EUSKAL HERRIKO IPUIN ETA MITO ZAHARRAK
Marimundukoren eskutik ipuinen mundu miresgarrian eta legenden lurraldean murgiltzeko aukera paregabea izango du ikusleak. Ipuin harrigarriak, barregarriak batzuetan, beldurgarriak beste zenbaitetan. Belaunaldiz belaunaldi, aitona-amonek afalostean, sutondoan, kontatzen zituzten ipuinak izaten dira.
Marimundukok gidatuta euskal mitologiaz zipriztinduko dira partaideak ipuin kontaketa antzetu honetan. Torto, jentilak, sorginak, Samartintxiki… nork egingo dio bisita Marimundukori?
Martxoak 13, larunbata.
17:00etan Ataungo Herri Antzokian.
Izena emateko:
943180335 / 688895069
barandiaran@gipuzkoanatura.eus
Informazio gehiago:
www.gipuzkoanatura.eus
Iruzkina utzi