MITOLOGIAREN INDARRA
Baziren behin bi anai, Ataungo domoaren inguruan bizi zirenak. Bi jentil txiki ziren, Agaotz eta Aizkaizto izena zuten. Aitzeta eta Asundegiren semeak ziren. Beti elkarrekin ibiltzen ziren eta bien artean harreman ona zuten, lagunik onenak balira bezala. Zortzi urteko mutikoak ziren, tamainaz ez oso altuak eta indarra ere gutxi. Gurasoak aldiz, alderantziz, tamainaz oso handiak eta indarra ere handia zeukaten. Ehizatutako animaliak jaten zituzten, erbiak, untxiak edota arrain desberdin ugari. Bestalde, ehizan ibiltzea ere asko gustatzen zitzaien, beraiek egiten zituzten lantzak, eta oso pozik ibiltzen ziren. Beraiek ziren euren familiako ume bakarrak, lagun asko zituzten baina herrian, eta ez ziren asko ikusten. Behin, egunero bezala jateko zerbaiten bila joan ziren beraien lantzekin. Erreka ondotik pasa eta lamiak agurtu zituzten, baina Agaotzek ezohikoa zen zerbait ikusi zuen, lamiak arraro zeuden, ez ziren ondo ikusten, lausotuta zeuden. Bi anaiei arraroa iruditu zitzaien baina aurrera egin zuten. Mendian gora hasi ziren eta Torto [...]