MITOAK BIZIRIK EGUTEGIA 2023 SALGAI

Hemen da 2023ko egutegia, Mitoak Bizirik. Aurten online erosteko aukera izango duzu eta etxera bidaliko dizugu. Prezioa 8 €(5 €+ 3 € bidalketa-gastuak). Urtero bezala, gure pertsonaia mitologikoen argazkiez gain, lagun duten kondaira bat  etxeko txikienei kontatu ahal izateko. Ez galdu aukera. Eskaera egiteko, sakatu hemen.   https://youtu.be/nekH5eSdIWM

rena|2022-11-30T08:35:06+02:00Azaroak 27, 2022|Albisteak|0 iruzkin

IX. GAU IBILALDI MITOLOGIKOARAKO GOMENDIOAK

Gau Ibilaldi Mitologikoa, Ataungo herribide zaharrean egiten da. Bide zidorra,  Agauntza errekaren albotik doa eta asfaltatu gabe dago. Txanda bakoitzean 600 lagun joango dira, bidea estua da eta bide erdia gauez egiten da. Kontutan hartu beharreko gomendioak: -Haur txikiak etortzen badira, motxila edo besoetan eraman. Bidea ez da egokia kotxesiletarako. -Oinetako egokiak erabili. [...]

rena|2022-07-08T16:03:10+02:00Uztailak 8, 2022|Albisteak|0 iruzkin

GAU IBILALDI MITLOGIKOA, Uztailaren 9an

Ipuinak… leienda harrigarriak… Euskal Mitologian murgilduko gara Joxemiel Barandiaran bizi izan zen inguruan, Ataungo bihotzean. Euskal mitologiako pertsonaia ezagunak izango ditugu lagun bidean zehar. Horretarako, garai bateko herri-bidean, oinez egingo dugu Barandiaran Museotik abiatu eta San Martingo plazara, 3 kilometroko ibilaldi harrigarri eta sorpresaz betea. Pertsona helduek, gazteek eta haurrek lasai asko egin [...]

rena|2022-06-07T12:21:51+02:00Ekainak 7, 2022|Albisteak|0 iruzkin

TROSKAETA KOBA BISITA GIDATUA

V. Mitoaldiaren lehen ekintza Troskaeta Koba Mitologikora bisita gidatua izango da. Ion Fontelaren eskutik eta Felix Ugarte espeleleologi taldearen laguntzarekin  Ataungo koba eder hau bisitatzeko aukera izango dugu. Irteera 8:30tan izango da Ataungo San Martin plazatik. Kobako bisita 90 minutukoa izango da. Troskaetako koba babesteko ikusle kopurua mugatua izango da [...]

rena|2022-06-07T12:58:06+02:00Ekainak 7, 2022|Albisteak|0 iruzkin

2022rako EGITASMOA

Jentilbaratza Kultur Elkarteak 2022rako egitasmoa aurkeztu nahi dizue: Ekainaren eta uztailaren artean. Mitoaldia izango da. Uztailaren 9an, Gau Ibilaldi Mitologikoa. Urriaren 23an, Ohitura Zaharren Eguna ospatuko da. Azaroan Mondeju Lehiaketa. Azaroan Ipuin kontaketa Ataun, Zegama eta Arantzazuko Museoetan. Eta Eguberrietan, Ibilaldi Magikoa Aralarren ! Bagatoz, bagatoz, … https://youtu.be/TnVI9Gd9Bsw

rena|2022-04-26T11:17:39+02:00Apirilak 26, 2022|Agenda, Albisteak|2 iruzkinak

VII. JENTILEN BARATZA IPUIN LEHIAKETAKO SARIAK

Gaur arratsaldean banatu ditugu San Gregorioko Barandiaran museoan VII. Jentilen Baratza ipuin lehiaketako sariak.   SARITUAK LH3 - LH4 Lier Imaz Arrondo (Etsai gorria)  Aner Arrondo Goikoetxea (Jentilen urrezko txanpona)  Orkatz Jimenez (Torto mendian galdu da)  LH5 - LH6  Urtzi Urrestarazu (Ala papila)  Lili Zaldua Frutos (Mariren sorginkeria)  Haizea Artola [...]

rena|2022-02-12T13:05:07+02:00Otsailak 11, 2022|Albisteak|0 iruzkin

AHOZ AHOZ 2022- Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdia

AHOZ AHOZ, Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdian parte hartzeko gonbidapena jaso dugu, eta nola ez, onartu egin dugu. Ahoz Aho ahozkotasuna eta ahozko transmisioa aldarrikatu, babestu eta zabaldu nahi duen jaialdia da. Jaialdia Amarozen hasi zen, Tolosako auzoan, baina une honetan Gipuzkoa osoan zehar zabaldu da, herrietako emanaldiekin. Martxoaren 26an Amarozen ekitaldi [...]

rena|2022-01-27T13:18:14+02:00Urtarrilak 27, 2022|Albisteak|0 iruzkin

MITOALDIA 2021

Ataun Euskal Herriko mitologiaren erreferentzia nagusi izan dadin nahi dugu eta, hain zuzen, horrexegatik antolatu dugu IV. Mitoaldia, urriaren 1etik azaroaren 6ra. Hitzaldiak, filmak, Udalekuetako taldeentzat jarduera bereziak, Ataungo mitologia gune esanguratsuenetatik ibilaldia,... Hona aurtengo egitarau zehatza: Urriak 1, ostirala, 19:00tan.  Herri Antzokian Hitzaldia: “Mitoak eta kontu zaharrak, Joxe Arratibel”.   Bernardo [...]

rena|2021-10-01T08:46:28+02:00Irailak 27, 2021|Agenda, Albisteak|0 iruzkin
Go to Top