About Eneko

This author has not yet filled in any details.
So far Eneko has created 137 blog entries.

GAU IBILALDI MITLOGIKOA, Uztailaren 9an

Ipuinak… leienda harrigarriak… Euskal Mitologian murgilduko gara Joxemiel Barandiaran bizi izan zen inguruan, Ataungo bihotzean. Euskal mitologiako pertsonaia ezagunak izango ditugu lagun bidean zehar. Horretarako, garai bateko herri-bidean, oinez egingo dugu Barandiaran Museotik abiatu eta San Martingo plazara, 3 kilometroko ibilaldi harrigarri eta sorpresaz betea. Pertsona helduek, gazteek eta haurrek lasai asko egin dezakete ibilaldia. Ataunen gorde eta galdu ez diren kontu-zahar eta leiendak, naturaren erdi-erdian txertatzen ditugu, urtero bospasei pasarte antzeztuz eta errepresentatuz. Hau dena helburu eder batekin, Euskal Mitologia zaindu. SARRERAK: Ekainaren 24en jarriko ditugu web honetan * Hasiera eta amaieran jatekoak eta edatekoak izango dira. Aurrez, JM Barandiaran Museoa, errota eta antigoaleko zerrategia zabalik. * GARRAIOA: · 17:30etatik aurrera autobus zerbitzua San Martindik San Gregoriora (dohainik). · Autoa San Gregorion (Museo inguruan) utziko dutenentzat, ibilaldia amaitzean abiapuntura auto bila itzultzeko garraio zerbitzua egongo da.

By |2022-06-07T12:21:51+02:00junio 7th, 2022|Albisteak|0 Comments

ARBASOEN ARRASTOAN Ibilaldi gidatua, J.A. Mujika Alustiza

J.A. Mujika Alustizaren eskutik, Aralarren barneratuko gara. Eta Igaratzako behatokian bertako eta Aralarko aurkikuntzen xehetasun guztiak azalduko dizkigu. Urtean denbora gutxiz egoten dira behatoki honetan lanean, beraz aukera paregabea da hau ikusteko eta bertan lanean dagoen  J.A. Mujika Alustiza eta bere taldeaaren azalpenak entzuteko. Irteera Ataungo San Martingo plazatik izango da, uztailaren 2an 8:00etan. Ibilbidearen zati bat kotxez egingo da. Ikusle kopurua mugatua izango da beraz derrigorrezkoa izango da doakoa den sarrera hartzea. Sarrera hartzeko epea ekainaren 28a. SARRERAK HEMEN

By |2022-06-09T13:28:40+02:00junio 7th, 2022|Albisteak|0 Comments

ZAZPI KOLOREKO HERENSUGEA, hitzaldia J.K. Igerabide

Uztailaren 5ean, 19:30ean, Barandiaran museoan  Juan Kruz Igerabide entzuteko aukera izango dugu. Bere azken lanaren berri emango digu "ZAZPI KOLOREKO HERENSUGEA" Idazle, irakasle, euskaltzain ugazle...den Juan Kruz Igerabidek bere ikuspegitik murgilduko gaitu euskal mitologiaren munduan. Hitzaldirako aurrez izena emandakoek lehentasuna izango dute. Sarrera doako izango da. Ez galdu aukera! SARRERAK HEMEN

By |2022-06-14T12:58:16+02:00junio 7th, 2022|Albisteak|0 Comments

TROSKAETA KOBA BISITA GIDATUA

V. Mitoaldiaren lehen ekintza Troskaeta Koba Mitologikora bisita gidatua izango da. Ion Fontelaren eskutik eta Felix Ugarte espeleleologi taldearen laguntzarekin  Ataungo koba eder hau bisitatzeko aukera izango dugu. Irteera 8:30tan izango da Ataungo San Martin plazatik. Kobako bisita 90 minutukoa izango da. Troskaetako koba babesteko ikusle kopurua mugatua izango da eta doan den sarrera hartzea derrigorrezkoa izango da. Sarrerak hartzeko epea ekainak 22a izango da. 12 urtetik gorakoentzat izango da bisita hau. Kaskoak eta frontalak antolakuntzak jarriko ditu. Baino derrigorrezkoa izango da jantzi aproposa, eskularruak, botak ... etabar eramatea. SARRERAK HEMEN

By |2022-06-07T12:58:06+02:00junio 7th, 2022|Albisteak|0 Comments

V. MITOALDIA, HEMEN DA!

Ataun Euskal Herriko mitologiaren erreferentzia nagusi izan dadin nahi dugu eta, hain zuzen, horrexegatik antolatu dugu V. Mitoaldia, ekainaren 25etik uztailaren 9ra. Hitzaldiak,  Udalekuetako taldeentzat jarduera bereziak, Ataungo mitologia gune esanguratsuenetatik ibilaldia,… Hona aurtengo egitarau zehatza: Ekainak 25, larunbata, 8:30ean. Irteera: “Troskaetako koba bisita gidatua”. Ion Fontela eta Felix Ugarte espeleleologi taldearekin. (Informazio gehiago)   Uztailak 5, ostirala, 19.30ean. Barandiaran Museoan. Hitzaldia, “Zazpi koloreko herensugea”. Juan Kruz Igerabide. (Informazio gehiago)   Uztailak 2, larunbata, 8:00tan. Ibilaldi gidatua, “Arbasoen Arrastoan”. J.M. Mujika Alustiza. (Informazio gehiago)   Uztailean zehar , Barandiaran museoan. Udalekuentzako tailerrak. (Informazio gehiago: 943 180 335 / 688 895 069 / barandiaran@gipuzkoanatura.eus)   Uztailak 9, larunbata, 20:00tan eta 20:30ean . San Gregorio eta San Martin auzoen artean. GAUEKO IBILALDI MITOLOGIKOA (Informazio gehiago)   EUSKAL MITOLOGIA BIZIRIK!

By |2022-06-14T13:04:38+02:00junio 7th, 2022|Albisteak|1 Comment

2022rako EGITASMOA

Jentilbaratza Kultur Elkarteak 2022rako egitasmoa aurkeztu nahi dizue: Ekainaren eta uztailaren artean. Mitoaldia izango da. Uztailaren 9an, Gau Ibilaldi Mitologikoa. Urriaren 23an, Ohitura Zaharren Eguna ospatuko da. Azaroan Mondeju Lehiaketa. Azaroan Ipuin kontaketa Ataun, Zegama eta Arantzazuko Museoetan. Eta Eguberrietan, Ibilaldi Magikoa Aralarren ! Bagatoz, bagatoz, … https://youtu.be/TnVI9Gd9Bsw

By |2022-04-26T11:17:39+02:00abril 26th, 2022|Agenda, Albisteak|2 Comments

IBILALDI MITOLOGIKOA TOLOSAKO AMAROZ AUZOAN

Torto Martxoak 26, larunbata. 16:30ean  eta 17:00tan Izenematea:  intujai@gmail.com (Nahitaezkoa) Ibilbidea: San Blaseko ermitan hasi eta Amarozko iturrian amaitu, TOLOSA Ipuinak… leienda harrigarriak… Euskal Mitologian murgilduko gara Joxemiel Barandiaran jasotako ipuin eta kondairak entzunez, Tolosako Amaroz auzoko basoan zehar.   Euskal mitologiako pertsonaia ezagunak izango ditugu lagun bidean zehar. Horretarako, Amaroz inguratzen duen basoan  oinez egingo dugu San Blaseko ermitatik abiatu eta Amarozko iturrira, ordu beteko ibilaldi harrigarri eta sorpresaz betea. Pertsona helduek, gazteek eta haurrek lasai asko egin dezakete ibilaldia. Ataunen gorde eta galdu ez diren kontu-zahar eta leiendak, naturaren erdi-erdian txertatzen ditugu, bi-hiru pasarte antzeztuz eta errepresentatuz. Lamiak   Hau dena helburu eder batekin, Euskal Mitologia zaindu. Ahoz Aho ahozkotasunaren nazioarteko jaialdiaren azken eguneko ekitaldien barruan izango da. 100 ikusleko 2 txanda izango dira. Sarrera dohainik izango da baino ezinbestekoa da aurrez izena emtaea helbide elektroniko honetan:  intujai@gmail.com Mila esker Intujai Teatro-ri ekitaldi hau egiteko aukera emateagatik. [...]

By |2022-03-18T13:46:21+02:00febrero 24th, 2022|Agenda, Albisteak|0 Comments

AHOZ-AHO 2022. PRENTSAURREKOA

2022ko Ahoz-Aho ekitaldiaren prentsaurrekoan izan gara, Ordiziako Barrena Jauregian. Bertan, Ahoz Aho ahozkotasunaren Nazioarteko jaialdiaren ekitaldi guztiak aurkeztu dira, Martxoak 2n Hernanin hasi eta martxoaren 26an, Tolosako Amaroz auzoan izango da amaiera ekitaldia. Prentsaurrekoan ere Urrezko Kalabaza Sarietako bat gure elkartearentzako izango dela aurreratu dute,  40. urtetan ahozkotasuna eta  kulturaren alde egindako lan guztiagatik. Azken eguneko ekitaldian, saria jasotzeaz gain, gure elkarteak Txango mitologiko bat egingo du. San Blaseko ermitan hasi, Amarozko basoan zehar eta auzo berdineko iturrian amaituko den txango honetan, euskal mitologian murgiltzeko aukera izango da. Hainbat pertsonai mitologikoekin topatzeko aukera ezin hobea. Ikusle kopurua mugatua izango da eta derrigorrezkoa izango da aurrez izena ematea intujai@gmail.com helbidean. Eskerrak eman nahi dizkiogu antolakuntzari sari honengatik. Informazio gehiago behar izan ez gero, webgune honetan aurkitu dezakezue. http://intujaiteatro.blogspot.com/

By |2022-02-22T08:48:13+02:00febrero 18th, 2022|Albisteak|0 Comments
Go to Top