About Eneko

This author has not yet filled in any details.
So far Eneko has created 137 blog entries.

Euskal Herriko ipuin eta mito zaharrak. Zegaman.

Etorri Zegamara mitologian barneratzera! Ipuin kontaketa antzeztua Anduetza parketxean “Marimunduko”ren eskutik. Bertan mitologiako beste pertsonai ugari ikusteko aukera izango da. Anduetza parketxean Maitzaren 20ean Bi saio: 16:30 eta 18:00 Izena aldez aurretik eman behar da. anduetza@gipuzkoanatura.eus 94380202187/688623609  

By |2023-05-18T13:36:14+02:00mayo 10th, 2023|Agenda, Albisteak|0 Comments

OHARRA

Jentilbaratza Kultur Elkarteak, urtean zehar antolatzen diren ekitaldien kalitatea bermatu asmoz, burutzen dituen bi ekitaldi handienak GAU IBILALDI MITOLOGIKOA eta JENTILEN ETORRERA, txandatuz, bi urtez behin egitea erabaki du. Beraz jarraitzaileoi adierazten zaizue aurten JENTILEN ETORRERA antolatuko dela eta datorren urtean GAU IBILALDI MITOLOGIKOA. Gainerantzeko ekimenak berdin antolatzen jarraituko dugu. Eskerrik asko eta jarraitu dezagun GUREA ZAINTZEN. BIZI MITOLOGIA!!

By |2023-03-19T17:15:59+02:00marzo 19th, 2023|Albisteak|0 Comments

VIII. JENTILEN BARATZA IPUIN LEHIAKETA. SARITUAK

LH3 - LH4 1. Haizea Arin Conde (Eraztun harrigarria) 2. Aiur Arratibel Auzmendi (Torto borrokan) 3. Sara Morea Plaza(Maitasun arriskutsua) LH5 - LH6 1.Urtzi Urrestarazu Larrea (Olentzero eta Tortoren arteko haserrea) 2. Ainhoa Barandiaran Errandonea (Ahuntzak arriskuan) 3. Lier Imaz Arrondo (Mikel eta jentilak) DBH1-2 1. Ane Galparsoro Garmendia (Lurra hilzorian) 2. Mikel Garmendia Iparragirre (Otso zuria) 3. Ane Iza Garmendia (Itsasoren amets ezkutuak) 3. Aintzira Zabaleta Hidalgo (Mari sorgina) Ipuin asko, eta horietako ugari oso kalitate onekoak. Epaileen lana ez da erraza izan. Guztira aurkeztutako ipuiak: Ataungo eskolatik: 77 (LHko bi kategorietan) DBHtik: 132 Lanak jaso ondoren, 2023ko otsailean, epaimahaiak sarituak erabaki zituen. Eskerrak eman Ataungo Udalari, Goierri bailarako ikastetxeen laguntza eskertzekoa da (batez ere Beasaingo Loinazpe ikastetxeari, San Benito Ikastola eta Ataungo Joxemiel Barandiaran eskolari, hala nola irakasleei, gazteen parte hartzea ahalbidetzeko ahalegin handia eta laguntza egokia eman baitigute.) Epaileak: Joxe Begiristain, Maitane Aizpurua, Irati Arratibel, Mikel Egiguren, [...]

By |2023-03-04T00:48:05+02:00marzo 4th, 2023|Albisteak|0 Comments

VIII. JENTILEN BARATZA IPUI LEHIAKETA. SARITUAK

VIII. Jentilen baratza ipuin lehiaketaren sariak erabaki ditugu. Jada 8. ekitaldia aurtengoa, eta bagabiltza gure ume eta gaztetxoen lan dotoreak jasotzen eta beraietaz gozatzen. Eskerrak eman behar diogu Ataungo Udalari alde batetik eta Beasaingo Loinazpe ikastetxeari, San Benito Ikastolari eta Ataungo Joxemiel Barandiaran eskolari, baita bertako irakasleei ere, eman diguten laguntzagatik eta gazteen parte hartzea ahalbidetzeko eskaini diguten ahalegin handiagatik eta laguntza egokiagatik. Ipuin asko jaso dira, eta horietako ugri oso kalitate onekoak. Epaileen lana ez da erraza izan. Guztira aurkeztutako ipuiak: Ataungo eskolatik: 77 / DBHtik: 132 Lanak jaso ondoren, 2022ko otsailean, epaimahaiak sarituak erabaki ditu. Epaimahaia Joxe Begiristain, Jexux Munduate, Jon Aizpurua, Mikel Egiguren, Aitzol Barandiaran, Irati Arratibel eta Maitane Aizpuruak osatu zuten. Sari banaketa, datorren martxoaren 3an, ostiralean, Ataungo Udaletxeko ganbaran egingo den ekitaldian egingo da. Ekitaldian emango da sarituen berri.

By |2023-03-01T15:04:43+02:00marzo 1st, 2023|Albisteak|0 Comments

Marimunduko, GERNIKAKO Euskal Herria Museoan

Marimundukoren eskutik ipuinen mundu miresgarrian eta legenden lurraldean murgiltzeko aukera zabalduko zaigu. Euskal mitologiaz zipriztinduko dira saiora hurbiltzen diren guztiak: Basajaun, Basandere, Torto (Tartalo), Samartin Txiki, Sorginak, Aztiak, Lamiak eta hainbat pertsonaia mitologiko bizi diren inguru magikoan sartuko dira. Data: Otsailak 26 (igandea) Ordua: 12:00 Nori zuzendua: 5 urtetik aurrerako umeak eta familiak Prezioa: €1 pertsonako         Aurretik izena ematea ezinbestekoa da: euskalherriamuseoa@bizkaia.eus / 946 255 451. Euskal Herria Museoko Webgunea  

By |2023-02-01T17:33:02+02:00febrero 1st, 2023|Agenda, Albisteak|0 Comments

«JENTILAK, OLENTZERO, MARI DOMINGI… IBILALDI MAGIKOA ARALARREN» GOMENDIOAK

Eguraldi iragarpenak gertutik jarraitu ditugu egun hauetan eta gaur antolakuntzakoek ibilbidea bertatik bertara ikusi eta gero, jarduera normaltasunez eta aldaketarik gabe gauzatzea erabaki da. Hemen dituzue gomendio batzuk, bereziki laugarrena da oso garrantzitsua atzo egindako euria dela eta, baina gainera, hotza egingo du eta ondo babestuta etorri. Denboraz ibili Lizarrustira heltzeko. Ibilgailuak aparkatzeko zailtasunak egongo dira eta jardueraren puntualtasuna ziurtatzeko, gutxienez ordu erdi bat lehenago bertaratzea gomendatzen dizuegu ibilgailua utzi eta sarrerak hartzeko garaiz ibiltzeko. Aparkatzeko zailtasunak direla eta, ibilgailuak beteta etortzea eskatzen dizuegu, antolatu denboraz eta egunean bertan trafikoa antolatzen egongo den Ertzaintzaren gomendioei kasu egin. Sarrerak Lizarrustiko parketxean bertan eskuratu ahal izango dira egun berean erreserba agiria erakutsiz. Jende asko gelditu da sarrerarik gabe eta, egunean etortzerik izango ez bazenute, abisatu denboraz beste norbaitek aprobetxatu ahal izateko sarrera horiek. Mendi-ibilaldi bat izanik, eta bereziki aste honetan zehar egin behar duen eguraldia dela eta, mendirako arropa eta oinetako egokiak [...]

By |2022-12-09T14:04:01+02:00diciembre 9th, 2022|Albisteak|0 Comments

MITOAK BIZIRIK EGUTEGIA 2023 SALGAI

Hemen da 2023ko egutegia, Mitoak Bizirik. Aurten online erosteko aukera izango duzu eta etxera bidaliko dizugu. Prezioa 8 €(5 €+ 3 € bidalketa-gastuak). Urtero bezala, gure pertsonaia mitologikoen argazkiez gain, lagun duten kondaira bat  etxeko txikienei kontatu ahal izateko. Ez galdu aukera. Eskaera egiteko, sakatu hemen.   https://youtu.be/nekH5eSdIWM

By |2022-11-30T08:35:06+02:00noviembre 27th, 2022|Albisteak|0 Comments
Go to Top