Direnik ez da sinetsi behar; ez direnik ez da esan behar

AHOZ-AHO 2022. PRENTSAURREKOA

2022ko Ahoz-Aho ekitaldiaren prentsaurrekoan izan gara, Ordiziako Barrena Jauregian. Bertan, Ahoz Aho ahozkotasunaren Nazioarteko jaialdiaren ekitaldi guztiak aurkeztu dira, Martxoak 2n Hernanin hasi eta martxoaren 26an, Tolosako Amaroz auzoan izango da amaiera ekitaldia. Prentsaurrekoan ere Urrezko Kalabaza Sarietako bat gure elkartearentzako izango dela aurreratu dute,  40. urtetan ahozkotasuna eta  kulturaren [...]

rena|2022-02-22T08:48:13+02:00Otsailak 18, 2022|Albisteak|0 iruzkin

VII. JENTILEN BARATZA IPUIN LEHIAKETAKO SARIAK

Gaur arratsaldean banatu ditugu San Gregorioko Barandiaran museoan VII. Jentilen Baratza ipuin lehiaketako sariak.   SARITUAK LH3 - LH4 Lier Imaz Arrondo (Etsai gorria)  Aner Arrondo Goikoetxea (Jentilen urrezko txanpona)  Orkatz Jimenez (Torto mendian galdu da)  LH5 - LH6  Urtzi Urrestarazu (Ala papila)  Lili Zaldua Frutos (Mariren sorginkeria)  Haizea Artola [...]

rena|2022-02-12T13:05:07+02:00Otsailak 11, 2022|Albisteak|0 iruzkin

AHOZ AHOZ 2022- Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdia

AHOZ AHOZ, Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdian parte hartzeko gonbidapena jaso dugu, eta nola ez, onartu egin dugu. Ahoz Aho ahozkotasuna eta ahozko transmisioa aldarrikatu, babestu eta zabaldu nahi duen jaialdia da. Jaialdia Amarozen hasi zen, Tolosako auzoan, baina une honetan Gipuzkoa osoan zehar zabaldu da, herrietako emanaldiekin. Martxoaren 26an Amarozen ekitaldi [...]

rena|2022-01-27T13:18:14+02:00Urtarrilak 27, 2022|Albisteak|0 iruzkin

Olentzero eta Maridomingi 2021

Datorren ostiralean, abenduaren 24an, Olentzero eta Maridomingi Ataungo herrira jeitsiko dira, aurten San Martinera. 18:30ean dugu hitzordua jarrita, Bikoitz aurrekaldean, bertan emango diogularik ongi etorriari hasiera, ondoren plazarainoko ibilbidea egingo delarik. Ongi etorria behar bezala garatu dadin, eta osasun egoerari arreta berezia eskaini behar diogun garai honetan, bertaratuko zaretenoi, musukoa [...]

rena|2021-12-21T19:08:44+02:00Abenduak 21, 2021|Uncategorized @eu|0 iruzkin

MITOAK BIZIRIK EGUTEGIA 2022 SALGAI

Hemen da 2022eko egutegia, Mitoak Bizirik. Aurten online erosteko aukera izango duzu eta etxera bidaliko dizugu. Prezioa 8 €(5 €+ 3 € bidalketa-gastuak). Urtero bezala, gure pertsonaia mitologikoen argazkiez gain, lagun duten kondaira bat. Etxeko txikienei kontatu ahal izateko. Ez galdu. Eskaera egiteko, sakatu hemen.    

rena|2021-11-25T12:33:16+02:00Azaroak 25, 2021|Albisteak|0 iruzkin
Go to Top