ZAZPI KOLOREKO HERENSUGEA, hitzaldia J.K. Igerabide

Uztailaren 5ean, 19:30ean, Barandiaran museoan  Juan Kruz Igerabide entzuteko aukera izango dugu. Bere azken lanaren berri emango digu "ZAZPI KOLOREKO HERENSUGEA" Idazle, irakasle, euskaltzain ugazle...den Juan Kruz Igerabidek bere ikuspegitik murgilduko gaitu euskal mitologiaren munduan. Hitzaldirako aurrez izena emandakoek lehentasuna izango dute. Sarrera doako izango da. Ez galdu aukera! SARRERAK [...]

rena|2022-06-14T12:58:16+02:00Ekainak 7, 2022|Albisteak|0 iruzkin

TROSKAETA KOBA BISITA GIDATUA

V. Mitoaldiaren lehen ekintza Troskaeta Koba Mitologikora bisita gidatua izango da. Ion Fontelaren eskutik eta Felix Ugarte espeleleologi taldearen laguntzarekin  Ataungo koba eder hau bisitatzeko aukera izango dugu. Irteera 8:30tan izango da Ataungo San Martin plazatik. Kobako bisita 90 minutukoa izango da. Troskaetako koba babesteko ikusle kopurua mugatua izango da [...]

rena|2022-06-07T12:58:06+02:00Ekainak 7, 2022|Albisteak|0 iruzkin

V. MITOALDIA, HEMEN DA!

Ataun Euskal Herriko mitologiaren erreferentzia nagusi izan dadin nahi dugu eta, hain zuzen, horrexegatik antolatu dugu V. Mitoaldia, ekainaren 25etik uztailaren 9ra. Hitzaldiak,  Udalekuetako taldeentzat jarduera bereziak, Ataungo mitologia gune esanguratsuenetatik ibilaldia,… Hona aurtengo egitarau zehatza: Ekainak 25, larunbata, 8:30ean. Irteera: “Troskaetako koba bisita gidatua”. Ion Fontela eta Felix Ugarte [...]

rena|2022-06-14T13:04:38+02:00Ekainak 7, 2022|Albisteak|1 Comment

2022rako EGITASMOA

Jentilbaratza Kultur Elkarteak 2022rako egitasmoa aurkeztu nahi dizue: Ekainaren eta uztailaren artean. Mitoaldia izango da. Uztailaren 9an, Gau Ibilaldi Mitologikoa. Urriaren 23an, Ohitura Zaharren Eguna ospatuko da. Azaroan Mondeju Lehiaketa. Azaroan Ipuin kontaketa Ataun, Zegama eta Arantzazuko Museoetan. Eta Eguberrietan, Ibilaldi Magikoa Aralarren ! Bagatoz, bagatoz, … https://youtu.be/TnVI9Gd9Bsw

rena|2022-04-26T11:17:39+02:00Apirilak 26, 2022|Agenda, Albisteak|2 iruzkinak

AHOZ-AHO 2022. PRENTSAURREKOA

2022ko Ahoz-Aho ekitaldiaren prentsaurrekoan izan gara, Ordiziako Barrena Jauregian. Bertan, Ahoz Aho ahozkotasunaren Nazioarteko jaialdiaren ekitaldi guztiak aurkeztu dira, Martxoak 2n Hernanin hasi eta martxoaren 26an, Tolosako Amaroz auzoan izango da amaiera ekitaldia. Prentsaurrekoan ere Urrezko Kalabaza Sarietako bat gure elkartearentzako izango dela aurreratu dute,  40. urtetan ahozkotasuna eta  kulturaren [...]

rena|2022-02-22T08:48:13+02:00Otsailak 18, 2022|Albisteak|0 iruzkin

VII. JENTILEN BARATZA IPUIN LEHIAKETAKO SARIAK

Gaur arratsaldean banatu ditugu San Gregorioko Barandiaran museoan VII. Jentilen Baratza ipuin lehiaketako sariak.   SARITUAK LH3 - LH4 Lier Imaz Arrondo (Etsai gorria)  Aner Arrondo Goikoetxea (Jentilen urrezko txanpona)  Orkatz Jimenez (Torto mendian galdu da)  LH5 - LH6  Urtzi Urrestarazu (Ala papila)  Lili Zaldua Frutos (Mariren sorginkeria)  Haizea Artola [...]

rena|2022-02-12T13:05:07+02:00Otsailak 11, 2022|Albisteak|0 iruzkin

AHOZ AHOZ 2022- Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdia

AHOZ AHOZ, Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdian parte hartzeko gonbidapena jaso dugu, eta nola ez, onartu egin dugu. Ahoz Aho ahozkotasuna eta ahozko transmisioa aldarrikatu, babestu eta zabaldu nahi duen jaialdia da. Jaialdia Amarozen hasi zen, Tolosako auzoan, baina une honetan Gipuzkoa osoan zehar zabaldu da, herrietako emanaldiekin. Martxoaren 26an Amarozen ekitaldi [...]

rena|2022-01-27T13:18:14+02:00Urtarrilak 27, 2022|Albisteak|0 iruzkin
Go to Top