About Eneko

This author has not yet filled in any details.
So far Eneko has created 137 blog entries.

JENTILEN BARATZA IPUIN ETA MARRAZKI LEHIAKETA 2023

IX. Jentilen Baratza ipuin eta marrazki lehiaketaren berri ematera gatoz: Martxoareen 1ean, ostiralean, Ataungo udalean egin zen sari banaketa, umeen, gazteen eta familien presentziarekin. 2023-24ko uzta ere, ederra izan da, batzuk saria lortu dute eta bestes batzuk ez, baina irabazleak denak dira. Horrelaxe jarraitu dezatela opa diegu urte askotan. Elkarteak eskertu nahi die Ataungo udalari, epai mahaikideei, Ataungo Joxemiel Barandiaran Eskolari, Beasaingo Txindoki institutoa-Loinazpe ikastetxeari  eta San Benito ikastolari, bertako irakasleek eman diguten laguntzarik gabe, lehiaketa antolatzea ezinezkoa izango baitzen. Aipatzekoa da, baita ere, gure ume eta gazteek egindako lana. Mitologia ardatz hartuta, marrazki ederrak eta ipuin bikainak sortu dituzte. Makina bat urteetako tradizioak eta leiendek, XXI. Mendeko Ataunen eta Goierriko inguruko herrietan, bizirik jarraitzen dute. Aurtengo parte hartzeari buruzko datuak: Datuak (parte hartze kopurua) Marrazki lehiaketa. Abenduaren 11an eta 13an egin zen LH1-2: 15 LH3-4: 18 LH5-6: 12I puin lehiaketa: Abenduaren 15ean jaso ziren. LH1-2-3-4: 35L H5-6: 38D BH1-2: [...]

By |2024-03-06T15:07:35+02:00marzo 1st, 2024|Albisteak|0 Comments

EGIN BAZKIDE, JENTILBARATZA K.E.

https://youtu.be/ggp5YVXgmSY Kaixo, lagun. Orain urte batzuk ekin genion bideari sendo eta irmo helduta ari gara jorratzen jarri genituen helburuak. Oso pozik gaude egiten ari garen ibilbideaz, eta antolatzen ditugun ekintzek daukaten erantzuna eta oihartzuna da guretzat saririk handiena. Gau Ibilaldi Mitologikoa, Jentilen Etorrera, Ohitura Zaharren eguna, Mitoaldia, Mondeju Lehiaketa, Ipuin kontaketak, Ipuin eta Marrazki lehiaketak, … Baina, dakizuen bezala, ekintza hauek jende askoren parte hartzea eta auzolana eskatzen dute. Arrazoi honengatik, Jentilbaratza Kultur Elkartean, bazkide egiteko gonbitea luzatu nahi dizugu. Gure ibilbidearekin bat bazatoz eta gogoko baduzu, animatu egin nahi zaitugu bidelagun izatera BAZKIDE EGINEZ (urteko kuota 12 € da). Horretarako nahikoa duzu adin nagusikoa izatea eta gurekin harremanetan jartzea helbide hauetako baten bidez:  jentilbaratzake@gmail.com 623422868 deituz. Zain gaituzue.

By |2024-01-10T13:19:10+02:00enero 10th, 2024|Albisteak|0 Comments

ARALARKO IBILALDI MAGIKOAREKIN, AURRERA.

Erabakia hartzea ez da erreza izan baino biharko Aralarko ibilaldi magikoa-rekin aurrera egingo dugu, aurrez zehaztutako ordutegiak eta txandak mantenduz. Astean zehar egin duen eguraldia dela eta bidea lokaztua egongo da zati batzuetan. Horregatik, oso garrantzitsua da mendirako arropa eta ekipazio egokia (mendiko oinetakoak, xira), makila e.a. eramatea. Baita edateko ura ere. Halaber, Lizarrustira joan zaitezte nahikoa denborarekin, aparkatzeko zailtasunak aurkituko dituzue eta. Mila esker eta bihar arte!​​

By |2023-12-22T14:34:22+02:00diciembre 22nd, 2023|Albisteak|0 Comments

ZORIONAK!

Zorionak, Jentilbaratza Kultur Elkartearen izenean, ARNASETIK bideo-sormen lehiaketan SARIA lortu duten 4 ikasle ataundarri. Ikasle sarituak, Joane Contreras, June Imaz, Ihare Gorostizu eta Aiora Jauregi, laurak ere jentil-kimu berri ditugunak. Saria New Yorketik Euskal Herrira bideo-lanagatik jaso dute eta bertan aipamen berezia egiten diete Joxemiel Barandiarani eta Jentilen Etorrerari. ZORIONAK NESKAK ETA SEGI BIDE HORRETAN  

By |2023-11-24T00:22:14+02:00noviembre 24th, 2023|Albisteak|0 Comments

Aralarko Ibilaldi Magikoako geratzen diren sarrerak

Gaur goizean webgunearekin izan ditugun arazoak direla eta. Gutxi batzuek amaitu ahal izan dute sarrerak lortzeko prozesua, baina gehienek ezin izan dute amaitu. Sarrerak hartzen saiatu bazara, baina baieztapena duen mezurik iritsi ez bazaizu, ezin izan duzu prozesua amaitu. Beraz, geratzen diren sarrerak bihar, azaroak 23, jarriko ditugu webgunean 9:00etan.

By |2023-11-22T16:14:15+02:00noviembre 22nd, 2023|Albisteak|0 Comments

JENTILEN ETORRERA 2023 AMAITU DA.

Inoiz baino egiazko eta inoiz baino mitoago: ATAUN eta JENTILAK bat eginda. Urte bat gehiagoz, jentilen mundu miresgarri eta misteriotsuan murgildu ginen atzo Ataunen. JENTILEN ETORRERA oso arrakastatsua bizi izan genuen. 1500 lagun inguru, aho zabalik, batzuetan barretxoa ezpainetan zutela baina gehienetan beldurrez airean, hala ere gozatu ederra hartuz. Ikuskizun aberats eta oso zainduan, oraindik gurekin eta gure barruan, bizirik irauten duen mundua agertu zuten antzezleek, misterioz betetako mundu miresgarria. Izaki eta gizaki harrigarriz osatutako kale-antzerki ikuskizuna izan zen. Oraingoan ere, bi zibilizazio, jentilak eta kristauak, aurrez-aurre baina aurten, GAUEKO IZAKIAK izan dira protagonista. Izaki beldurgarriek, gogor eraso zieten kristauei eta berdin Jentilei ere, errua elkarri leporatuz. Azkenean, eskerrak MARI Jainkosak lortu zuen GAUEKO IZAKI beldurgarriak menperatzea. Beste behin, eszenaratze aberats eta eder baten laguntzaz, antzezle bikainak ikusi ditugu tranpaldo gainean, etorkizuna ziurtaturik dela erakutsiz. Ekarpen handia egin diote emanaldiari, EATE Abesbatzak eta OTSOA Dantza Taldeak. Beste behin lan bikaina [...]

By |2023-10-22T21:36:23+02:00octubre 22nd, 2023|Albisteak|0 Comments

HEMEN DA VI. MITOALDIA

Mitologia, ipuin edo kontu fantastiko sorta ez ezik, errealitatea esplikatzen duten argibideen multzoa da. Bizimodua arautzeko balio ez duenean baizik ez da bilakatzen mitologia kontu edo ipuin fantastiko bilduma, baina, orduan ere, ematen duen informazioa aintzat hartzeko modukoa da. Izan ere, beste azalpenik ezean, gertakari naturalei aurre egiteko nahiz euren buruak lasaitzeko, mitoak herritarrei ingurunea ulertzen lagundu dien lanabesa izan dira mendeetan zehar. Ataunen eta Euskal Herrian, Joxe Migel Barandiaranek lan handia egin zuen mitologiaren transmisio soka eten ez zedin. Zehazki, ahozko tradizioa paperean bilduz, altxor handia utzi zion herriari eta horri esker, esate baterako, Jentilen Etorrera edota Gau Ibilaldi Mitologikoa ospatuz, pertsonaia eta istorio mitologikoak ezagutarazten dira urtero herritarren zein bisitarien artean Jentilbaratza Kultur Elkartearen eskutik. MITOALDIA Jentilbaratza Kultur Elkartearen, Barandiaran Museoaren eta Ataungo Udalaren arteko lankidetzari esker gauzatzen da. Ez da gaurkoa, urteak daramatzagu elkarlanean, beti ere euskal ondarearen berrerabiltzean, ingurumen sentikortzearen sustapenean eta Ataunen osoko garapenean ekarpentxoa [...]

By |2023-09-05T12:33:09+02:00agosto 30th, 2023|Albisteak|0 Comments

ATAUNGO HERRIA IRULEGIRA!

ATAUNGO HERRIA IRULEGIRA! 2023ko MITOALDIAren barruan. Bisita gidatua Aranzadiko arkeologoekin. 2023ko Irailaren 9an.   2 ORDUKO IRAUPENA Irteera: 08:45ean Ataundik Itzulera: 14:30ean Atauna Autobusaren prezioa: 5 €   Izenematea Udal WhatsApp-ean (616758758) autobuseko plazak bete arte Mendiko arropa, oinetako egokiak, ura eta hamaiketakoa eramatea gomendatzen dugu. Zoritxarrez, mendi-irteera bat izanik, bisitaldia ez da egokia aniztasun funtzionala eta/edo mugikortasun murriztua duten pertsonentzat.

By |2023-07-18T21:12:12+02:00julio 18th, 2023|Albisteak|0 Comments

Euskal Herriko ipuin eta mito zaharrak. Arantzazun.

Maiatzak 27, larunbata, 16:30etan. Aratzazun, Gandiaga topagunean Saio berezia eskainiko da Arantzazu Parketxean,  Euskal mitologiazko hainbat elezahar, mito, kondaira zein ipuin kontaketa saioa egingo da. Kontalaria “Marimunduko” izango da,  baina, ez da bakarrik etorriko… Aukera paregabea da, Jose Migel Barandiaranek jasotako kondaira mitologikoak ezagutu eta giro goxo eta magiko batean arratsaldea familian igarotzeko. Izena aldez aurretik ematea ezinbestekoa da. 943782894 / 699335138 arantzazu@gipuzkoanatura.eus

By |2023-05-18T13:37:00+02:00mayo 18th, 2023|Agenda, Albisteak|0 Comments
Go to Top