehatzagoa saio bakoitzaren ordutegia, tokia... inguruan. Egon adi gure webgune eta sare sozialei! Ez galdu euskal kondairez gozatzeko aukera paregabe hau!

By |2025-06-13T14:38:52+02:00junio 13th, 2025|Agenda, Albisteak|0 Comments

ESKOLA TXIKIEN FESTAN IPUIN KONTAKETA ANTZETUA

Ekainaren 8an, 12:00etan, Ezkio-Itsason izango gara ESKOLA TXIKIEN FESTAn. Marimunduko eta bere lagun mitologikoek ipuin eta istorio batzuk kontatuko dizkizuete, Familia guztiarentzat. Anima zaitezte, zuen zain egongo gara!!!   https://youtube.com/shorts/4nYuEzw2MWk?si=XmK13bebobo1Ld_K

By |2025-06-04T10:15:10+02:00junio 4th, 2025|Albisteak|0 Comments

2025 BATZAR NAGUSIA

Bazkide agurgarria, Honenbestez Jentilbaratza Kultur Elkartearen Batzar Nagusirako deia luzatzen dizugu. Eguna: otsailak 22, larunbata. Ordua: lehen deia, 10:45etan. Bigarren deia, 11:00etan. Lekua: Ataungo udaletxeko areto nagusia. Bertako gai zerrenda hau izango da: 2024ko memoria eta diru balantzea. 2025erako asmoak eta proposamenak. Galderak eta iradokizunak. Zuzendaritza berriaren aukeraketa.  

By |2025-02-20T11:44:04+02:00febrero 20th, 2025|Albisteak|0 Comments

X. JENTILENBARATZA MARRAZKI ETA IPUIN LEHIAKETAREN SARI BANAKETA

MARRAZKI LEHIAKETA: Urtarrilaren 29an eta otsailaren 5ean elkartu ziren Ataungo Joxemiel Barandiaran Herri Eskolan LH1etik LH6ra bitarteko ataundarrak. Guztira, 46 artelan, era honetan banatuta: LH1-2: 19 ; LH3-4: 15; LH5-6: 12 Sarituak: LH 1-2: 1- Zaira Fuentes Barrul 2- Araitz Irazustabarrena Etxeberria 3- Xabat Etxeberria Urteaga LH 3-4 1- Ixiar Erauskin Aizpurua 2- Añes Gorostizu Eskisabel 3- Izar Larrañaga Menendez LH 5-6 1- Manex Bikuña Irastorza 2- June Morea Plaza 3- Garazi Urdangarin Rosado   IPUIN LEHIAKETA: Gabonetako oporren bueltan jasotako ipuin asko izan dira. Ataungo Joxemiel Barandiaran Herri Eskolako eta Beasaingo Loinazpe ikastetxeko eta Lazkaoko San Benito ikastolako lanak jaso ditugu lanak. Guztira, 194 ipuin dotore, era honetan banatuta: LH1-2-3-4: 40 ; LH5-6: 44 ; DBH1-2: 110. Sarituak: LH 1-2-3-4 1- Izar Larrañaga Menendez. Ipuina: Peio eta sorginen egurra 2- Arene Albisu Imaz. Ipuina: Torto naturaz maiteminduta 3- Ixiar Erauskin Aizpurua. Ipuina: Gau iluna LH 5-6 1- Aiur Arratibel [...]

By |2025-02-15T15:57:28+02:00febrero 15th, 2025|Albisteak|0 Comments

ARALARKO IBILALDI MAGIKOA 2024. Jentilak, Olentzero, Mari Domingi…

SARRERAK AGORTU DIRA   Laister izango dugu aukera, pagadiz, goroldioz eta orbelez betetako ingurune magikoan murgiltzeko eta bertan bizi diren gizaki eta izakien artean ibiltzeko. Aralarko Ibilaldi Magikoa, ABENDUAREN 22an izango da eta sarrerak webgune honetan jarriko ditugu ABENDUAREN 4-an, 10:00etan. A 200 ikusleko 3 txanda izango dira. (3 txandetatik 1. txanda Ataungo eskolako haurrentzako izango da) Sarrerak webgunean hartuko dira, egunean bertan Lizarrustiko parketxean erakutsi beharko dira. Gehienez 6 sarrera hartzea egongo da aldiko. 3 urtetik gorako haurrentzako eta familientzako ekintza bat da. Ingurune natural batean egongo gara, eta ikuslearen erantzukizuna izango da gu igaro aurretik bezala geratzea. Mendirako jantzimendu eta oinetako egokiak eramatea ezinbestekoa da. Ausartzen al zarete ametsak egia bihurtzen diren mundu misteriotsu eta magiko batean murgiltzen? Euskal mitologia eta bere pertsonaiak ezagutzeko aukera paregabea. Direnik ez da sinetsi behar; ez direnik ez da esan behar.  

By |2024-12-04T11:10:52+02:00noviembre 24th, 2024|Albisteak|0 Comments

2025eko MITOAK BIZIRIK EGUTEGIA

Hemen da 2025ko egutegia, Mitoak Bizirik, Euskal Mitologiaren egutegia. Aurten online erosteko aukera izango duzu eta etxera bidaliko dizugu. Prezioa 8 €(5 €+ 3 € bidalketa-gastuak). Urtero bezala, gure pertsonaia mitologikoen argazkiez gain, lagun duten kondaira bat  etxeko txikienei kontatu ahal izateko. Ez galdu aukera. Eskaera egiteko, sakatu hemen.    

By |2024-11-21T17:06:05+02:00noviembre 19th, 2024|Albisteak|0 Comments

MARIMUNDUKOREN IPUIN KONTAKETA ANTZEZTUAK 2024

Mitologia, ipuin edo kontu fantastiko sorta ez ezik, errealitatea esplikatzen duten argibideen multzoa da. Bizimodua arautzeko balio ez duenean baizik ez da bilakatzen mitologia kontu edo ipuin fantastiko bilduma, baina, orduan ere, ematen duen informazioa aintzat hartzeko modukoa da. Izan ere, beste azalpenik ezean, gertakari naturalei aurre egiteko nahiz euren buruak lasaitzeko, mitoak herritarrei ingurunea ulertzen lagundu dien lanabesa izan dira mendeetan zehar. Ataunen Jose Migel Barandiaranek lan handia egin zuen mitologiaren transmisio soka eten ez zedin. Zehazkiro, ahozko tradizioa paperean bilduz altxorra utzi zion herriari eta horri esker, hainbat txoko eta istorio mitologiko ezagutarazten dira urtero Jentilbaratza Kultur Elkartearen eskutik. Aurten hiru ipuin kontaketa egongo dira.                 Lehenengo eguna urriaren 6a izango da (igandea) Zegamako Anduetza parketxean eta bi txanda egongo dira, 11:00etan eta 12:30etan. Bigarren aukera urriaren 12an izango da Ataungo Barandiaran Museoan, larunbat arratsaldez beste bi saio eskainiz, 16:30etan eta 18:00etan. Azkena Arantzazun ospatuko da, Gandiaga Topagunean hain zuzen [...]

By |2024-09-26T13:05:00+02:00septiembre 26th, 2024|Albisteak|0 Comments

X. GAU IBILALDI MITOLOGIKOARAKO GOMENDIOAK

Gau Ibilaldi Mitologikoa, Ataungo herribide zaharrean egiten da. Bide zidorra,  Agauntza errekaren albotik doa eta asfaltatu gabe dago. Txanda bakoitzean 600 lagun joango dira, bidea estua da eta bide erdia gauez egiten da. Kontutan hartu beharreko gomendioak: -Haur txikiak etortzen badira, motxila edo besoetan eraman. Bidea ez da egokia kotxesiletarako. -Oinetako egokiak erabili. Bidean harriak eta zulotxoak aurkitu ditzakegu eta. -Gaueko zatian, antortxak eta kandilak  banatuko dira. Antortxak helduek eramateko dira. -Auto gidariei laguntzeko, antolakuntzako jendea egongo da, bere esanei kasu egin. -Autobusak egongo dira San Martingo plazan abiapuntura eramateko. 17:00tatik aurrea. -Ibilaldiaren erdi parean komunak egongo dira. -Ibilaldiaren hasieran eta amaieran  antolakuntzak jana eta edana jarriko du. -Linternaren bat edo mobila ondo kargatua eraman. –SARRERARIK GABE ezingo da ibilaldia egin.

By |2024-07-12T09:13:05+02:00julio 12th, 2024|Albisteak|0 Comments
Go to Top