Orain dela urte asko eta asko herri txiki batean bazen Nahia izeneko neskatxa bat. Nahia, maitagarria, langilea, alaia eta ederra
zen. Baita abenturazalea ere.
Egun batean, amak esan zion:
– Nahia ur bila joan behar duzu iturrira
– Bai ama.
Eta Nahia joan egin zen amak esandakoa betetzera.
Baina gehiegi tardatzen zuen ontziak betetzen eta azkenean gaua egin zen. Orduan basoan Ingumak atera ziren!
– Haze beldurra!!!!!!!!! .
Bat-batean Nahia builaka hasi zen, esanez:
– Lagundu!!!Laguntza!!! Mesedez lagunduuuuu!!!!!!!!!!
Ingumak erantzun zion:
– Ez dizu inork entzungo. Zergatik zaude hemen?
– Ni zera ba…Lanak egiten ari nintzela, ba gaua egin zait eta orduan zuek atera zarete.
– Bai, kar,kar ! orain zuk gure tripan bukatuko duzu .Kar, kar, kar!
– Eeeezzz lagunduuu!!!!!!!!!!!
Orduantxe, gauza harrigarria gertatu zen , Nahiaren lagunak bere bila zebiltzan eta han agertu ziren. Denek oihuka esan zuten:
– Utzi iezaiozu bakean!! Geure laguna da eta lagunak babestuegiten dira.
Azkenean, borroka gogor bat egin zuten. Ingumak irabazi behar zuela ematen zuenean bat batean Nahia eta beraren lagunek Eguzki
lorea atera zuten boltsatxo batetik eta Ingumei, Eguzki lorearen argiarekin aurre egin zioten.
Ingumak kakati kobazulora joan ziren.
Handik aurrera, Ingumak ez diete gehiago zirikatzen herritarrei. Azkenean herritarrek egunez eta gauez lana egin dezaketen bitartean, Ingumak kobazulo ilunean daude beldurraz kanpora irteteko.
Handik aurrera, pozik eta lasai bizi izan ziren herritarrak.
Leave A Comment