About Eneko

This author has not yet filled in any details.
So far Eneko has created 137 blog entries.

VIII. Jentilbaratza marrazki lehiaketa

Urriaren 19 eta 20ean elkartu ziren Ataungo Joxemiel Barandiaran Herri Eskolan LH1etik LH6ra bitarteko ataundarrak. Guztira, 31 artelan. Ikusi ta gozatu egindako sormenez!. Gaurkoan sari banaketa izan dute San Martingo festen barruan. Sarituak:   Lh1-2: 1- Ixiar Erauskin 2- Izar Larrañaga 3- Ekai Munduate Lh3-4 1- Manex Bikuña 2- Oihan Munduate 3- Lier Arrondo Lh 5-6 1-Aiara Urdangarin 2- Lexuri Baztarrika 3- Lier Imaz Arrondo  

By |2022-11-13T22:02:13+02:00noviembre 13th, 2022|Albisteak|0 Comments

Ataungo XI. Mondeju Lehiaketa 2022-11-13

Jentilbaratza K.E.ak antolatuta eta San Martin Jaien barnean, Ataungo XI. Mondeju Lehiaketa egin zen igandean.Ataungo Mondeju onenaren saria edizio honetan, Leire Morearentzat izan da. Honekin batera sarituak izan ziren Mikel Morea, bigarren postuan eta hirugarren postua Ane Tapia, Egoitz Goikoetxea eta Mikel Dorronsorok osatutako hirukotearentzat izan da. Aurten 7 lagunek parte hartu dute.Epaile lanetan jardun zuten sukaldari adituek Iker Markinez (Kaxola); Maite Garmendia (Maitte jatetxea); Santos Aldasoro (Arrano jatetxea), Inazio Garmendia eta Pili Barandiaran (herritarrak) izan ziren. Oso goian jarri zuten aurkeztutako mondejuen maila eta kalitatea. Goraipatu zuten «jaki preziatu» hau mantentzeko ataundarrak egiten ari diren ahalegina eta animatu zuten gaztedia eta kaletar jendea ere tradiziozko langintza hau ikastera eta gordetzera. Aipatzekoa da Pilar Izagirreri (Bitor jatetxea) eman zaion oroigarria, Mondeju Beltzaren Lagun izendatuz eta errekonozituz urte askotan janari honekin burutu duen lana. Lehiaketarekin batera herritarrek mondeju pintxoak dastatzeko aukera izan zuten urtero bezala.

By |2022-11-13T21:43:21+02:00noviembre 13th, 2022|Albisteak|0 Comments

JENTILAK, OLENTZERO, MARI DOMINGI… IBILALDI MAGIKOA ARALARREN

Abenduak 10, larunbata, Gipuzkoako parketxe sareak antolatua, Jentillak, Olentzero, Mari Domingi... ibilaldi magikoa Aralarren ospatu da. Ibilaldia Allekuko pagaditik egingo dugu. Mundu magiko batean murgilduko gara eta gauza harrigarriak gertatuko dira. Aralarko jeinuak lagun izango ditugu bidean zehar: Jentilak, Olentzero... Ausartzen al zarete gurera etortzen? ABIAPUNTUA: Ataungo Lizarrusti Parketxea HASIERA ORDUA: 10:00, 10:30 IBILBIDE ERRAZA: Allekupeko baso-bira PREZIOA: 4€ pertsonako OHARRAK izena emateko: Izan emateak azaroaren 16ean, www.jentilbaratza.eus web orrian. Txandek kopuru mugatua izango dute eta txartelik gabe ezingo da parte hartu. Gehienez 6 sarrera hartu ahal izango dira pertsonako. Sarrerak ibilaldiaren egunean ordainduko dira erreserba agiria erakutsiz. 3 urtetik gorako haurrentzat. INFORMAZIO GEHIAGORAKO: 943 180 335 / 688 895 069 barandiaran@gipuzkoanatura.eus www.gipuzkoanatura.eus

By |2022-11-18T12:30:49+02:00noviembre 9th, 2022|Agenda, Albisteak|0 Comments

Euskal Herriko mito eta ipuin zaharrak ATAUNen , Marimundukoren eskutik.

Ataunen Jose Migel Barandiaranek lan handia egin zuen mitologiaren transmisio soka eten ez zedin. Zehazkiro, ahozko tradizioa paperean bilduz altxorra utzi zion herriari eta horri esker, Ataungo hainbat txoko eta istorio mitologiko ezagutarazten dira urtero Jentilbaratza Kultur Elkartearen eskutik. Azaroaren 5ean, larunbatarekin, saio berezia eskainiko da Ataungo Barandiaran museoan, Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak antolatuta. Euskal mitologiazko hainbat elezahar, mito, kondaira zein ipuin kontaketa saioa egingo da. Bi txanda egongo dira, arratsaldeko 16:30etan eta 18:00etan hain zuzen ere. Kontalaria “Marimunduko” izango da, Maitane Aizpurua ataundarra eta Jentilbaratza Kultur Elkarteko kide, baina, ez da bakarrik etorriko… Aukera paregabea da, Jose Migel Barandiaranek jasotako kondaira mitologikoak ezagutu eta giro goxo eta magiko batean arratsaldea familian igarotzeko. Aurrez erreserba egitea nahitaezkoa izango da eta prezioa 5€-koa izango da pertsona bakoitzeko. Izena emateko eta informazio gehiago jasotzeko: 943 18 03 35 / 688 89 50 69 barandiaran@gipuzkoanatura.eus www.gipuzkoanatura.eus

By |2022-11-02T17:29:41+02:00noviembre 2nd, 2022|Albisteak|0 Comments

Ataungo Ohitura Zaharren VI. Eguna

Urriaren 23an ospatu genuen Ataungo Ohitura Zaharren VI. Eguna Ataunen,  1950 eta 1960ko hamarkadetako Ataun ekarri nahi izan genuen, hainbat antzezpen eta erakusketaren bidez. Azoka, antzerkia, jolasak, jantziak… Ataunek 70 urte atzera egin zuen Ohitura Zaharren VI. Egunean. Antzezpenak ez ezik, komertzio zaharren erakusketa, ganadu erakusketa, belar lanak, gazta egitea, tresna eta lanabes zaharren erakusketa, herri kirol erakustaldia eta auto zaharrak izan genituen besteak beste. Mila mila esker egun hau posible egin zenuten guztiori. Baita ere gu ikustera etorri zinatenei ere.       Bertan erakutsi genuen garaiko argazkien bideoa.

By |2022-10-28T12:48:31+02:00octubre 28th, 2022|Albisteak|0 Comments

Ohitura Zaharren Eguna 2022. Urriak 23, igandea

Garai bateko usadioetan eta ohituretan berriro ere murgildu nahiean, Ataunen, VI. Ohitura Zaharren Eguna antolatu du Jentilbaratza Kultur Elkarteak. Bertan garai bateko bizimoduan murgilduko da Ataun, aurtengo ekitaldian 50-70. hamarkadetara hurbilduko garelarik, eta herriko denda, taberna eta komertzioak izango direlarik gai nagusi. Goizeko 11:00etatik 14:00tara bitartean. Honako ekitaldiak ditugu prestatuta: Ganadu erakusketa. Belarretan lanean, sorta belarrak kablez, zuhatza (belar meta) egiten... Herritarren barazki eta produktuekin postuak. Barazkiak, gazta egiten, frutak, eztia, gaztiñak… Komertzioak ikusgai, garai batean zeuden moduan. Garaiko eskola. Gailu zaharren bilduma. Argazki zaharren erakusketa. Herri kirol erakustaldia. Erromeria. Talogileak. Umeen jolasak. Auto zaharrak. San Martingo eliza ikusteko aukera. Txistulariak, trikitilariak, bertsolariak, kantu poteoa ... LEHENGO ERARA JANTZITA. Horretarako Ataundarrei, eta Ohitura Zaharren Eguna behar bezala girotzeko, lehengo erara jantzita etortzea eskatzen zaie. Ekitaldi ugari ditugu prestatuta, eta sorpresaren bat ere bai. Animatu Atauna etortzera urriaren 23an.

By |2022-10-06T13:40:02+02:00octubre 6th, 2022|Albisteak|0 Comments

VIII. JENTILEN BARATZA MARRAZKI LEHIAKETA

-Urriak 19, asteazkena: LH3-4 16:00etan / LH5-6 17:00etan -Urriak 20, osteguna: LH1-2- 16:00etan Joxemiel Barandiaran eskolan   LH1 - LH6. mailara bitarteko ikasle ataundarrek parte hartu ahal izango dute. -DIN A4 edo A3 orri batean egin beharko da marrazkia. -Marrazkia egiteko erabiliko den materiala eta teknika librea izango da. -Norberak eraman beharko du behar duen materiala. -Marrazkia egiteko orriak bertan banatuko ditu antolakuntzak. -Bakoitzak marrazki bat entregatu ahal izango du. -Euskal mitologiaren inguruko marrazkiak izan beharko dira. Ataungo txokoen ingurukoak, pertsonai ezberdinak… (Jentilak, sorginak, apaiza, Samartintxiki, Akerbeltz, Etsai…)

By |2022-09-30T20:21:04+02:00septiembre 30th, 2022|Albisteak|0 Comments

IX. GAU IBILALDI MITOLOGIKOARAKO GOMENDIOAK

Gau Ibilaldi Mitologikoa, Ataungo herribide zaharrean egiten da. Bide zidorra,  Agauntza errekaren albotik doa eta asfaltatu gabe dago. Txanda bakoitzean 600 lagun joango dira, bidea estua da eta bide erdia gauez egiten da. Kontutan hartu beharreko gomendioak: -Haur txikiak etortzen badira, motxila edo besoetan eraman. Bidea ez da egokia kotxesiletarako. -Oinetako egokiak erabili. Bidean harriak eta zulotxoak aurkitu ditzakegu eta. -Gaueko zatian, antortxak eta kandilak  banatuko dira. Antortxak helduek eramateko dira. -Auto gidariei laguntzeko, antolakuntzako jendea egongo da, bere esanei kasu egin. -Autobusak egongo dira San Martingo plazan abiapuntura eramateko. 17:30tatik aurrea. -Ibilaldiaren erdi parean komunak egongo dira. -Ibilaldiaren hasieran eta amaieran  antolakuntzak jana eta edana jarriko du. -Linternaren bat edo mobila ondo kargatua eraman. -SARRERARIK GABE ezingo da ibilaldia egin.

By |2022-07-08T16:03:10+02:00julio 8th, 2022|Albisteak|0 Comments
Go to Top