Direnik ez da sinetsi behar; ez direnik ez da esan behar

ATAUNgo VII. MONDEJU LEHIAKETA

Azaroaren 13, ospatuko da ATAUNgo VII. MONDEJU LEHIAKETA, San Martin Jaien barnean. Ekitaldia eguerdiko 12:30etan hasiko da eta Ataungo edozein herritarrek parte har dezake. ARAUAK:Izen ematea: Azaroaren 9rako eman behar da izena 649011292 (J.R. Munduate) edo eta 686892507 (D. Etxeberria) telefonora deituz. Parte hartzaileei, 35 € emango zaie ardia erosteko [...]

rena|2016-11-01T16:57:09+02:00Azaroak 1, 2016|Albisteak|0 iruzkin

Mondejua nola egin! Ikastaroa

Urriaren 22an eman zen mondejuak nola egin!ikastaroa. Pili Barandiaranen eskutik, bertan egon ziren ikasleek janari goxo hau egiteko errezeta eta trikimailuen berri izan zuten. Elkartearen helburuei jarraituz garai bateko usadioak gaurkotzearen bidean pauso bat gehiago eman da. Hurrengo topaketa azaroaren 13an izango da: VII. Mondeju Lehiaketa. […]

rena|2016-10-23T14:14:54+02:00Urriak 23, 2016|Albisteak|0 iruzkin

Mondejuak nola egin!

Herritar: Gure betiko janari hau suspertu eta zabaldu asmoz, iaz, Mondejuak nola egin! ikastaroak antolatzen hasi ginen lehen aldiz. San Martinetan, Ataungo VII. Mondeju Beltza Lehiaketa antolatuko dugu berriro. Bertan parte hartzea bultzatu nahian alde batetik eta bestalde, janari hau egiteko ohitura geroz eta urriagoa bihurtzen ari denez, gure bizimodutik [...]

rena|2016-09-27T13:54:15+02:00Irailak 27, 2016|Albisteak|0 iruzkin

II. JENTILEN BARATZA MARRAZKI LEHIAKETA

OINARRIAKMarrazki lehiaketa egiteko eguna, AZAROAREN 5ean, 16:00etan izango da, Joxemiel Barandiaran eskolan. LH1 LH6. mailara bitarteko ikasle ataundarrek parte hartu ahal izango dute.DIN A4 edo A3 orri batean egin beharko da marrazkia.Marrazkia egiteko erabiliko den materiala eta teknika librea izango da.Norberak eraman beharko du behar duen materiala.Marrazkia egiteko orriak bertan [...]

rena|2016-09-22T14:24:43+02:00Irailak 22, 2016|Albisteak|0 iruzkin

II. JENTILEN BARATZA IPUIN LEHIAKETA (LH)

OINARRIAK12 urterarteko ataundarrek parte hartu ahal izango dute.Ipuinak euskaraz idatzita egon beharko dute.Jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan beharko dira.Bakoitzak idazlan bat entregatu ahal izango du. IPUINAKArial 12 eta espazio bikoitzean idatzi behar dira. Gehienez 3 orrialde.GAIA:Euskal mitologiaren inguruko ipuinak izan beharko dira. Torto (Tartalo),Etsai, lamiak, Marimunduko sorgina edo Samartintxiki pertsonaiak [...]

rena|2016-09-22T14:21:26+02:00Irailak 22, 2016|Albisteak|0 iruzkin

II. JENTILEN BARATZA IPUIN LEHIAKETA (DBH)

OINARRIAKDBH1 eta DBH2 mailetan dauden ikasle goierritarrek parte hartu ahal izango dute.IPUINAKEuskaraz idatzita egon beharko dute.Jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan beharko dira.Bakoitzak idazlan bat entregatu ahal izango du.IPUINAKArial 12 eta espazio bikoitzean idatzi behar dira. Gehienez 3 orrialde.GAIA:Euskal mitologiaren inguruko ipuinak izan beharko dira. Torto (Tartalo),Etsai, lamiak, Marimunduko sorgina edo [...]

rena|2016-09-21T22:22:00+02:00Irailak 21, 2016|Albisteak|0 iruzkin

JENTILEN ETORRERA

Jentilen Etorrera Euskal mitologia eta bertan agertzen diren pertsonaien ezagutza zabaltzeko ekimena da.”Joxemiel Barandiaranek jaso zuen mundu magikoa, ataundarrek antzeztua” 1.981an sortu zen JENTILEN ETORRERA eta BI URTEZ BEHIN, azaroaren lehen aste buruan, ospatzen da.            Euskal mitologian eta esaera zaharretan oinarritzen da ospakizun eta ikuskizun berezi hau.      [...]

rena|2016-07-15T09:57:00+02:00Uztailak 15, 2016|Ekintzak|0 iruzkin
Go to Top