IX. GAU IBILALDI MITOLOGIKOARAKO GOMENDIOAK

Gau Ibilaldi Mitologikoa, Ataungo herribide zaharrean egiten da. Bide zidorra,  Agauntza errekaren albotik doa eta asfaltatu gabe dago. Txanda bakoitzean 600 lagun joango dira, bidea estua da eta bide erdia gauez egiten da. Kontutan hartu beharreko gomendioak: -Haur txikiak etortzen badira, motxila edo besoetan eraman. Bidea ez da egokia kotxesiletarako. -Oinetako egokiak erabili. [...]

rena|2022-07-08T16:03:10+02:00Uztailak 8, 2022|Albisteak|0 iruzkin

V. MITOALDIA, HEMEN DA!

Ataun Euskal Herriko mitologiaren erreferentzia nagusi izan dadin nahi dugu eta, hain zuzen, horrexegatik antolatu dugu V. Mitoaldia, ekainaren 25etik uztailaren 9ra. Hitzaldiak,  Udalekuetako taldeentzat jarduera bereziak, Ataungo mitologia gune esanguratsuenetatik ibilaldia,… Hona aurtengo egitarau zehatza: Ekainak 25, larunbata, 8:30ean. Irteera: “Troskaetako koba bisita gidatua”. Ion Fontela eta Felix Ugarte [...]

rena|2022-06-14T13:04:38+02:00Ekainak 7, 2022|Albisteak|1 Comment

2022rako EGITASMOA

Jentilbaratza Kultur Elkarteak 2022rako egitasmoa aurkeztu nahi dizue: Ekainaren eta uztailaren artean. Mitoaldia izango da. Uztailaren 9an, Gau Ibilaldi Mitologikoa. Urriaren 23an, Ohitura Zaharren Eguna ospatuko da. Azaroan Mondeju Lehiaketa. Azaroan Ipuin kontaketa Ataun, Zegama eta Arantzazuko Museoetan. Eta Eguberrietan, Ibilaldi Magikoa Aralarren ! Bagatoz, bagatoz, … https://youtu.be/TnVI9Gd9Bsw

rena|2022-04-26T11:17:39+02:00Apirilak 26, 2022|Agenda, Albisteak|2 iruzkinak

AHOZ-AHO 2022. PRENTSAURREKOA

2022ko Ahoz-Aho ekitaldiaren prentsaurrekoan izan gara, Ordiziako Barrena Jauregian. Bertan, Ahoz Aho ahozkotasunaren Nazioarteko jaialdiaren ekitaldi guztiak aurkeztu dira, Martxoak 2n Hernanin hasi eta martxoaren 26an, Tolosako Amaroz auzoan izango da amaiera ekitaldia. Prentsaurrekoan ere Urrezko Kalabaza Sarietako bat gure elkartearentzako izango dela aurreratu dute,  40. urtetan ahozkotasuna eta  kulturaren [...]

rena|2022-02-22T08:48:13+02:00Otsailak 18, 2022|Albisteak|0 iruzkin

AHOZ AHOZ 2022- Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdia

AHOZ AHOZ, Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdian parte hartzeko gonbidapena jaso dugu, eta nola ez, onartu egin dugu. Ahoz Aho ahozkotasuna eta ahozko transmisioa aldarrikatu, babestu eta zabaldu nahi duen jaialdia da. Jaialdia Amarozen hasi zen, Tolosako auzoan, baina une honetan Gipuzkoa osoan zehar zabaldu da, herrietako emanaldiekin. Martxoaren 26an Amarozen ekitaldi [...]

rena|2022-01-27T13:18:14+02:00Urtarrilak 27, 2022|Albisteak|0 iruzkin

JENTILEN ETORRERA 2021 AMAITU DA

? JENTILEN ETORRERA ? ?? Ederra izan zen atzokoa, kale ibilaldia, kiroldegiko ikuskizuna… baina batez ere, zoragarria da herria auzolanean, taldean lanean ikustea. ?? Eskerrik asko modu batera edo bestera atzoko eguna ikusgarria izateko ahalegina egin duzuen guztioi. 40 urte aurten. Horrelaxe urte askoan, elkarrekin gure herria eta mitoak zainduz [...]

rena|2021-11-08T00:40:28+02:00Azaroak 8, 2021|Albisteak|0 iruzkin

MITOALDIA 2021

Ataun Euskal Herriko mitologiaren erreferentzia nagusi izan dadin nahi dugu eta, hain zuzen, horrexegatik antolatu dugu IV. Mitoaldia, urriaren 1etik azaroaren 6ra. Hitzaldiak, filmak, Udalekuetako taldeentzat jarduera bereziak, Ataungo mitologia gune esanguratsuenetatik ibilaldia,... Hona aurtengo egitarau zehatza: Urriak 1, ostirala, 19:00tan.  Herri Antzokian Hitzaldia: “Mitoak eta kontu zaharrak, Joxe Arratibel”.   Bernardo [...]

rena|2021-10-01T08:46:28+02:00Irailak 27, 2021|Agenda, Albisteak|0 iruzkin

JENTILEN ETORRERA, 40 urteurrena

1981ean sortu zen eta Euskal Mitologian oinarritutako ikuskizun berezia da. Herri antzerkia zutabe eta garai bateko sinesmenak ardatz. Urtero bi edo hiru legenda edo istorio errepresentatzen dira. 50 inguru herri aktorek hartzen dute parte, 150 bat lagun kale ibilaldiko pertsonai eta antolaketa lanetan. Jentil, sorgin, Torto, Basajaun, Akerbeltz, Zezengorri, Samartin [...]

rena|2021-10-03T11:48:10+02:00Irailak 27, 2021|Albisteak|0 iruzkin

Hitzaldia, Aritza Bergara “MITOLOGIKAtik JENTILAKera”

IV. Mitoaldia ekitaldien barruan, Aritza Bergarak “MITOLOGIKAtik JENTILAKera"  izenburupean hitzaldi bat emango du Ataungo Barandiaran Museoan, Urriak 20, 19:00tan. Aldi berean bere azken eleberria aurkeztuko du "JENTILLAK". Sarrera doan izango da, baino aforoa mugatua denez, aurrez izena emandakoek lehentasuna izango dute. Ataunen Barandiaran Museoan Urriak 20 19:00tan Izena emateko: www.jentilbaratza.eus OHARRA: IZENEMATEA EGITERAKOAN [...]

rena|2021-09-27T12:11:19+02:00Irailak 27, 2021|Agenda, Albisteak|0 iruzkin

HITZALDIA, Bernardo Atxaga eta Miel Anjel Elustondo.

IV. Mitoaldia ekitaldien barruan, Bernardo Atxagak eta Miel Anjel Elustondok “MITOAK ETA KONTU ZAHARRAK, JOXE ARRATIBEL” izenburupean hitzaldi bat emango dute Ataungo Herri Antzokian, Urriak 1, 19:00tan. Sarrera doan izango da, baino aforoa mugatua denez, aurrez izena emandakoek lehentasuna izango dute. Ataunen Herri Antzokian Urriak 1 19:00tan Izena emateko: www.jentilbaratza.eus

rena|2021-09-21T12:00:17+02:00Irailak 21, 2021|Agenda, Albisteak|0 iruzkin
Go to Top