Behin batean, Ataun izeneko herrixka batean, Arene izeneko neskatxa bat bizi zen. Dakizuen bezala, urriaren 31an, gau beltza
ospatzen da eta bere lagunak gonbidatu zituen Astigarragara paseo bat ematera.
Astigarragara iritsi zirenean, bat-batean, bere lagunak desagertu egin ziren!! Eta Arene bakar-bakarrik geratu zen.
Halako batean, inguma ilun-ilun bat azaldu zitzaion eta garrasi egin zuen:
-Aaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa! oihu egin zuen arenek.

Arenek ez zuen ulertzen zer pasatzen ari zen. Orduan ingumak esan zion:
– Ze ari haiz hemen, gau beltzean bakarrik!.
– Nire lagunak desagertu egin dira. Izan zen Areneren erantzuna. Eta ingumak erantzun zion:
– Agur! Ni banoa!

Orduan ingumak Arene lurrera bota eta Jentilbaratza mendira joan
zen.