JENTILBARATZA KULTUR ELKARTEA (Ekintzen laburpen bat)
Euskal mitologiaren inguruan egiten ditugun lanen laburpen bat da bideo hau. Ataunen, Euskal mitologia bizirik. https://youtu.be/ZaTnL8uQECY
Euskal mitologiaren inguruan egiten ditugun lanen laburpen bat da bideo hau. Ataunen, Euskal mitologia bizirik. https://youtu.be/ZaTnL8uQECY
Nondik zetorkion Jose Miguel Barandiarani bere herriaren historia ezagutzeko grina? Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak HEZIMUBIrekin batera ekoiztutako ‘1,2,3 Barandiaran’ egitasmoaren 1.go bideo honetan galderari erantzuna ematen zaio.
Datorren asteetan, Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak HEZIMUBIrekin batera garatu duen ‘1,2,3 Barandiaran’ egitasmoa aurkeztuko dizuegu. Hamar bideo laburrez osatuta dago eta Jose Miguel Barandiaran antropologo eta etnografo ataundarraren bizitzako hainbat gorabehera kontatzen dira bertan. Honako bideo hau egitasmoaren aurkezpen bideoa da.
Hemen dituzue Abenduaren 22an egin genuen Jentilak eta Olentzero Aralarko ibilaldi magikoaren argazkiak
Gaur abenduaren 20an, Ataun San Gregorioko Barandiaran museoan V. Jentilen Baratza ipuin eta marrazki lehiaketaren sari banaketa egin dugu. Ekitaldian, irabazleei saria emateaz gain, partaide guztiei zorionak eman zaie, egindako ahaleginagatik, eta datozen urteetako ekitaldietarako parte hartzen jarraitu dezaten eskatu. Lehiaketan izan den partaidetza handia izan da, 49 partaide marrazki lehiaketan iouin lehiaketan Ataungo umeen artean 81 partaide, eta Goierriko mailan 61. Partaidetza handia eta epaileentzat lan gogorra lanak baloratzen. ari moduan, Ataungo denda eta komertzioetan eta Lazkaoko Gerriko liburu dendan gastatu daitezkeen bonoak izango dira. Jentilbaratza Kultur Elkarteak, eskertu nahi die Goierri bailarako ikastetxeei (batez ere Beasaingo Loinazpe ikastetxeari eta Ataungo Joxemiel Barandiaran eskolari) eta bertako irakasleei, gazteen parte hartzea ahalbidetzeko ahalegin handia eta laguntza egokia eman baitigute.
Jentilak eta Olentzero ibilaldirako izen-ematea bete egin da. Egon den demanda izugarria izan da, eta weba momentu batzuetan erorita egon da. Prozesua amaitzea lortu badezute 2 korreo iritsiko zitzaizkizun. Iritsi ez bazaizkizu, ez dezu lortu, ala izan bada asko sentitzen dugu.
Atzokoan, gure zerbitzariak huts egin zuen. Ezin izan genuen izen-ematea webean eskuragarri jarri. Honen aurrean, zerbitzaria aldatu eta izen-emate data berri bat jartzea erabaki genuen. Izen-emate berria Abeduaren 11n izango da. 9:00tan. Asko sentitzen dugu sortuko genituen eragozpenak.
Izenematea egiteko eguna eta ordua iristen denean, gure webguneko EKINTZAK sailean aurkituko dituzu 2 txandetarako izenemate lekuak. Izen ematean zapaltzen duzuenean, pantaila hau azalduko zaizue. Bertan zenbat sarrera behar dituzuen aukeratu (+ eta - erabiliz) eta ondoren HARTU sakatu. Ondorengo pantailan, dena ondo badago, ERRESERBA EGIN sakatu. Ondorengo pantailan, ikusleen datuak bete behar dituzue. Amaitzean INFORMAZIOA GORDE sakatu (mezu bat aterako da informazioa gordeta) eta gero ERRESERBATU sakatu. Ondorengo pantailan, eskatzailearen datuak bete behar dira. Hau, arazoren bat gertatuko balitz, eskatzailearekin kontaktuan jartzeko izaten da. Eta amaitzean JARRAITU sakatu. Ondorengo pantaila, zuek oharren bat idatzi nahi badezue, bertan egin dezakezue. Oharra idatzi edo ez, ondoren JARRAITU sakatu. Amaitzear gaude. Ondorengo pantailan "Webgunearen baldintzak irakurri eta onartzen ditut" aukeratu behar dezue. Hau egin ezean, ez dizu ondorengo pantailara pasatzen utziko [...]
Ataungo Lizarrusti Parketxean abenduaren 22rako antolatu dugu “Jentilak eta olentzero” ibilaldi magikoa. Izena emateko abenduaren 4ean 9:00etan, gure web orrian (www.jentilbaratza.eus) erreserba egin beharko da. Erreserba hau egunean bertan Lizarrustiko Parketxean sarrerarengatik aldatu beharko da (3€ pertsonako). Aurrez, esan, jakin badakigula oso denbora gutxian agortuko direla lekuak, urtero bezala ehunka eta ehunka pertsona ari zaretelako deitzen informazioa eskatuz, eta pena handiz, baina agortu ondoren ezin izango dugula izen gehiago hartu. Hainbat ohar garrantzitsu: Egunean bertan ez da onartuko sarrerarik ez duen inor. Jarduera honen kalitatea eta segurtasuna bermatu nahi ditugu, hortaz, sentitzen dugu kanpoan geratuko zareten guziongatik, bihotzez, eta ulertuko duzuelakoan gaude. Bi ordu eta erdi/hiru bat orduko ibilaldia izango dela aurreikusten dugu, nahiz eta zailtasun aldetik ez den ibilaldi zaila, 3 urtetik beherakoentzat ez da gomendagarria, baldin eta haurra ez badago mendian ohitua. Ibilaldiaren hasieran eta amaieran 10-15 minutuko aldapa egongo da, baina tarteko ibilaldia baso lau batetik zehar egingo [...]
2019-11-10 Jentilbaratza K.E.ak antolatuta eta San Martin Jaien barnean, Ataungo X. Mondeju Lehiaketa egin zen igandean. Ataungo Mondeju onenaren saria edizio honetan, Leire Morearentzat izan da. Honekin batera sarituak izan ziren bigarren postuarekin, taldean aurkeztu ziren Ane Tapia, Egoitz Goikoetxea eta Mikel Dorronsoro. Hirugarren postua, Xabier Antzarentzat suertatu zen. Aurten 8 partaide izan dira Lehiatu direnak. Oso kopuru garrantzitsua Ataun bezalako herri txiki batentzat. Epaile lanetan jardun zuten adituek Iker Markinez (Kuko jatetxea); Maite Garmendia (Maitte jatetxea); Santos Aldasoro (Beasaingo Arrano taberna), Inazio Garmendia eta Pili Barandiaran (herritarrak) izan ziren. Oso goian jarri zuten aurkeztutak o mondejuen maila eta kalitatea. Goraipatu zuten baita ere «jaki preziatu» hau mantentzeko ataundarrak egiten ari diren ahalegina eta animatu zuten gaztedia eta kaletar jendea ere tradiziozko langintza hau ikastera eta gordetzera. Baita ere aipatzekoa Kaxetako Adelita Apalategi Arratibel-i eman zitzaion oroigarria, Mondeju Beltzaren Lagun izendatuz eta janari honengatik bere bizitzan zehar burutu duen [...]