VIII. Jentilen baratza ipuin lehiaketaren sariak erabaki ditugu. Jada 8. ekitaldia aurtengoa, eta bagabiltza gure ume eta gaztetxoen lan dotoreak jasotzen eta beraietaz gozatzen. Eskerrak eman behar diogu Ataungo Udalari alde batetik eta Beasaingo Loinazpe ikastetxeari, San Benito Ikastolari eta Ataungo Joxemiel Barandiaran eskolari, baita bertako irakasleei ere, eman diguten laguntzagatik eta gazteen parte hartzea ahalbidetzeko eskaini diguten ahalegin handiagatik eta laguntza egokiagatik. Ipuin asko jaso dira, eta horietako ugri oso kalitate onekoak. Epaileen lana ez da erraza izan. Guztira aurkeztutako ipuiak: Ataungo eskolatik: 77 / DBHtik: 132 Lanak jaso ondoren, 2022ko otsailean, epaimahaiak sarituak erabaki ditu. Epaimahaia Joxe Begiristain, Jexux Munduate, Jon Aizpurua, Mikel Egiguren, Aitzol Barandiaran, Irati Arratibel eta Maitane Aizpuruak osatu zuten. Sari banaketa, datorren martxoaren 3an, ostiralean, Ataungo Udaletxeko ganbaran egingo den ekitaldian egingo da. Ekitaldian emango da sarituen berri.
Iruzkina utzi