IPUIN KONATKETAK BERTAN BEHERA
Covid19ak sorturiko egoera dela eta, Urriaren 31n Igartubeitia Baserrian eta Azaroaren 8an Ataungo antzokian, egin behar genituen ipuin kontaketak bertan behera geratu dira.
Covid19ak sorturiko egoera dela eta, Urriaren 31n Igartubeitia Baserrian eta Azaroaren 8an Ataungo antzokian, egin behar genituen ipuin kontaketak bertan behera geratu dira.
EUSKAL HERRIKO IPUIN ETA MITO ZAHARRAK Marimunduko eta beste pertsonai mitologikoen eskutik ipuin kontaketa antzeztua. Azaroak 8, Igandea. 11:30tan Herri Antzokian. Izena emateko: 943180335 / 688895069 barandiaran@gipuzkoanatura.eus Informazio gehiago: www.gipuzkoanatura.eus
Igartubeitia Baserri Museoaren eskutik, 2020ko Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartuko dugu. Urriak 31ean, 16:30etan Igartubeitia Baserri Museoan Marimundukoren eskutik ipuinen mundu miresgarrian eta legenden lurraldean murgiltzeko aukera paregabea izango du ikusleak. Ipuin harrigarriak, barregarriak batzuetan, beldurgarriak beste zenbaitetan. Belaunaldiz belaunaldi, aitona-amonek afalostean, sutondoan, kontatzen zituzten ipuinak izaten dira. Marimundukok gidatuta euskal [...]
Ohar honen bitartez, eta Covid-19 gaitzak sortutako egoerak hala behartuta, Jentilbaratza Kultur Elkarteak ondokoa adierazi nahi du: Hasiera batean, Gau Ibilaldi Mitologikoa urriaren 11n egiteko asmoz atzeratu bagenuen ere, azkenean BERTAN BEHERA uztea erabaki da, 2021. urteko uztailean egiteko asmoa dugularik. Ea orduan daukagun egoera hobea den eta egiteko modurik dugun! Zaindu eta jarrai [...]
Araba, Nafarroa eta Gipuzkoako mugan, 800 eta 900 metro arteko altueran dago Altzania. Urtsuaranek eta Oriak mugatzen dute alde batetik, eta bestetik, Otsaurte eta Altzania errekek. Beste era batera esanda, Ataungo Aretza, Altsasu,?San Adrian eta Urtsuaran ditu mugakide. Inor gutxik pentsatuko zuen, XX. mende hasieran, mendialdeko inguru horrek inolako altxorrik [...]
Ohar honen bitartez, Covid-19 gaitza dela eta hartu beharren dauden neurrien ondorioz, Jentilbaratza Kultur Elkarteak adierazi nahi du: Uztailean egiten den Gau Ibilaldi Mitologikoa urriaren 11ra atzeratu da. Zaindu zaitezte eta jarrai dezagun babesten Euskal Mitologia!
Euskal mitologiaren inguruan egiten ditugun lanen laburpen bat da bideo hau. Ataunen, Euskal mitologia bizirik. https://youtu.be/ZaTnL8uQECY
Nondik zetorkion Jose Miguel Barandiarani bere herriaren historia ezagutzeko grina? Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak HEZIMUBIrekin batera ekoiztutako ‘1,2,3 Barandiaran’ egitasmoaren 1.go bideo honetan galderari erantzuna ematen zaio.
Datorren asteetan, Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak HEZIMUBIrekin batera garatu duen ‘1,2,3 Barandiaran’ egitasmoa aurkeztuko dizuegu. Hamar bideo laburrez osatuta dago eta Jose Miguel Barandiaran antropologo eta etnografo ataundarraren bizitzako hainbat gorabehera kontatzen dira bertan. Honako bideo hau egitasmoaren aurkezpen bideoa da.
Hemen dituzue Abenduaren 22an egin genuen Jentilak eta Olentzero Aralarko ibilaldi magikoaren argazkiak