JENTILEN BARATZA IPUIN LEHIAKETAKO 2021EKO IPUIN IRABAZLEAK
Hauek dira 2021eko Jentilbaratza Ipuin Lehiaketako hiru ipuin irabazleak. Sari banaketa Barandiaran museoan egin zen 2022ko Otsailaren 11n. Zorionak partehartzaile guztiei. LH3 – LH4 Irabazlea: Lier Imaz Arrondo ETSAI GORRIA Kaixo, Patxi naiz eta 11 urte ditut. Ataunen bizi naiz eta nire anaia bikia Ibai da. 1785eko ekainaren 26ean gaude. Gaua da eta bat-batean oihu bat entzun dugu Ibaiek eta nik. Ama zen, eta esan digu: -Museora eraman behar nuen eraztuna ohostu didate! Orduan Ibai eta ni kanpora atera gara. -Hala!-esan dugu biok batera- Misterio baten hasieran gaude! Ordu batzuetara, baso sakonera joan gara eta konturatu gara zuhaitz gehienek zaldi urdin bat dutela. Zaldi horiei segika haitzulo batera iritsi gara eta etsai gorri bat ikusi dugu, behatzean eraztuna duena. Azkazal zorrotzak ditu eta bi adar buruan. Letagin zorrotzak ditu eta gorri-gorria da. Ibaik galdetu dit: - Ez al da amaren eraztuna? - Arrazoi du! Amaren eraztuna da, baina [...]