Baziren behin bi anai, Ataungo domoaren inguruan bizi zirenak. Bi jentil txiki ziren, Agaotz eta Aizkaizto izena zuten. Aitzeta eta Asundegiren semeak ziren. Beti elkarrekin ibiltzen ziren eta bien artean harreman ona zuten, lagunik onenak balira bezala. Zortzi urteko mutikoak ziren, tamainaz ez oso altuak eta indarra ere gutxi. Gurasoak aldiz, alderantziz, tamainaz oso handiak eta indarra ere handia zeukaten. Ehizatutako animaliak jaten zituzten, erbiak, untxiak edota arrain desberdin ugari. Bestalde, ehizan ibiltzea ere asko gustatzen zitzaien, beraiek egiten zituzten lantzak, eta oso pozik ibiltzen ziren. Beraiek ziren euren familiako ume bakarrak, lagun asko
zituzten baina herrian, eta ez ziren asko ikusten.
Behin, egunero bezala jateko zerbaiten bila joan ziren beraien lantzekin. Erreka ondotik pasa eta lamiak agurtu zituzten, baina Agaotzek ezohikoa zen zerbait ikusi zuen, lamiak arraro zeuden, ez ziren ondo ikusten, lausotuta zeuden. Bi anaiei arraroa iruditu zitzaien baina aurrera egin zuten. Mendian gora hasi ziren eta Torto ikusi zuten; egunero bezala kasu egin zien Tortok:
– Buenos días chicos, ¿Qué tal?
Agaotz eta Aizkaizto oso harrituta geratu ziren eta gurasoei esatea pentsatu zuten. Lasterka joan ziren maldan behera, gurasoak bilatu eta segituan dena esan zien. Baina Aitzeta eta Asundegik ez zieten sinistu. Zer gertatzen ari zen? pentsakor geratu ziren bi anaiak eta konturatzerako gaua egin zitzaien. Onena lo egitera joatea zela pentsatu zuten, ea amets bat bakarrik izango ote zen.
Hurrengo egunean, berehala esnatu ziren eta eguna ondo hasteko zerbait jan zuten. Egunero, goizeko hamarretan, Marik bere kobatik irrintzi handi bat botatzen du eta horrela, inguruan bizi diren izaki guztiak esnatzen ditu. Goiz hartan, Agaotzek ez Aizkaiztok ez zuten ezer entzun eta oso arraroa iruditu zitzaien. Kanpora atera ziren eta ez zuten ezer entzuten, baina bat-batean, Aizkaiztok zerbait entzun zuen. Ez zen Mariren irrintzia baina Mariren kobatik zetorren musikaren bat izan zitekeen. Agaotz eta Aizkaizto oraingoan bai geratu zirela guztiz harrituta.
Amets bat izan behar zuen, dena oso arraroa baitzen. Ezin zuten gehiago jasan eta Marirengana joatea erabaki zuten. Koba nahiko urruti zegoen baina hala ere, aurrera egin zuten. Egun eder bat zen, eguzkitsua, Mari pozik zegoenaren seinale. Anaiaksusmo txarra hartu zuen baina ez zuen gaizki pentsatu nahi. Azkeneko txanpa besterik ez zitzaien falta. Iritsi eta segituan belarria adi-adi jarri zuten bi anaiek. Mari
reggaetoia entzuten ari zen, baina hori ez zen okerrena, kanta abesten ere ari baitzen! Eta gainera, erdaraz!
Agaotz eta Aizkaizto oso susmo txarra hartzen hasi ziren, dena oso arraroa zen. Lehenengo Lamiak lausotuta zeuden, desagertzen ari ziren. Gero, Torto erdaraz hitz egiten eta azkenik, Mari erdaraz reggaetoia abesten! Baina-baina hau zer da! Bi anaiek laguntzeko prest zegoen norbaiti kontatu beharra zeukaten. Gurasoak ezin ziren izan, ez zutelako sinestuko. Lamiak, Torto eta Mari ere ez, eta herriko umeak
ez zuten ezer ulertuko. Orduan, ez zuten inor laguntzeko baina Agaotzek ideia bat eduki zuen, Etsairengana joan beharra zeukaten. Etsai oso gaiztoa zen, baina ez zeukaten beste konponbiderik.
Etsairen bila joan ziren eta aurkitu zuten, bi anaiek laguntza handia behar zutela esan zioten, bera zela azkeneko laguntza. Etsaik asko pentsatu zuen, baina laguntzea erabaki zuen. Bi anaiek dena ondo eta normal egotea nahi zuten, Lamiak ez desagertzea, Tortok euskaraz hitz egitea eta Marik bere betiko irrintziak botatzea.
Orduan Etsaiak ideia bat eduki zuen: Ataungo plazan, Lamiak, Torto, Mari eta bi anaien familia elkartuko ziren eta denak batera ikuskizun moduko bat egingo zuten. Herritar guztiak prest zeuden ikuskizuna ikusteko eta horrela izan zen. Ikuskizunak arrakasta handia izan zuen herritarrengan eta dena normaltasunera itzuli zen, bi anaiek nahi zuten bezala. Urtero-urtero ikuskizun hori egiten jarraitu zuten gaur egun
arte. Gaur egun Jentilen etorrera bezala ezagutzen da eta bi urtez behin egiten daarrakasta handiz.
Zaindu dezagun euskara, mitologia eta noski, gure herria, Ataun!
Leave A Comment