About Eneko

This author has not yet filled in any details.
So far Eneko has created 133 blog entries.

VI. JENTILEN BARATZA MARRAZKI LEHIAKETA 2020

MARRAZKI LEHIAKETA Aurtengo egoera dela eta sari banaketa presentzialik ez denez egingo, hona hemen marrazki lehiaketako artelanen eta sarituen argazkiak! Zorionak parte hartzaile guztiei. Arte alorrean ere bada etorkizuna Ataunen! (Sarituekin ondorengo egunetan jarriko gara harremanetan.)   

By |2020-12-22T23:35:46+02:00diciembre 22nd, 2020|Albisteak|0 Comments

OLENTZERO (Euskal Herriaren Mitologia II, Joxemiel Barandiaran)

Olentzero Oiartzunen, Beran, Irunen, Donostian erabiltzen den izen honek baditu aldaerak euskal herriko herri desberdinetan. Izen honen eta bere aldaeren eremuak kostaldea eta Beterri hartzen du Gipuzkoan eta baita ere Nafarroako zati bat. - Olentzaro da Orexan, Lesakan eta Arakilen; - Orentzaro Zarautzen; - Onentzaro Andoainen; - Orantzaro Berastegi eta Larraunen. Izen honen inguruan biltzen diren gai batzuk beste leku batzuetan ondorengo izen hauei loturik azaltzen dira: - Xubilaro (Arakil), - Suilaro (Sara), - Xiularo (Uharte-Hiri), - Suklaro (Zaraitzu), - Galerre (Agurain eta Dulantzi), - Kalerre (Ulibarri-Ganboa), - Putierre (Amerita). Olentzero, urteko sasoia Onenzaro. Lezoko Isasti historialariak dioenez, XVII. mendean Onenzaro izenez izendatzen zen Gabon eta «zintzoen aldia» adierazten duela hitz horrek. R.M. de Azkuek esanahi bera eransten dio izen horri. Beste interpretazio batzuk ere proposatu izan dira, «Oleries aroa» eta «Noel aroa» bezalakoak. Zalantzarik gabekoa dirudi Olentzaro urteko sasoi bat dela. Olentzero, pertsonaia Baina herri batzuetan Gabon gauean agertzen [...]

By |2020-12-09T15:17:13+02:00diciembre 9th, 2020|Albisteak, Joxemielen txokoa|0 Comments

MITOAK BIZIRIK 2021 SALGAI

Hemen da 2021eko egutegia, Mitoak Bizirik. Aurten online erosteko aukera izango duzu eta etxera bidaliko dizugu. Prezioa 8 €(5 €+ 3 € bidalketa-gastuak). Urtero bezala, gure pertsonaia mitologikoen argazkiez gain, lagun duten kondaira bat. Etxeko txikienei kontatu ahal izateko. Ez galdu. Eskaera egiteko, sakatu hemen.

By |2020-11-10T16:34:48+02:00noviembre 10th, 2020|Albisteak|0 Comments

Ipuin Kontaketa. Ataun

EUSKAL HERRIKO IPUIN ETA MITO ZAHARRAK Marimunduko eta beste pertsonai mitologikoen eskutik ipuin kontaketa antzeztua. Azaroak 8, Igandea. 11:30tan Herri Antzokian. Izena emateko: 943180335 / 688895069 barandiaran@gipuzkoanatura.eus Informazio gehiago: www.gipuzkoanatura.eus

By |2020-10-18T20:40:16+02:00octubre 18th, 2020|Agenda, Albisteak|0 Comments

2020ko Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartuko dugu.

Igartubeitia Baserri Museoaren eskutik, 2020ko Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartuko dugu. Urriak 31ean, 16:30etan Igartubeitia Baserri Museoan Marimundukoren eskutik ipuinen mundu miresgarrian eta legenden lurraldean murgiltzeko aukera paregabea izango du ikusleak. Ipuin harrigarriak, barregarriak batzuetan, beldurgarriak beste zenbaitetan. Belaunaldiz belaunaldi, aitona-amonek afalostean, sutondoan, kontatzen zituzten ipuinak izaten dira. Marimundukok gidatuta euskal mitologiaz zipriztinduko dira partaideak ipuin kontaketa antzeztu honetan. Torto, jentilak, sorginak… nork egingo dio bisita Marimundukori? Izen ematea aurrez (hemen) 2020ko Ondarearen Europako Jardunaldietako  gainontzeko ekintzak (hemen)  

By |2020-09-19T13:17:43+02:00septiembre 17th, 2020|Agenda, Albisteak|0 Comments

Gau Ibilaldi Mitologikoa, BERTAN BEHERA

Ohar honen bitartez, eta Covid-19 gaitzak sortutako egoerak hala behartuta, Jentilbaratza Kultur Elkarteak ondokoa adierazi nahi du: Hasiera batean, Gau Ibilaldi Mitologikoa urriaren 11n egiteko asmoz atzeratu bagenuen ere, azkenean BERTAN BEHERA uztea erabaki da, 2021. urteko uztailean egiteko asmoa dugularik. Ea orduan daukagun egoera hobea den eta egiteko modurik dugun!  Zaindu eta jarrai dezagun babesten Euskal Mitologia!

By |2020-09-10T09:13:09+02:00septiembre 10th, 2020|Sin categorizar|0 Comments

ALTZANIAKO ALTXORRA BISTARA

Araba, Nafarroa eta Gipuzkoako mugan, 800 eta 900 metro arteko altueran dago Altzania. Urtsuaranek eta Oriak mugatzen dute alde batetik, eta bestetik, Otsaurte eta Altzania errekek. Beste era batera esanda, Ataungo Aretza, Altsasu,?San Adrian eta Urtsuaran ditu mugakide. Inor gutxik pentsatuko zuen, XX. mende hasieran, mendialdeko inguru horrek inolako altxorrik ezkutatuko zuenik. http://goiberri.eus/2018/11/13/altzaniako-altxorra-bistara/

By |2020-08-20T00:56:45+02:00agosto 20th, 2020|Albisteak, Joxemielen txokoa|0 Comments

GAU IBILALDI MITOLOGIKOA ATZERATU DA

Ohar honen bitartez, Covid-19 gaitza dela eta hartu beharren dauden neurrien ondorioz, Jentilbaratza Kultur Elkarteak adierazi nahi du: Uztailean egiten den Gau Ibilaldi Mitologikoa urriaren 11ra atzeratu da. Zaindu zaitezte eta jarrai dezagun babesten Euskal Mitologia!

By |2020-05-08T16:40:24+02:00mayo 8th, 2020|Albisteak|0 Comments
Go to Top