AMAROZKO IBILALDI MITOLOGIKORAKO SARRERAK AGORTUTA
Martxoak 26an, Tolosako Amaroz auzoan egingo ditugun IBILALDI MITOLOGIKOAren bi txandetarako sarrerak agortu egin dira. Beste behin, mila esker.
Martxoak 26an, Tolosako Amaroz auzoan egingo ditugun IBILALDI MITOLOGIKOAren bi txandetarako sarrerak agortu egin dira. Beste behin, mila esker.
Torto Martxoak 26, larunbata. 16:30ean eta 17:00tan Izenematea: intujai@gmail.com (Nahitaezkoa) Ibilbidea: San Blaseko ermitan hasi eta Amarozko iturrian amaitu, TOLOSA Ipuinak… leienda harrigarriak… Euskal Mitologian murgilduko gara Joxemiel Barandiaran jasotako ipuin eta kondairak entzunez, Tolosako Amaroz auzoko basoan zehar. Euskal mitologiako pertsonaia ezagunak izango ditugu lagun bidean zehar. [...]
AHOZ AHOZ, Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdian parte hartzeko gonbidapena jaso dugu, eta nola ez, onartu egin dugu. Ahoz Aho ahozkotasuna eta ahozko transmisioa aldarrikatu, babestu eta zabaldu nahi duen jaialdia da. Jaialdia Amarozen hasi zen, Tolosako auzoan, baina une honetan Gipuzkoa osoan zehar zabaldu da, herrietako emanaldiekin. Martxoaren 26an Amarozen ekitaldi [...]