About Eneko

This author has not yet filled in any details.
So far Eneko has created 134 blog entries.

Ataungo X. Mondeju Lehiaketa

2019-11-10 Jentilbaratza K.E.ak antolatuta eta San Martin Jaien barnean, Ataungo X. Mondeju Lehiaketa egin zen igandean. Ataungo Mondeju onenaren saria edizio honetan, Leire Morearentzat izan da. Honekin batera sarituak izan ziren bigarren postuarekin, taldean aurkeztu ziren Ane Tapia, Egoitz Goikoetxea eta Mikel Dorronsoro. Hirugarren postua, Xabier Antzarentzat suertatu zen. Aurten 8 partaide izan dira Lehiatu direnak. Oso kopuru garrantzitsua Ataun bezalako herri txiki batentzat.   Epaile lanetan jardun zuten adituek Iker Markinez (Kuko jatetxea); Maite Garmendia (Maitte jatetxea); Santos Aldasoro (Beasaingo Arrano taberna), Inazio Garmendia eta Pili Barandiaran (herritarrak) izan ziren. Oso goian jarri zuten aurkeztutak o mondejuen maila eta kalitatea. Goraipatu zuten baita ere «jaki preziatu» hau mantentzeko ataundarrak egiten ari diren ahalegina eta animatu zuten gaztedia eta kaletar jendea ere tradiziozko langintza hau ikastera eta gordetzera. Baita ere aipatzekoa Kaxetako Adelita Apalategi Arratibel-i eman zitzaion oroigarria, Mondeju Beltzaren Lagun izendatuz eta janari honengatik bere bizitzan zehar burutu duen [...]

By |2019-11-10T22:06:11+02:00noviembre 10th, 2019|Albisteak|0 Comments

IPUIN KONTAKETAK, MARIMUNDUKOREN ESKUTIK

Bi ipui kontaketa Marimundukoren eskutik. Euskal Herriko mito eta ipuin zaharrak . Azaroak 24, Anduetza Parketxean, ZEGAMAN 1. Saioa: 11:00etan 2. Saioa: 12:30etan Izena emateko: 943802187-688623609 anduetza@gipuzkoamendizmendi.net Abenduak 1, Arantzazuko Parketxean, ARANTZAZUN-OÑATI. 1. Saioa: 11:00etan 2. Saioa: 12:30etan Izena emateko: 943782894-699335183 arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

By |2019-11-13T15:15:58+02:00noviembre 9th, 2019|Albisteak|0 Comments

JENTILEN ETORRERAN, 1400 IKUSLE

Atzo larunbatean, Ataungo herrian, basoetatik eta mendietatik jeitsitako izaki harrigarrien bisita izan genuen, jentilak eta sorginak Atauna jeitsi zirelarik. Herritarrek, hasieran errezelo eta kezkaz jaso baldin bazituzten ere, ongi etorria eman eta San Martingo plazatik kiroldegirainoko ibilbidea alaitasunez egin genuen. Kiroldegian, Jentilen Etorrerako antzezpen dotorea ikusteko aukera izan zuten  bertaratu ziren ikusleek. Mari Aretza eta Otsoko jentilen taldeak, eztabaida eta  ikamika ugari izan zituzten, sorginak ere lekuko izan zirelarik, herritarrak ere jentilen arteko eztabaidaren aurrean kezkatuta egon ziren, eta Torto eta zezengorriaren arteko borroka beldurgarri bat ere izan genuen. Azkenean, jentilak ere elkar ondo ulertzeko beharra dutela garbi geratu zen, Otsokok azaldu zuen moduan. Bi ikuskizun hauetan, guztira 1400 ikusle izan genituen, aurrez kale ibilaldiaz ere gozatzeko parada izan zelarik, eguraldia lagun, jentilen eta herritarren arteko anaikidetza indarturik geratu zelarik beste urte batez. Antolatzaileen izenean, Ataungo herria eta Jentilen Etorrerako partaideak zoriondu nahi ditugu, bereziki eskerrak emanez Otsoak dantza taldeari, Eate abesbatzari, [...]

By |2019-11-03T23:02:31+02:00noviembre 3rd, 2019|Albisteak|0 Comments

Jentilen Etorrera 2019 Gomendioak

18:15etan Ongi Etorria: San Martin Auzoko plazatik, Auzoeta kiroldegiraino desfilea izango da (650 metro). Jentilen Etorrera. 1. saioa 19:00etan eta 2. saioa 21:00etan, Auzoeta kiroldegian izango dira. 60-75 minutuko iraupena izango du. Ezinbestekoa izango da sarrera edukitzea (dohainik). Sarrerak, paperean edo mugikorrean aurkeztu daitezke. Egunean bertan sarrerak hartzeko bi mahai jarriko dira 16:00etatik aurrera, San Martingo plazan eta Auzoeta kiroldegian. Autoak aparkatzen laguntzeko antolakuntzako jendeari kasu egin mesedez. Ataunen Euskal Mitologia bizirik.

By |2019-10-28T13:36:36+02:00octubre 28th, 2019|Albisteak|0 Comments

JENTILEN ETORRERA 2019

JENTILEN ETORRERA 2019 ATAUN Azaroak 2, larunbata Ongi etorria     18:15 (San Martingo Plazan) 1. saioa           19:00 (Auzoeta kiroldegian) 2. saioa           21:00 (Auzoeta kiroldegian) SARRERAK · Sarrerak: Aldezaurretik www.jentilbaratza.eus (Urriak 18, 10:00etan). · Egunean bertan: San Martin plazan eta Auzoeta kiroldegian 16:00etan. “Joxemiel Barandiaranek jaso zuen mundu magikoa, ataundarrek antzeztua”

By |2019-09-27T15:33:48+02:00septiembre 27th, 2019|Albisteak|0 Comments
Go to Top