Gure betiko janari hau suspertu eta zabaldu nahian, Mondejuak nola egin! ikastaroak antolatzen ditugu.
San Martinetan, Ataungo Mondeju Beltza Lehiaketa antolatu oi dugu.
Bertan parte hartzea bultzatu nahian alde batetik eta bestalde behar bada janari hau egiteko ohitura geroz eta urriagoa denez, gure bizimodutik desagertzear ia, egoki ikuten dugu ikastaro bat antolatzea.
Gureak diren gauzak zaindu nahi baditugu belaunaldi berrietara transmisioa egin beharra dago.
Hori da gure asmoa behintzat Ataungo Mondeju Beltzarekin.
Iruzkina utzi