VIII. Gau Ibilaldi Mitologikoaren oihartzuna.

VIII. Gau Ibilaldi Mitologikoak oihartzun haundia izan du prentsan. Hemen dituzue adibide batzuk. HITZA:"Jentilen Ataunek liluratu ditu bisitariak" Irakurri NOTICIAS DE GIPUZKOA :"1.200 ikusle Ataungo gau ibilaldi magikoan" Irakurri DIARIO VASCO: "Gau ibilaldi mitologikoak jendetza bildu zuen Ataunen" Irakurri NAIZ, GAUR8: "GAUA, GAUEZKOENTZAT..." Irakurri

rena|2019-07-24T13:36:32+02:00Uztailak 24, 2019|Albisteak|0 iruzkin

Gau Ibilaldiko SARRERAK

Iritxi da egun haundia, VIII Gau ibilaldi Mitologikoa. *Sarrerak INTERNETEZ lortu dituzuenak, Barandiaran museoan egongo den mahaian zuen sarrera tiket batengatik trukatu behar duzue. *HERRIAN IZENA EMAN baduzu, Barandiaran museoan egongo den mahaian izena esan eta tiketa emango zaizue. Zuen zain izango gara.

rena|2019-07-12T11:10:36+02:00Uztailak 12, 2019|Albisteak, Ekintzak|0 iruzkin

MITOALDIKO 2 HITZALDIAK

III. Mitoaldi honetan, euskal mitologiaren inguruan bi hitzaldi izango ditugu. Uztailak 5,  20:00 Hitzaldia: “Harria, maitasun istorioa”.   Iñaki Perurena. Astigarragako parkean.* Iñaki Perurena harriarekin datorkigu oraingoan ere, baina ez ohiko moduan, ordea. Euskal Herriaren historian harriak duen zer esanaz , duen eraginaz eta berak harriarekin izan duen hartuemana modu berezian [...]

rena|2019-06-27T16:37:22+02:00Ekainak 27, 2019|Agenda, Albisteak|0 iruzkin

VIII. GAU IBILALDI MITOLOGIKOA

Ipuinak... leienda harrigarriak... Euskal Mitologian murgilduko gara Joxemiel Barandiaran bizi izan zen inguruan, Ataungo bihotzean. Euskal mitologiako pertsonaia ezagunak izango ditugu lagun bidean zehar. Horretarako, garai bateko herri-bidean, oinez egingo dugu Barandiaran Museotik abiatu eta San Martingo plazara, 3 kilometroko ibilaldi harrigarri eta sorpresaz betea. Pertsona helduek, gazteek eta haurrek [...]

rena|2019-06-25T18:54:56+02:00Ekainak 20, 2019|Agenda, Albisteak|0 iruzkin

MITOALDIA 2019 Bizi mitologia Ataunen

Uztailak 5,  20:00 Hitzaldia: “Harria, maitasun istorioa”.   Iñaki Perurena. Astigarragako parkean.* Iñaki Perurena harriarekin datorkigu oraingoan ere, baina ez ohiko moduan, ordea. Euskal Herriaren historian harriak duen zer esanaz , duen eraginaz eta berak harriarekin izan duen hartuemana modu berezian azalduko digu ordu bete inguru irauten duen emankizun poetikoan. [...]

rena|2019-06-20T19:39:23+02:00Ekainak 18, 2019|Agenda, Albisteak|0 iruzkin

Torto

  "Torto jenio gaizto bat da, begi bakarrekoa eta gizajalea; Tartalo izenez ere ezagutzen dena. Euskal Heriko eskualde askotan ezaguna den arren, Gipuzkoako Goieriko sukaldeetan kontatzen diren elezaharrik ikaragarrienetan hitz egiten da hartaz. Esaten diren kontuen artean dago eskumenean jartzen zaizkion gazteak bahitu eta irensten dituela." Joxemiel Barandiaran Euskal Herriaren Mitologia I

rena|2019-06-14T12:24:48+02:00Ekainak 10, 2019|Joxemielen txokoa|0 iruzkin
Go to Top