IX. GAU IBILALDI MITOLOGIKOARAKO GOMENDIOAK

Gau Ibilaldi Mitologikoa, Ataungo herribide zaharrean egiten da. Bide zidorra,  Agauntza errekaren albotik doa eta asfaltatu gabe dago. Txanda bakoitzean 600 lagun joango dira, bidea estua da eta bide erdia gauez egiten da. Kontutan hartu beharreko gomendioak: -Haur txikiak etortzen badira, motxila edo besoetan eraman. Bidea ez da egokia kotxesiletarako. -Oinetako egokiak erabili. [...]

rena|2022-07-08T16:03:10+02:00Uztailak 8, 2022|Albisteak|0 iruzkin

GAU IBILALDI MITLOGIKOA, Uztailaren 9an

Ipuinak… leienda harrigarriak… Euskal Mitologian murgilduko gara Joxemiel Barandiaran bizi izan zen inguruan, Ataungo bihotzean. Euskal mitologiako pertsonaia ezagunak izango ditugu lagun bidean zehar. Horretarako, garai bateko herri-bidean, oinez egingo dugu Barandiaran Museotik abiatu eta San Martingo plazara, 3 kilometroko ibilaldi harrigarri eta sorpresaz betea. Pertsona helduek, gazteek eta haurrek lasai asko egin [...]

rena|2022-06-07T12:21:51+02:00Ekainak 7, 2022|Albisteak|0 iruzkin

TROSKAETA KOBA BISITA GIDATUA

V. Mitoaldiaren lehen ekintza Troskaeta Koba Mitologikora bisita gidatua izango da. Ion Fontelaren eskutik eta Felix Ugarte espeleleologi taldearen laguntzarekin  Ataungo koba eder hau bisitatzeko aukera izango dugu. Irteera 8:30tan izango da Ataungo San Martin plazatik. Kobako bisita 90 minutukoa izango da. Troskaetako koba babesteko ikusle kopurua mugatua izango da [...]

rena|2022-06-07T12:58:06+02:00Ekainak 7, 2022|Albisteak|0 iruzkin

2022rako EGITASMOA

Jentilbaratza Kultur Elkarteak 2022rako egitasmoa aurkeztu nahi dizue: Ekainaren eta uztailaren artean. Mitoaldia izango da. Uztailaren 9an, Gau Ibilaldi Mitologikoa. Urriaren 23an, Ohitura Zaharren Eguna ospatuko da. Azaroan Mondeju Lehiaketa. Azaroan Ipuin kontaketa Ataun, Zegama eta Arantzazuko Museoetan. Eta Eguberrietan, Ibilaldi Magikoa Aralarren ! Bagatoz, bagatoz, … https://youtu.be/TnVI9Gd9Bsw

rena|2022-04-26T11:17:39+02:00Apirilak 26, 2022|Agenda, Albisteak|2 iruzkinak

AHOZ AHOZ 2022- Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdia

AHOZ AHOZ, Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdian parte hartzeko gonbidapena jaso dugu, eta nola ez, onartu egin dugu. Ahoz Aho ahozkotasuna eta ahozko transmisioa aldarrikatu, babestu eta zabaldu nahi duen jaialdia da. Jaialdia Amarozen hasi zen, Tolosako auzoan, baina une honetan Gipuzkoa osoan zehar zabaldu da, herrietako emanaldiekin. Martxoaren 26an Amarozen ekitaldi [...]

rena|2022-01-27T13:18:14+02:00Urtarrilak 27, 2022|Albisteak|0 iruzkin

MITOALDIA 2021

Ataun Euskal Herriko mitologiaren erreferentzia nagusi izan dadin nahi dugu eta, hain zuzen, horrexegatik antolatu dugu IV. Mitoaldia, urriaren 1etik azaroaren 6ra. Hitzaldiak, filmak, Udalekuetako taldeentzat jarduera bereziak, Ataungo mitologia gune esanguratsuenetatik ibilaldia,... Hona aurtengo egitarau zehatza: Urriak 1, ostirala, 19:00tan.  Herri Antzokian Hitzaldia: “Mitoak eta kontu zaharrak, Joxe Arratibel”.   Bernardo [...]

rena|2021-10-01T08:46:28+02:00Irailak 27, 2021|Agenda, Albisteak|0 iruzkin

JENTILEN ETORRERA, 40 urteurrena

1981ean sortu zen eta Euskal Mitologian oinarritutako ikuskizun berezia da. Herri antzerkia zutabe eta garai bateko sinesmenak ardatz. Urtero bi edo hiru legenda edo istorio errepresentatzen dira. 50 inguru herri aktorek hartzen dute parte, 150 bat lagun kale ibilaldiko pertsonai eta antolaketa lanetan. Jentil, sorgin, Torto, Basajaun, Akerbeltz, Zezengorri, Samartin [...]

rena|2021-10-03T11:48:10+02:00Irailak 27, 2021|Albisteak|0 iruzkin

IBILALDI GIDATUA, “Ergoiena, Ataungo birika” Jon Aizpuruaren eskutik

Jon Aizpuruaren gidaritzapean Ataungo gune esanguratsuenetako batean barneratuko gara, San Gregoriotik Ergoiena auzora Joxe Arratibelen kabi, bere bizitzan izan ziren leku garrantzitsuak ezagutzeko aukera izango dugu eta beste legenda eta ataundar ospetsuei buruzko azalpenak ere emango dira. 2 ordu inguruko ibilaldia izango da. Ataunen Ergooiena auzoa Urriak 9 9:30tan Sarrerak: www.jentilbaratza.eus Jon [...]

rena|2021-10-08T11:45:54+02:00Irailak 27, 2021|Agenda, Albisteak|0 iruzkin
Go to Top