V. MITOALDIA, HEMEN DA!

Ataun Euskal Herriko mitologiaren erreferentzia nagusi izan dadin nahi dugu eta, hain zuzen, horrexegatik antolatu dugu V. Mitoaldia, ekainaren 25etik uztailaren 9ra. Hitzaldiak,  Udalekuetako taldeentzat jarduera bereziak, Ataungo mitologia gune esanguratsuenetatik ibilaldia,… Hona aurtengo egitarau zehatza: Ekainak 25, larunbata, 8:30ean. Irteera: “Troskaetako koba bisita gidatua”. Ion Fontela eta Felix Ugarte [...]

rena|2022-06-14T13:04:38+02:00Ekainak 7, 2022|Albisteak|1 Comment

2022rako EGITASMOA

Jentilbaratza Kultur Elkarteak 2022rako egitasmoa aurkeztu nahi dizue: Ekainaren eta uztailaren artean. Mitoaldia izango da. Uztailaren 9an, Gau Ibilaldi Mitologikoa. Urriaren 23an, Ohitura Zaharren Eguna ospatuko da. Azaroan Mondeju Lehiaketa. Azaroan Ipuin kontaketa Ataun, Zegama eta Arantzazuko Museoetan. Eta Eguberrietan, Ibilaldi Magikoa Aralarren ! Bagatoz, bagatoz, … https://youtu.be/TnVI9Gd9Bsw

rena|2022-04-26T11:17:39+02:00Apirilak 26, 2022|Agenda, Albisteak|2 iruzkinak

IBILALDI MITOLOGIKOA TOLOSAKO AMAROZ AUZOAN

Torto Martxoak 26, larunbata. 16:30ean  eta 17:00tan Izenematea:  intujai@gmail.com (Nahitaezkoa) Ibilbidea: San Blaseko ermitan hasi eta Amarozko iturrian amaitu, TOLOSA Ipuinak… leienda harrigarriak… Euskal Mitologian murgilduko gara Joxemiel Barandiaran jasotako ipuin eta kondairak entzunez, Tolosako Amaroz auzoko basoan zehar.   Euskal mitologiako pertsonaia ezagunak izango ditugu lagun bidean zehar. [...]

rena|2022-03-18T13:46:21+02:00Otsailak 24, 2022|Agenda, Albisteak|0 iruzkin

AHOZ AHOZ 2022- Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdia

AHOZ AHOZ, Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdian parte hartzeko gonbidapena jaso dugu, eta nola ez, onartu egin dugu. Ahoz Aho ahozkotasuna eta ahozko transmisioa aldarrikatu, babestu eta zabaldu nahi duen jaialdia da. Jaialdia Amarozen hasi zen, Tolosako auzoan, baina une honetan Gipuzkoa osoan zehar zabaldu da, herrietako emanaldiekin. Martxoaren 26an Amarozen ekitaldi [...]

rena|2022-01-27T13:18:14+02:00Urtarrilak 27, 2022|Albisteak|0 iruzkin

JENTILEN ETORRERA 2021 AMAITU DA

? JENTILEN ETORRERA ? ?? Ederra izan zen atzokoa, kale ibilaldia, kiroldegiko ikuskizuna… baina batez ere, zoragarria da herria auzolanean, taldean lanean ikustea. ?? Eskerrik asko modu batera edo bestera atzoko eguna ikusgarria izateko ahalegina egin duzuen guztioi. 40 urte aurten. Horrelaxe urte askoan, elkarrekin gure herria eta mitoak zainduz [...]

rena|2021-11-08T00:40:28+02:00Azaroak 8, 2021|Albisteak|0 iruzkin

MITOALDIA 2021

Ataun Euskal Herriko mitologiaren erreferentzia nagusi izan dadin nahi dugu eta, hain zuzen, horrexegatik antolatu dugu IV. Mitoaldia, urriaren 1etik azaroaren 6ra. Hitzaldiak, filmak, Udalekuetako taldeentzat jarduera bereziak, Ataungo mitologia gune esanguratsuenetatik ibilaldia,... Hona aurtengo egitarau zehatza: Urriak 1, ostirala, 19:00tan.  Herri Antzokian Hitzaldia: “Mitoak eta kontu zaharrak, Joxe Arratibel”.   Bernardo [...]

rena|2021-10-01T08:46:28+02:00Irailak 27, 2021|Agenda, Albisteak|0 iruzkin

JENTILEN ETORRERA, 40 urteurrena

1981ean sortu zen eta Euskal Mitologian oinarritutako ikuskizun berezia da. Herri antzerkia zutabe eta garai bateko sinesmenak ardatz. Urtero bi edo hiru legenda edo istorio errepresentatzen dira. 50 inguru herri aktorek hartzen dute parte, 150 bat lagun kale ibilaldiko pertsonai eta antolaketa lanetan. Jentil, sorgin, Torto, Basajaun, Akerbeltz, Zezengorri, Samartin [...]

rena|2021-10-03T11:48:10+02:00Irailak 27, 2021|Albisteak|0 iruzkin

Diman, Marimundukoren ipuin kontaketa antzeztua

Txumuluxueta kultur elkarteko lagunak gonbidatuta, irailaren 25ean, larunbatarekin, saio berezia eskainiko da Dimako plazan, Euskal mitologiako hainbat elezahar, mito, kondaira zein ipuin kontaketa saioa egingo da. Aukera paregabea da, Jose Migel Barandiaranek jasotako kondaira mitologikoak ezagutu. eta giro goxo eta magiko batean familian igarotzeko. Bertan Marimunduko , Torto, Sanmartintxiki eta [...]

rena|2021-09-17T22:28:34+02:00Irailak 17, 2021|Albisteak|0 iruzkin
Go to Top